Batera, une caravane et des tables rondes

Depuis la fin novembre 2015 la Caravane Batera va à la rencontre des habitant-e-s ainsi que des élu-e-s afin de toucher le plus grand nombre et de créer une adhésion la plus large possible autour de la création de la Communauté Pays Basque.
A l'occasion de cette tournée des communes, des tables rondes ou conférences thématiques comme celle de Saint-Palais, le lundi 22 février sur la "place de l'agriculture dans la nouvelle EPCI unique" et celle d'Irissarry, le vendredi 26 février, sur la "Communauté Pays Basque, c'est possible ! Intérieur/Côte, gagnant-gagnant par la coopération" permettront aux élu-e-s et citoyen-ne-s de mieux connaître les avantages de la Communauté Pays Basque unique.

Ihauteriak, urtero ekinez arra-pentsatzekoak

Ihauteriak neguaren bukatzeari eta udaberriaren hasteari lotuak diren ospakizunak edo bestak dira. Eguberritik martxo-apirila arte, ihauteri aroa da. Amikuzeko Zabalik elkarteak dion bezala “Olentzero bera ez da zirtzil hastial eta zikin horietarik baizik, abertzaleismo neo-klasikoak papa-noeltzen duen arte.”
Ihauteri giroa dela eta, Zuberoan jada maskaradak partituak dira eta Baxe Nafarroan Santibaterentzat eta libertimenduentzat hitzorduak finkatuak izaiten hasiak dira. Lapurdin aldiz kaskarotek eta Zanpantzarrek berriz hainbat plaza animatuko dituzte. Aurten, Baionan Ihauterien karietara ekitaldi berezi bat antolatua izaiten ari da. Alda!k ukan du bertan buru belarri sartuak diren 'Baionako zirtzilak'- ekin elkarrizketa baten egiteko parada. Hara zenbait argitasun.

Laborantza kostaldean

Bere urteko ekitaldi nagusian, hau da urtarrileko urte betetze eta bilkura nagusiko elgarretaratzean, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak iragan urteko lan sail nagusietarik bat aurkezten die bere kide eta laguntzaileeri.
Aurten Acbako eremuetan gelditzen den laborantzaren aztertzearen eta egin daitezken proposamenen berri eman du. Hara segidan zoinbat ezaugarri.

Cahuzac-etik, zerga ihesaren auzira

Attac, Les Amis de la Terre, ANV-COP21 eta Bizi!ko militanteek, Jérôme Cahuzac frantses Estatuko aurrekontuaren ministro ohiaren zerga iruzurrari buruzko auziaren hastapena dela eta gaur, zerga ihesa praktikatzen duten banketxetarik azken urtean bahituak izan diren 196 aulki ekarri dituzte Pariseko Justizia Jauregira.
Ekintza baketsu eta sinboliko honekin bankuek antolatzen duten zerga ihesa gaitzetsi nahi izan dute azpimarratuz Cahuzac bezalako pertsona baten jujatzea ez dela aski zeren ororen buru zerga ihesa behar dela auziperatu eta hori ahalbidetzen duten banketxeak.

Euskaraz bizi, bizia euskaldunduz!

Euskararen erabilera zabaltzeko xedearekin eraikia izan da iparra.eus webgunea. Bertan hainbat tresna eta aplikazio topa ditzakezue euskaraz oso osorik eta atalka sailkatuak.
Ideia berriak biltzeko ekimen edo iniziatiba lagungarria. Euskaraz bizi nahi duten guzier euskararen erabiltzeko hainbat bide ezberdin topatzeko moldeak errexten dituena.

LGV et arrêté d’utilité public

Les associations opposées au grand projet ferroviaire (GPSO) avaient écrit à François Hollande, pour attirer son attention sur l’inutilité du prolongement des lignes LGV vers Toulouse et Dax. Elles y reprenaient les prévisions de trafic, les réticences de la Cour des comptes qui pointait l’extraordinaire coût de ces voies et le déficit de la SNCF (46 milliards).
La réponse de l’Elysée est arrivée sous la forme d’une fin de non-recevoir. L’arrêté d’utilité public sera bien pris dans les prochains mois. Tout ça pour inciter les collectivités territoriales à cracher au bassinet pour le financement du tronçon Tours-Bordeaux.

20. Otsail Ostegunetan, euskaraz gogoeta, irri eta bizi

Aurten 20 urte Otsail ostegunak eskaintzen dituela Amikuzeko Zabalik elkarteak euskaraz gogoeta, irri, … bizi nahi duteneri.1997tik geroz otsaileko ostegun guzietan antolatuak diren hitzaldi horien helburua bikoitza da: pentsamendua eta ezagutzaren inguruko eztabaidak eta topaketak bultzatzea eta euskararen erabilera indartzea.
Aurtengo lau mintzaldiek, hari gorri bat badute, hizkuntzarena.... edo kasik. Gai bakotxak beste ainitz kilikatzen baititu, eta marrazten duten ortzemugak beste paisaia batzuri idekitzen baitira hurbildu ahala. Ekzitantea ez?

Partikularrez gain, Herriko Etxeak ere Euskal Monetaren sarean

Hendaiako Herriko kontseiluak, urtarrilaren 19an, Euskal Monetari kidetzeko erabakia hartu du. Bozka horrekin urrats berri bat eman du Euskoak Ipar Euskal Herrian, duela hiru urte hasitako abenturan. Aho batez, herriko kontseiluko gehiengoak zein gutxiengoak bat egin du euskoak bereak egiten dituen baloreekin.
Euskoa, Ipar Euskal Herriko ehundaka elkarte eta empresen arteko salerosketak errazten dituen sare bat da, eta ondorioz, ekonomia eta lana bertokiratzen ditu, euskararen presentzia eta erabilpena sustatuz. Hendaiako Herriko Etxeak egin bezala, urte hastapen honen parada balia Eusko-ari kidetzeko... edo kidetza arraberritzeko.