Euskararen eramaile

Gertatzen ez denik ez baita, euskaltzainen artean sartzeko baimena iaz eman zidan Euskaltzaindiak: egun hartan non nengoen eta nola jakin nuen bilatzen dudala memorioak ku-rioski huts egiten dit. Baina lehen mementotik beretik ohore eta kargu izanen zitzaidala banekien eta lehen kargua eta ohorea, hemen Baionan zuen aitzinean errituala den hitzaldi xume hau eman beharra.

Euskaltzaindian sartuz, euskaltzainek orok elkarretarik bereiz ditzaketen desberdintasunak ah-antzen edo leuntzen dituzte, gure gizartean euskarak hartze duen lekua, behar duen osagarria eta zaindu behar duen geroa baitira instituzio osoa eta euskaltzain bakoitza kezkatzen dituzten oinarrizko arrangurak. Bide hortatik be-retik ahalaz ibiliko naiz zuen laguntzarekin.

Sortzeak hiltzea zor du. Eta ez nagoke ene aitzinekoek eman didaten laguntza aipatu gabe. Lehenik odoleko kadina badago eta ene aita gogoan daukat: umila zen eta atsegin izanen zuen gutartean egotea…
Kadina intelektuala ere izan dut hildakoek eta beharrik bizi direnek trenaturik. Jacques Allières erakasleari zor diot euskararekin lehen lotura intelektuala ukatea eta gero beste euskaltzain askoren laguntza izan dut, bereziki Aingeru Irigarairena, gero Jean Haritschelharrena, ber denboran akuilu ezin zorrotzago izan delarik Georges Rebuschik edo Beñat Oihartzabalek obratzen zituzten lan distirantak ikustea. Aipamen berezi bat egin nahi diot Atlasgintzaren gorabehera guzietan uztarkide izan dudan Gotzon Aurrekoetxea adiskideari.

Baionan gaude, sortu nintzen hirian. Baionesa izanik ere, uste dut eragin handia izan duela, Oztibarren, iragan haur denborak. Eskertu nahi dut Izuran sortu zen eta Baionan mundura ekarri ninduen ene ama, hemen dagoena, zuzen eta zabal hazi eta hezi gaituena.
Eskuliburuek orrialde kopuru bera ez diote eskaintzen historiaren aro bakoitzari: berdintsu egiten dut ene haurtzaroko denboraz. Ezen urte oroz hiru hilabete baizik ez nituen igaiten Oztibarreko Arhansusi Zolakian; alta hango oroitzapenak datozkit burura olde handiz nahiz beste bederatzi hilabeteak Baionan igaiten nituen. Han iragan egunez oroitzen direlarik, deabruz egina nintzela baldin badiote ere ene askaziek, nik haurtzaroko Oztibarre hura paradisu gisa ikusten dut. Eta uste dut euskararekilako lotura ez nuela bera izanen Baionako katedralaren itzalean tairik gabe egon izan banintz Oztibarrera joan gabe.

Halere Baionan sortu naizela ezin uka. Baionaz maitasunez mintzo dena Roland Barthes izan da.

Baiona, Baiona hiri perfeita da: ibaietako hiria, auzo-ingurunetako izen ozenek aireztatzen dutena (Moxorola, Marracq, Lachepaillet, Beyris) eta bizkitartean hiri zerratua…

Ezen Baiona perfeita irekia baldin bada, hertsia ere da Barthes-ren arabera. Eta gogoan ez dituzke bakarrik Vaubanek zuzendutako harresiak eta hirierdia inguratzen duten horma gaitzak. Alabaina, Baiona eta baionesak beste manera batez agertzen ditu beste idazle batek. Paul Gadenne du izena, Les hauts quartiers eleberria idatzi zuena. Kulturari bu-ruz oro har hemengo burgesek zuketen kezkarik eza eta hertsikeria erakusten ditu zorrozki. Gaztelu eta jauregi, Baionak bietarik badauka.

Onomastika zientzia omen da baina datu objektiboez gain balio sinboliko eta afektibo handia hartzen dute leku eta jende izenek. Roland Barthesek kontatzen du nola bere amatxik usu aipatzen zituen Baionako burges zenbaiten izenak, ustez eta haien izenak ahoskatzeak berak hurbilaraziko zituen. Zerrenda ere badakar: Leboeuf, Barbet-Massin, Delay, Voulgres, Poques, Léon, Froisse, de Saint-Pastou, Pichoneau, Poymiro, Novion, Puchulu, Chantal, Lacape, Henriquet, Labrouche, de Lasbordes, Didon, de Ligneroles, Garance. Barthesen arabera, izen berezien linguistika bera ez zaio nahikoa, erotika bat omen zaio, izena, boza bezala, urrina bezala, malenkonia baten muga da: gutizia eta heriotza.

(Heldu den astean segida)

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).