“Teorikoki euskaldunak” vs “Karrikan euskaraz”

Euskal Autonomia Erkidegoan1991 eta 2016 artean, 25 urtez 212.000 euskaldun gehiago dira, %24tik %33ra iganez. Ipar Euskal Herrian denbora berean, 8.700 euskaldun gutiago dira, %30etik %20,5era jautsiz. Hauxek dira Hego edo Ipar Euskal Herrian teorikoki euskaldunak kontsideratuak direnen ehunekoak. Euskararen ezagutza teorikoa alde batera utziz, goazen erabilpenaren egoeraren ikertzerat. 2016an egin den 7. Hizkuntzen Erabilerari buruzko Karrika-Neurketaren emaitza nagusiak agertzen dituen Infografiak erakusten dituen lehen ondorio batzu atxemanen dituzue jarraian; Besteak beste euskararen kale-erabilera apaldu da Euskal Herrian azken hamar urteetan eta argi-itzalak badireka lurraldeka, euskararen kale-erabileraren bilakaerari dagokionez…

“Teorikoki euskaldunak”…

Joan den ekainean agertu en 6. Inkesta Soziolinguistikoaren irakaspen batzu eskaini zizkigun Erramun Bachoc-ek.

Besteak beste Ipar Euskal Herriko emaitzek 2016. urterako erakusten dute euskaldunen kopurua emendatu dela, orain arte hogei urtez beti gain behera jautsi delarik.

Hauexek ziren zenbakiak:
– Iparraldeko 300.000 herritarretan 250.000 dira 16 urtez gorakoak.
– Euskaldunak 51.200 gara, duela bost urte baino 100 gehiago.
– Erdi-euskaldunak 23.300, 1.500 gehiago. (Euskara ulertzen, ez ongi mintzatzen).
– Erdaldunak 175.000 dira, 9.000 gehiago, jendetza ere 11.000 herritarrez emendatu baita, kanpotik jin direnekin.

Ezin da erran, euskara indartsu denik Ipar Euskal Herrian. Konparaketa egin dezagun Euskal Autonomia Erkidegoarekin. 1991 eta 2016 artean, 25 urtez 212.000 euskaldun gehiago dira, %24tik %33ra iganez. Hemen, denbora berean, 8.700 euskaldun gutiago gara, %30etik %20,5era jautsiz. Beraz araberan, han eta hemen, alderantzizko bidea egin du euskaldungoak, gure kaltetan zorigaitzez.

Orokorki
… eta “Karrikan euskaraz” ?

Gainean den infografianaurkezten dira 2016an egindako Hizkuntzen Erabileraren Karrika-Neurketaren emaitza nagusiak; ikerketa honen zazpigarrena izan da. Karrika-Neurketak hizkuntzen presentzia kuantifikatzen du karrikan entzundako elkarrizketa informalak behatuz. Datu-bilketa zabalak aukera ematen du Euskal Herri mailako, lurraldeetako eta hiriburuetako emaitzak ezagutzeko; baita adinaren, sexuaren eta haurren presentziaren eragina aztertzeko ere.

Hiriburuetan

ONDORIO OROKOR ZONBAIT :

•Euskararen kale-erabilera apaldu egin da Euskal Herrian azken hamar urteetan.
•Beste hizkuntzen kale-erabilerak azken bost urteetan behera egin du.
•Argi-itzalak daude lurraldeka, euskararen kale-erabileraren bilakaerari dagokionez:
>Bizkaia: azken hamar urteetan behera.
>Gipuzkoa: azken bosturtekoan atzera.
>Araban, eta batez ere Nafarroan, gora azken bost urtean.
>Ipar Euskal Herrian inoizko erabilera-indizerik baxuena jaso dugu.
•Euskararen ezagutzaren araberako eremuetako euskararen kale-erabileraren bilakaerari dagokionez:
>Hego Euskal Herrian: azken bost urtean, ezagutza gutxiagoko eremuetan mantendu, ezagutza gehiagokoetan atzera.
>Ipar Euskal Herrian: azken bost urtean, ezagutza gutxiagoko eremuetan jaitsi, ezagutza altueneko eremuan (Nafarroa Beherean eta Zuberoan) gora.
•Hiriburuetako euskararen kale-erabileraren bilakaerek beren lurraldeetako joera bera izan dute, Iruñean izan ezik:
>Iruñea: bere horretan dago 1997tik.
>Gasteiz: igoerarik nabarmenena izan du azken bost urtean.
>Donostia: azken hamar urteotan atzera egiten ari da.
>Bilbo: azken hamabost urteotan behera egin du.
>Baiona: apaldu egin da 2011tik, eta gaur egun, gaztelaniaren erabileraren bezainbestekoa da euskararena.
• Euskal Herrian, zenbat eta gazteago, orduan eta gehiago erabiltzen da euskara.
> Hogeita zazpi urteko bilakaeran (1989-2016), haurren, gazteen eta helduen erabilerak gora egin du. Adinekoen erabilerak, berriz, etengabeko beherakada izan du.
> Baina azken hamar urteotan adin-talde guztietan atzerakada gertatu da.
•Emakumezko haur, gazte eta helduek euskara gehiago erabiltzen dute.
>Portaera errepikatua da azken hiru edizioetan.
>Portaera orokorra da lurralde guztietan.
•Haurren presentzia eragin handiko aldagaia da euskararen kale-erabileran.
>Joera orokorra:
–Erabilera daturik altuenak haurrak eta nagusiak elkarrekin daudenean jasotzen dira.
–Erabilera daturik baxuenak nagusiak haurren presentziarik gabe ari direla.
>Euskal Herrian, azken hamar urtean, haurren arteko euskararen erabilerak jaitsiera izan du. Nabarmentzekoa da Ipar Euskal Herriko haurren arteko euskararen erabilera
2,5 puntuan igo izana azken hamar urteetan.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).