Sustengu, elkartasun eta aldarrikapen manifestaldiak

PrintFriendly and PDF

Urtarrilaren 17an, Libre Baxe Nafarroa sustengu komiteak Donibane Garazin antolatu “Intza, Aurore eta besteak libre” manifestaldian 1600 pertsonek sustengua eta elkartasuna adierazi diete epaituei auzi politikoen bukaera fermuki galdatuz.

ManifaGarazin2015-01-17

Donibane Garazin, 2015eko urtarrilaren 17an.

Intzaren dei auzia, urtarrilaren 21an iraganen da, karia horretarat, Donibane Garaziko Herriko Etxean sustengu elgarretaratze bat iraganen da 19:00etan. Aurore, Haizpea eta beste 33 militanteren auzia urtarrilaren 29ra gibelatua izan da, beren abokatuen atxiloketen ondorioz.

ManifaDonostian2015-01-17

Donostian, 2015eko urtarrilaren 17an.

Joan den larunbatean ere, Donostian, 30 000 pertsonatik goiti bildu dira, ‘Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea’ lelopean deitua zen manifestaldian. Guardia Zibilak joan den astelehenean atxilotutako abokatu eta herritarren kontrako operazioa salatu eta gatazka politikoari konponbidea emateko garaia dela adierazi dute. Español Estatuak elkartasuna kriminalizatzen eta lapurtzen duela gaitzetsiz bai eta ere  argi utziz  zurrunbilotik ateratzeko garaia dela, elkartasuna ez baita delitu.

Manifestaldian parte hartzeko deia luzatu duten eragileak hauexek izan dira: 04/08 epaiketako kideak, abokatuak, AHT elkarlana, Alternatiba, Aralar, Bilgune Feminista, CGT, LNK Euskal Herria, CNT, Ezker Batua, Egiari Zor, EHE, EHNE, ELA, Eraiki Aralar, Ernai, Esait, ESK, STEE, Etxerat, Ezker Gogoa, Gazte Abertzaleak, Gite-Ipes, Goldatu, HIRU, Ikasle Abertzaleak, Ikasle Abertzaleak, Lokarri eta Sortu.