SAFERa Lasserren laguntzaile?

Safer1

Edouard Exilard, ELBko lur taldearentzat

Duela zonbait denbora, 20 hektarako etxalde bat saldu zela Akamarren entzun dugu. Usaian, laborantxako ontasunak saltzen direlarik, sindikatak eta tokian duen lur delegatuak abisatuak dira SAFERarenganik, idatzi baten bidez. Ondorioz preenpzioa egitea galdegiten ahal diogu SAFERari, prezioa goregia dela pentsatzen badugu, lurrak laborantxako balioaren galtzeko irriskuan balin badira, laborari ez den batek erosi nahi badu, lur ainitz dituen laborari bat balin bada eroslea, inguruan behar gehiago duten laborariak izanki, etab. Akamarreko etxaldearen saltzeaz deus informaziorik ez dute ukan sindikatek alta sistematikoki hala delarik usaian.

Zurrumurru baten ondorioz jakin dugu berria eta harritu gira ikustean eroslea Jean- François Lasserre zela, Jean-Jacques Lasserre, departamendu buruaren semea. SAFERari aipatu dakogularik gaia, idatzizko informazioa usatu bezala igorria izan zela ihardetsi dauku behin (galdu ginukela aintzinatuz!!).

Amor emaiten ez ginuela, onartu du informazio hori ez zela igorria izan.

Untsa xuxen ustegabe tekniko hori – Saferaren argumentua – hain ezaguna den familia baten alde itzulikatzen da!

Parean nehore ez izanki, Lasserrek 20 hektareko etxaldea erosi du eta etxetiarra erretretarat heltzean, edo berdin lehenago, bere eskutik baliatuko du.

Alta beste laborari batzuk berak baino legitimitate gehiago izanen zuten lur horien ukaiteko ; alabainan laborari estatutu partziala balin badu ere J-F. Lasserrek, denbora osoz langile da Kontseilu Orokorrean, etxeko laborantxa eramaiteaz gain.

Saltzea egina delako orain eta nehork ez duelako prempzio galderik egin ahal izan, Jean-François Lasserreri galdegiten diogu lur horien parte bat instalatu nahi duen gazte bati edo inguruan litaiken etxalde ttipi bati proposatzea, etxetiarra ofiziotik erretiratuko delarik.

Ainiza-Monjolose, 2016ko uztailaren 15an.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).