Québec eta Katalunia

España
“Espainiako auzitegi konstituzionalak dio bide bakarra dela Espainia guziko erreforma konstituzional bat plantan ezartzea.”

Berrikitan Español auzitegi konstituzionalak hartu erabaki batek hainbat ikusmolde arras ezberdin agerian utzi ditu. Auzitegi horri bere ikusmoldea eskatua zion Espainiako gobernuak berak Kataluniako parlamentu
edo legebiltzarrak hartutako erabaki bati buruz. Alabainan, azken hunek gehiengo haundiz erabakitzeko eskubide propioaren aldeko bozka solemnea adostua zuen eta. Bainan interesgarriena da afera huntan zer
nolako ezberdintasun harrigarriak badauden Espainia eta Kanada edo Quebec artean.

Jakina denez, alabainan, prozesu berdintsuak bizitzen dira bi esparru hauetan. Katalunian bezala bezala, Quebec-eko parlamentuak ere bere garaian erabaki berdintsua hartu zuen autodeterminatzeko eskubidea
aldarrikatuz. Erabakia haatik ez zuen errekuritu Kanadako gobernuak.

Tokiko botere publikoen eskumena

Bigarren diferentzia zer nolako defentsa egiten den estatuto propio baten aldean dago. Quebec-en, bertako podere publikoek ahal dute erreferendum bat aktibatu, egokia zaien aldi guziz, muga konstituzional izpirik gabe kanadiar poderearen aldetik. Pundu hori betitik idatzia delarik Kanadiako konstituzioan. Konstituzio horren arabera, Quebec-eko “nazioak” ahal dio bere populazioari zuzenki galdegin zer nolako erantzunak nahi dituen bere geroa definitzeko.

Egiteko molde ausart eta berritzaile hori zaio debekatzen Kataluniari Espainiatik eta Madriletik. Uko horrengatik dira katalandarrak hauteskunde plebizitarioak antolatzerat bortxatuak izanen, ezin dutelako Quebec-en bezala funtsezko galdera bat zuzenki erreferendum bidez egin herritargoari. Hortarako, erabakitze eskubidearen aldeko Kataluniako alderdi politiko guziek molde batez edo bestez beraien hauteskunde programan sartuko dute funtsezko eskubide horren aktibazioa. Artur Mas lehendakariak behintzat, norabide hortarik joan nahi luke. Demokraziaren aktibazio edo gauzatzea, libreki eta zuzenki herritargo bat kontsultatzea, negoziazio prozesua, hainbat konzeptutan arras desberdintzen dira Kanada eta Espainia. Funtsezkoa delarik ulertzea Kanadak Quebec kontsideratzen duela nazio gisa. Kanadako parte nazio bat. Bainan nazio bat. Ez da gutti.

Negoziazio zuzena

Hirugarren diferentziarat joanez, Kanadako auzitegi supremoak onartzen du sekulan eta Quebec-eko herritarrek erabakitzen balute beraien estatutoa aldatzea Kanadarekilan, azken hunek obligazioa lukeela estatuto berri bat negoziatzea zuzenki Quebec-eko legebiltzarrarekin. Negoziatzeko obligazio hori, obligazio politiko bat da derrigorrez, puntaren puntan baitezpadako akordio baterat heltzeko. Herri kontsulta baten antolatzea eta ondorioz negoziatzea podere « zentralarekin » ez dira legezkoak Kataluniaren kasuan. Alderantziz, Espainiako auzitegi konstituzionalak dio bide bakarra dela Espainia guziko erreforma konstituzional bat plantan emaitea. Quebec-en eta Kanadan herri kontsultaren prozesua bera eta herritargoaren erabakia kondutan hartzeko mekanismoa, jada formulazio juridiko orokorrean definitua dute. Ez dute erreforma konstituzional berri beharrik aldiro. Soilik falta zaie Quebectiarren erabakia.

Herri kontsulta baten antolatzea
eta ondorioz negoziatzea podere “zentralarekin
ez dira legezkoak Kataluniaren kasuan.
Espainiako auzitegi konstituzionalak dio
bide bakarra dela Espainia guziko
erreforma konstituzional bat
plantan ezartzea.

Espainian eta ondorioz Katalunian, legalitatea dago legitimitatearen gainetik. Diferentzia guzia hor dago. Kanadako gobernu federalak nahia ala ez behartua Quebecekin negoziatzea, azken hunek hala erabakitzen badu. Negoziazioaren puntan, bakotxarentzat egokiak diren ondorio juridikoak adostu beharrean izanen dira bi parteak. Akordio horren arabera, erabakitzen ahal lukete Kanadako konstituzioa erabat aldatzea, Quebec-eri egokia zaion estalgi juridikoa finkatzeko. Funtsezko pundu hori haatik ez da gauregun arte gauzatu edo esperimentatu. Quebectiarrek egun batez desberdinki erabakitzen balute, laboratorio interesgarria litzateke ikustea zer nola aktiba aipatu estalgi juridiko eta politiko berri hori.

Ikusten den bezala, ezberdintasunak nabariak  eta zinez agerikoak dira Kanada eta Espainia artean. Espainiak legalitatearen konzepzio interesatu bat dute, legitimitate demokratikotik aski urrundua gaur egun. Ikusi
beharko hea Kataluniako ariketa subiranoa Espainia guzirako laboratorio esperimentala bihurtzen den.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).