Pestizida: pozoia ala erremedioa?

PrintFriendly and PDF

Pestizidak

Daniel Barberarena – Laboraria eta Euskal Herriko Laborantza Ganbarako bulegoko kidea

2019 Urriko Izar Lorea-ren 101. zenbakiko Sar Hitza:

«Ez     ditugu     erremedioak     gelditzen     ahal     landare  eta  kabalentzat.  Ñiñien  xertoak  eta  minbiziaren ximioterapia guziak gelditzen bagenitu bezala, egun batetik biharamunera.» Horra  zer  adierazpen  harrigarria  egin  daukun  Paueko  laborantxa  ganberako  lehendakariak,  departamenduko  200  auzapezen  aitzinean  (irailaren  16ko  artikulua,  Sud-Ouest  webgunean ateraia).

Erranaldi horrek garbiki erakustera emaiten dauku zer nolako bidea segitzen duten Paue aldean. Bai zinez, leize handi bat bada heiek defenditzen duten laborantza produktibista eta hemen  sustengatzen dugun   laborantza herrikoiaren  artean.  Biharko  desafio  handiak  gainditu  beharko  ditu  laborantzak,  izan janariaren kalitatea, ingurumenaren zaintza (uraren kalitatea, klima aldaketa) eta nola ez, herritarren osagarria.

Desafio  horier  buru  egiteko,  lanean  ari  gira  Euskal  Herriko  Laborantza  Ganbaran.  Nola ez aipa agroekologiaren egun arrakastatsuak, Behaskaneko Jauberrian, hazien ereiteko  molde  berrietaz  eta  Ainiza  Bastidarteko  lurretan,  pentzeen  eramaiteko  maneretaz. Biharko desafioak gainditzeko, informazioa bildu behar da, entseguak egin, elgarren artean trukatu eta noizbat praktikatu. Ez  bagira  denak  bio  sailean  sartzeko  prest,  Euskal  Herriko  Laborantza  Ganbarako  logoak erakusten duen bezala, pozoi eta onkailu kimikoen erabiltzea ttipituz aitzinatu behar  dugu  hala  ere.  Gure  praktikak  hobetu  behar  ditugu,  urtez  urte.  Adibidez,  zergatik ez entseatu gisua pozoiaren orde, pentzeetako harren kontra ?

Laborantza   herrikoiak   arrakasta   handia   dauka.   Aski   da   Hergarai   aldeko   feria   begiratzea edo ixtante iraganen den Lurrama egunetara hurbiltzea (Nafarroa izanen da  aurtengo  gomita).

Bainan  laborantza  herrikoiak  badu  zure  beharra  laborariek  gure praktiken hobetzeko. Jakin ezazue mementu huntan eramaiten dugun sos biltze kanpainan  bildu  euro  guziak  laborantza  herrikoiaren  alde  erabiliak  izanen  direla.

Laborantza  aldatzeko  urratsak  ez  dira  Parise  ez  eta  Pauetik  etorriko.  Beraz,  zu  ere  irakurle, sar zaitez laborantza iraunkorraren dinamikan!

One Comment

  1. Jakes LAFITTE
    Posted 22/10/2019 at 08:00 | Permalink

    Duela denbora gutxi erreportaia on bat ikusi nuen Frantziako telebistan. Japonian irriztegietan ahatetxoak erabiltzen dituzte pestiziden ordez parasitak deuseztatzeko. Bide berria erabiltzen hasi da Kamargan. Nere ustez halako soluzioetarantrz zuzendu behar ditugu nekazaria babesteko metoduak eta multinazionalek irentsi nahi dizkiguten pozoi guztiak baztertu.