Mixel Lekuona, ixilpean herriaren alde lan anitz eginiko gizona

Mixel Lekuona
Mixel Lekuona

L’ayant bien connu, Xipri Arbelbide rend à Mixel Lekuona le rôle éminent qu’il joua dans le développement économique, l’enseignement et l’enracinement de l’abertzalisme. Sa force physique reflétait sa rigueur morale. Mixel était l’un des nôtres dès la naissance d’Enbata et resta, durant des décennies, un de nos rédacteurs.

Biriatun sortua 1930an, Mixel Lekuona 1954an apeztu zen, seminarioa Hazparnen eta Uztaritzen egin ondoan. Matematika lizentzia pasatu eta Tolosan, Uztaritzen egon zen irakasle 1956a arte, gero Hendaian bikario eta 1962an Piarres Xarriton jin zitzaion bila Agerrekobordara, ekonoma eta irakasle bat behar zuela. Horrela joan zen Hazparnera. Ondoko urtean Teknika eta laborantzako ikastetxeen arduradun izendatu zuen Xarritonek. Irakasle klase egunetan, batere beldurrik gabe sotana kendurik peontzan artzen zen aitzur eta pala eskutan, eraikitzen ari ziren kolegio eta lizeoak merkeago ateratzeko.
Hortik Makeara joan zen erretor 1976an, Krixtok bezala, arimarekin gorputzen arta ere hartzen zuela; errotik sartu zen Berria esne kooperatibaren sortzean eta ez da errana esnetegia Makean izanen zela Lekuona gabe. Joan arte lantegiaren harat honatak segitu zituen biziki hurbiletik.

Bere familia Hegoaldetik heldu, Bidasoa bazterrean sortua eta han gaindi ibiltzen zen, “Koordinaketa” deitu apez abertzaleen taldean. Beti esne, gasna eta artzainen erdian, mundu hori errotik menperatzen zuen. Hegoaldeko artzainek eskatu zioten gasna egiteko tekniken irakastea. Bakarretan pasatua du muga, ikasketak egiteko hango artzainekin. Hain segur Lekuona gabe ez zen “Idiazabal” sor markarik izanen. Haren amentsa zen, egun batez Ossau Iraty eta Idiazabal, biak bat egitea zerbait gisetara. Noizbait gauzatuko ditake amentsa, ez baita arrazoinik gasna berak bi izen izan ditzan desagertua den mugaren bi aldeetan.
Harremanak izan zituen ere Hegoaldearekin bertsulari eta pilota munduan sartua zelakotz. Iparralde guziak entzun ditu haren pilota partiden komentarioak, Gure Irratiari ezker, pilotaren berrien ondoan emaiten zituela Makeakoak eta berdin urrunagokoak, bai eta bertsolarienak. Mundu hau ere hurbiletik segitzen baitzuen. Hemen berean Bertsolarien Lagunak elkarteako sortzaileetarik zen. Ez zuen bertsolari saio bat huts egiten, gehienetan beste norbait ere eramaten zuela beribilean.
Bainan erran behar da lehenik apeza izan dela, Makeako artaldearekin hartzen zituela ere 1989an, Lekorne eta Gerezieta. 27 urteko egonaldi luzea egin zuen hor. Beste edozein apezen lana zen harena : meza, ehorzketa, bataio, ezkontza, eri, katixima eta beste.

Lekuona kolorearekin: ez zen meza frantsesez ematen hasiko arrotz bat edo beste ikusirik jenden artean… menturaz Hegoaldetik jina, meza euskaraz zelakotz hain zuzen, holakoak ere gertatzen baitira gure elizetan!

Makeako Besta Berri gaurkotu nahi izan du: neskak sartu dira mutikoekin. Harmak kendu zituen beren baionetekin, eliza ez zelakotz haien lekua. Aspaldiko ohidura zahar horren hunkitzea ez zuten denek untsa hartu… Kapitainaren manuak nahi izan baitzituen euskaraz eman, ez zuen erreusitu. Zenbaiti ez zitzaien gustatu ere aldare aintzin hartan egin zituen aldaketak, hura joan eta beste batzuri ondokoak baino gehiago. Ez baita erretx denen ara egitea… zerbait egiten delarik!
Beste apezak bezala ahantzia izanen da zenbait urteren buruan, bainan zerbait geldituko da haren ondotik: egin dituen kantuak, Mauletik Tudelara, Gernikatik Makeara, denetan ezagunak, zenbaitek ez badakite ere hitzak Lekuonarenak direla : aipa nitzake, “Jainkoaren argia” bai eta “Iguzki Lore” KD-an entzun ditzakezuen “Jauna Zuk emaguzu”, “Bat elgarrekin”, “Munduko bideak “, “Aita hain haundi hain eder”, “Eta guk zer egin”, azken hau haurrek apuñatik kantatzen duten zinezko tub bat delarik.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).