Minaren aitortza

Eibar-ekoBonbardaketaBitxi da. Apirilaren 8an kexu zirenak ziren ETA beti armarik gabe ikusi nahi zutenak. Haiek ospatu beharko zuketen ETA behin betiko bukatu dela, armak utzi dituela, ez dela gehiago erakunde armatu bat… Funtsean, PPkoek eta PSOEkoek berek hastapenetik bazekiten gertatu beharrekoa 2011ko urriaren 20an gertatu zela, eta orduz geroztik erretorika hutsa egin dutela, beti azpimarratzeko Euskal Herrian ez dagoela gatazkarik. Beraz luzapenetan dabiltza beti.

Bost urte baino gehiago iragan dute erraten armak itzuli behar zirela, armak itzultzea bera ahal bezainbat trabatuz.

ETAren armagabetzea den bezalakoa izan da, Espainiako Gobernuak beste posibilitaterik ez duelako utzi. Deus ez du negoziatu nahi izan Espainiak (ez eta ere Frantziak, nahiz eta armagabetzea egiten utzi, azkenean), eta horregatik aldebakarrekoa izan zen borroka armatua uztea eta, azkenik, armagabetzea.

Gatazka bat ezin da sanoki konpondu beste aldea umiliatuz, zioen Arnaldo Otegik. PPko eta PSOEko arduradunek hori dute nahi. Patxi Lopez PSOEkoak dio “demokraziaren garaipena” izan dela. Alabaina, demokratikoa baita alderdiak legez kanpo uztea, egunkariak ixtea, gerra zikina egitea, jendea torturatzea… Munduaren eta gizartearen bilakaerak izan du eragina ETAren ahulezian eta erabakian, Espainiaren eta Frantziaren politikak baino gehiago. Javier Maroto PPko arduradunak dio ez dela “gerrarik egon” ez direla “bi fakzio” izan, baizik eta “erailtzen zuen talde bat”. Eta hor sartzen da espainolisten tema “errelatoaren” edo kontakizunaren inguruan.

Ez da posible izanen kontakizun adostu batera heltzea, batzuek ukatu nahi baitute Euskal Herria herri zapaldu bat dela, estatuen suntsipen politika jasan duena mendez mende, eta beste batzuek diotelako hori dela gatazka ulertzeko giltza nagusia. ETA ez zen sortuko Euskal Herria ez balitz estatu indarkeriaren menpe bizi.

Alkoholismoa, droga menpekotasuna, bulimia edo anorexiaren gibelean arazo sakonak dauden bezala, indarkeria agertzen denean ere, badaude erro sakonak. Erro horiek ukatzearekin batera, errepresioa izan da suari olioa botatzea.

Espainiaren politikak urte luzetan lagundu du ETAren indarberritzea: atxiloketa eta tortura kasu bakoitzak, presoak ehunka kilometrotan atxikitzeak, poliziaren hilketek edo karrikako errepresioak jende gehiago oldartzea eragin zuen.

Horrek ez du kentzen, bistan denez, ETAren beraren erantzukizuna, borroka armatuaren luzapenean eta hartutako bide makurretan.

Baina mina alde bakarrekoa izan dela baieztatzea herri honi gezurra erratea eta kalte handia egitea da. Horregatik, minaren aitortza, borroka armatua uztea eta armagabetzea ez bezala, ezin da aldebakarrekoa izan.

Mina alde bakarrekoa izan dela baieztatzea
herri honi gezurra erratea
eta kalte handia egitea da.

Ehunka dira ETAren garaiko gatazka horretan hil direnak Espainiako indar armatuen eskutik. Milaka dira torturatuak eta atxilotuak.

Baina noiz hasten da indarkeria zikloaren kontaketa? Zenbat sufritu du Euskal Herriak Frantziaren eta Espainiarengatik? 15.000 euskaldun fusilatu zituzten 36ko gerran, beste 3.000 lagun hurbil hil zituzten bonbardaketetan, beste 6.000tik gora hil ziren gudu-zelaietan. 150.000 lagun exiliatu ziren.

Baina joan gaitezke denboran gibelera ere, lehen eta bigarren gerla karlistetara.

ETA desagerturik, segituko dugu beste zenbait denboraz ETAz mintzatzen, baina perspektiba historikotik begiratzen hasiko garenean, XXI. mendetik begiratuko diogunean iragan berri den mendeari, eragindako mina beste begi batzuekin ikusiko dugu. Hain segur, horregatik ere ez zaio komeni Espainiari ETA desegitea, balio diolako bere krimenak isilpean atxikitzeko.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

One thought on “Minaren aitortza

Comments are closed.