Milesker Frantxua!

PrintFriendly and PDF
Frantxua Garat apeza (1944-2018)

Frantxua Garat apeza (1944-2018)

Mila jende inguru hurbildu dira Hazparneko elizara 2018ko abenduaren 10ean Frantxua Garat (1944-2018) apezari azken agurra egiteko. “Izan laiko, seror edo apez, giristino ala ez, bakoitxak baditu bide eder batzu eginik Frantxua zenarekin. Ainitz du eskaini 48 urtez Baionako Eliz barrutiari eta Euskal Herriari. Ororen gainetik langilea, leiala, emankorra, gizon ta apez bezala” zion, hiletan, Mikel Epalzak, jarraian osoki aurkituko duzuen bere predikuan.

“Haurride maiteak, entzun ditugun irakurgaiak argitu ta sustatu dute Frantxuaren izpiritualitatea. Hitzak baino geiago, ekintzak dute agertzen gure fedea.

A la suite de l’apôtre Jacques, plus que dans les discours, Frantxua croyait que c’est en venant en aide au frère dans le besoin que je m’approche du Dieu vivant. Je dirai quelques mots en euskara puis en français.
Izan laiko, seror edo apez, giristino ala ez, bakoitxak baditu bide eder batzu eginik Frantxua zenarekin. Ainitz du eskaini 48 urtez Baionako Eliz barrutiari eta Euskal Herriari.

Ororen gainetik langilea, leiala, emankorra, gizon ta apez bezala. Frantxua herrikoia zen, herria zuen maite. Gustokoak zituen musika, kantua, bertzolaritza, beilak, konpania, mendia, rubia.

Lorda etxean sortua 7 haurretatik 4 garrena. Zelaitarra errotik, etzituen huts egiten zelaitarren ehorzketak.

Frantxua apez zintzoa, Jesusi emana, haren Berri onari josia, arduradun argitsua bete izan dituen kargu guzietan. Erretor estimatua, apala ta biltzailea, liturgian euskarari eta euskal ohidurari atxikia zena, laikoak xutik eman dituena, errespetatzen zituenak handiak ta andi arazten xumeak, artzain onaren pare.

Frantxua militantea, engaiatua, Euskal Herriaren geroaz arduratua; bere burua eskaini duena iheslarien alde ez bakarrik Anai Artea barnean hainbat urtez, bainan ere pertsonalki, apez etxeko ateak idekiz. Xanti bizkaitar iheslaria aterpetu zuelakotz bi ilabete sartu zuten preso Parisen, bere gizon, giristino ta apez egin beharra kunplitzea gatik. Frantxuak gertakari latz horien erdian fruitu ederrak bildu zituen: Ezpeletarren ta euskaldun ainitzen sustengoa, bai eta apezen ta Pierre Moleres apezpikuaren sustengo fermua, nuntzioarena ta Jacques Gaillot apezpikuarena ere.“Iheslari nintzen eta aterpetu nauzu, preso nintzen eta nigana jin zira” dio orain Jesusek.”

Frantxua Euskal Herriko laborari munduko kudeatzaile bat izan da. Onddo kooperatiba bat muntatu zuen Armendaritzen, GFA ta ondotik Lurzaindian parte hartu du, proiektoak sustengatuz. Laborantxa munduko giristinoekin bide ederrak egin ditu ere. Lilluraturik zagon ikusirik euskal laborarien elgartasuna ta nahikeri kementsua, laborantxa iraunkor baten alde.

Erroman teologia morala ikasi zuen bai eta erakatsi Akitzeko seminarioan. Bainan herritarrekin ikasi izan du elgartasunaren indarra: besteekin egindako urratsen balioa, zoin eder den Berri ona elgarrekin gauzatzea Elizan ta Gizartean. Bazakin untsa talde lana kudeatzen, zerbitzatu izan dituen parropietan eta mugimendutan, Herriarekin apez taldeari eta euskal Apez koordinakundean biziki atxikia izan da. Orroitzen naiz preso sartu aintzin laiko talde batekin antolatu zuela Ezpeletan Presoekin elgartasunez otoitz beila, lehen aldiz. Geroztik segitzen du taldeak martxan.

Frantxua izan da duda gabe balio andiko zubi bat Herritarren artean bai eta Herria ta Jesusen artean. Bazakin errespetuzko har emanetan jartzen auzapezekin, Elizaren atea jotzen zutenekin. Ez zen ele handikoa halabainan ainitzek ohartu dira zer gisakoa zen bere bihotza, zer nolako ongia egin duen hainbat jendeetan ta etxeetan.

Duela bi hilabete berriz gaizkitu zen osagarri arazo larriekin. Kristo Erregearen igandean, bere bi aingeru begiraleak, Marie Michele eta Kattin, ondoan zituela, hartu zuen erien sakramendua. Bere baitan errezebitu zuen Jesusen presentzia. Olio saindua eskutan ematen niolarik, ene gogoan nuen Jesusek eskutik artzen zuela Frantxua berarekin bidean segitzeko; eta gantzutu niolarik kopeta pentzatzen nuen, Jesusek betikotz betetzen zuela maitasunaren izpirituaz haren adimendu argi ta argitzailea. Frantxuak ‘milesker‘ hitza ahozkatu zaukun. Erakutsi dauku Jaunaren bakean zela, berriz makila eskutan hartzeko esperantzarekin.

Frantxua a vécu en pélerin, toujours en avant, la tête haute, digne, les pieds plantés dans le Peuple basque, l’esprit enraciné dans la foi de son baptême reçu dans cette Eglise, éclairé par la Bonne nouvelle de Jésus libérateur, fils de Dieu et frère universel. Il a vécu pleinement le service du Verbe incarné, du Pain de Vie et de la Paix à construire, c’est à dire le sacerdoce reçu dans cette Eglise, exercé durant 48 ans.

Soucieux des avancées collectives, il avait un cap: mettre les laics en responsabilité. Profondément prêtre de Jésus Christ et profondément militant, bosseur, très organisé dans tout ce qu’il réalisait. Il a donné de sa personne, entier, n’ayant pas peur de vivre l’évangile de l’hospitalité, de partager son toit avec un réfugié politique, au risque de passer deux mois sous les verrous et de se faire traiter de curé-terroriste.

Il a été un défenseur infatigable des Droits de l’homme dont c’est la journée aujourd’hui. Il a été un artisan de la fraternité évangélique, un éducateur et un stimulant pour les jeunes, un guide pour les croyants en Dieu et les croyants en l’homme, un bon compagnon pour les prêtres qui ont travaillé avec lui, un confident et ami pour beaucoup de familles, un soutien précieux pour les diverses communautés chrétiennes, un piler solide du diocèse de Bayonne où il a rempli de nombreuses fonctions comme cela a été rappelé. Dans les moments difficiles, il a pu apprécier l’amitié des frères évêques Pierre Molères et Jacques Gaillot et durant son dernier chemin de croix, il a été soutenu par l’affection de celles et ceux qui sont venus le réconforter. Le 8 octobre dernier il avait rejoint le groupe de prêtres marcheurs en montagne. Il était heureux, lui qui avait une belle endurance, le souffle du joueur de rugby et le pas confiant du pèlerin de St Jacques. Il retrouvait la joie de remarcher en montagne après une année de combat contre la maladie ! Jamais nous ne pouvions imaginer que deux mois plus tard son pèlerinage sur terre prendrait fin. Nous n’avons pas eu le temps de lui dire merci, nous le faisons à cette messe.
Aujourd’hui nous entourons sa famille, les amis de tout le Pays basque, de Bretagne et d’ailleurs qui perdent un des leurs. Frantxua laisse un grand vide dans beaucoup de cœurs. Il nous confie son bâton de marche, la clef de la maison Jacobia pour les pèlerins en escale à St Pée, sa belle foi en Jésus Christ ressuscité, le calice et la patène pour faire Eglise, le souffle et l’énergie pour continuer à vivre par des actes la Bonne Nouvelle de Jésus Christ.

Le 7 décembre, jour de son départ, nous lisions le psaume 26 : “Le Seigneur est ma lumière et mon salut. J’ai demandé une chose au Seigneur habiter la maison du Seigneur tous les jours de ma vie!” Ultreia, allons plus loin, c’est le cri des pèlerins fatigués ! Frantxua zoaz zeru mendira! Entre dans la joie du ciel où tu retrouves les tiens. Ultreia, pour nous aussi! Allons plus loin vers une Eglise qui respire le chapitre 25 de St Mathieu, le sacrement de la fraternité! Allons rejoindre les prisonniers, les victimes des violences et de l’injustice sociale, c’est là que nous attend le Christ. Frantxua nous invite à croire dans notre vocation de baptisé, de prêtre, de séminariste; à ne pas fuir le monde mais à y semer les Béatitudes, à les vivre, les célébrer et les chanter, à continuer à préparer la venue de Celui qu’il a servi de belle manière et lui dit “ Viens avec moi, j’étais sans abri et tu m’as accueilli, j’étais en prison et tu m’as visité.” Amen

One Comment

  1. maitena chohobigarat
    Posted 17/12/2018 at 22:03 | Permalink

    Ez adiorik Frantxua, gure bihotzetan zira betiko !