Migratzaileentzat etxeak, ez erretentzio zentroak

Joan den larunbatean, Bizi!k deiturik, 110 pertsonek ekintza sinboliko bat bururatu dute Europako biribilgunean, Biarritzen. Bertan Europa-Kartzela gaitzetsi dute eta Geriza-Immigrazioa lege proiektuaren kentzea galdatu dute.  Mobilizazio horren karietara, Geriza-Immigrazioa legearen gaitzesteko, asteartean apirilaren 3an Bizi! mugimendu altermundialistak Hendaiako erretentzio zentroaren okupatzeko deia luzatu du.

Martxoaren 24eko ekintza horretan, goizeko 11:00etarik landa  europar bandera handi batagerian emana izan da, non ohiko izar horiak ordezkatuak ziren alanbre ziztadunetaz, eta ondotik, biribilgunearen inguruan itzulika egon dira Europa-Kartzela, Geriza Immigrazioa lege proiektua  salatzen zuten  eta migratzaileekiko harrera eta elkartasuna gomendatzen zuten pankartekin.Migratzaileak laguntzeagatik hainbat aldiz arrastatua izan den Cédric Herrou, Roya haraneko laborariaren presentziarekin, militanteek datorren aste eta hilabeteetan elkartasun ekintzez eta Collomb legearen kentzea galdeaz osatua izanen den”Haiek, gu dira / EtorkiZUna” kanpaina presentatu dute.

 

Bizi!ko Florence Warembourg-ek astearte honetan, apirilaren 3an berriz ideki behar duen Hendaiako erretentzio zentrora joaiteko lehen Deia zabaldu du han galdatzeko migratzaileen ordez atxilotua izaitea.

Ez dira gu baino hobendunagoak. Hobengabeentzat den zinezko kartzela hortan atxilotuak dira, bizia ezinezkoa bilakatu den munduko parte batean sortzeagatik, gerlatik edo miseriatik ihesi egiteagatik.  Horrez gain, lege proiektu horren asmoa erretentzioaren iraupen legala 90 egunetik berdin 135 egunera luzatzea da! Zein erretentzio zentrotan atxilotuko gaituzte bihar, aldaketa klimatikoak sortutako ozeanoen igotzea gatik bizia ezinezkoa bilakatuko balitz euskal kostan? Zergatik besteei egiten diegu, guri egitea ez ginukena nahi? Asteartean, apirilaren 3an 9:00etan Hendaiako erretentzio zentroko ateen aitzinean gure burua aurkeztuko dugu eta galdegingo dugu migratzaileentzat bertan diren tokien hartzerat. Migratzaileek babesaren beharra dute eta ez kartzelena!

Migranteen gaiaren kudeaketa urrikalgaitza errefusatzen duten pertsonak deituak dira apirilaren 3ko ekintzara juntatzerat, eta egun hortan ezingo dutenak presente izan, gomitatuak dira hemendik harat sarean den izen emaite fitxaren betetzerat (klika hemen: etorkiZUna), beren egoera zibila markatuz eta zehaztuz migratzaileen ordez Hendaiako erretentzio zentroan nahi dutela atxilotuak izan. Apirilaren 3an, zerrenda osoa eskainia izanen da Zentroko zuzendariari.

Europa bunker bat bilakatzearen ondorio lazgarriak orroitaraziz, Cédric Herrou-k, Frantses Estatuan,  berak ez nahi izanik ere elkartasun delituaren sinbolo bilakatu denak, migratzaileekiko harrera eta sustengu materiala indartzeko deia egin du, bai eta ere Geriza-Immigrazio legearen kontra mobilizatzekoa. Florence Aniotz, Bizi!ko kideak aldiz, legearen alderik kaltegarrienak presentatu ditu eta baieztatu du “eskubideen gibelatze kezkagarri bat irudiztatzen duela, eta migratzaileen egoeraren txartze bat ondorioztatzen duela, eta ondorioz arriskatzen duela Estatu frantsesean migratzaileek jada pairatzen dituzten tratu txarren indartzea.”

Anaiz Aguirre-ek esplikatu du Bizi! borroka honetan engaiatzaren zentzua. Alabainan, migratzaileen gaiak gero eta gehiago harreman badu jada martxan den klima nahasmenduaren gaizkitze eta zalutzearekin, jakinez herri industrializatuek ardura historiko argi bat dutela hortan. “Ezin dugu gure arduretarik ihes egin, eta orain “molda zaitezte” erran! Horrelako diskurtso bat oraino onartezinagoa litaike luzaz emigrazio herri bat izan den Euskal Herrian, jakinez milaka Euskal herritar miseriatik ihesi joanak munduko hainbat herritan errezebituak izan direla. Bihotz oneko proiektu errealista bakarra da elkarrekin gero amankomun baten eraikitzea, solidarioa eta jasangarria. Gure etorkiZUna, etorkinekin eraiki behar dugu.

Euskal mugimendu altermundialistaren bozeramaileak beste hainbat hitzordu eta mobilizazio aipatu ditu heldu diren asteentzat, besteak beste apirilaren 20 eta 21ean iraganen den “Immigrazioa bestela pentsatu, hemen berean ekin” Baionako Foroa (Atherbea, Bizi! eta Solidarité Migrants – Etorkinekin -ek antolatzen dutena)  eta Maiatzaren Leheneko Baionako usaiako manifestaldian “Haiek gu dira / EtorkiZUna” desfilearen presentzia.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).