Lurraldea eta estatus politiko subiranoa, demokrazia eta elkar begirunea lehenetsiz

Euge Arrizabalaga, Gasteizko  EAJko legebiltzarkidea, Zumaiako zinegotzia
Euge Arrizabalaga, Gasteizko EAJko legebiltzarkidea, Zumaiako zinegotzia

El País” egunkariko artikulu bateko esaldia (Gibraltarreko afera hizpide): “toca a la soberanía que toda nación y todo Estado precisa poseer”. Argi dago Estatu estruktura jakin baten baitan eroso sentitzen dela idazlea, erraz nahastu ditu-eta “estatu” eta “nazio” kontzeptuak.

Nahasketa horretan ez da, ordea, berehala eroriko euskal abertzale bat, honen abertzaletasunaren arrazoia funtsean hauxe delako: estruktura politikorik gabeko Herri bateko kide izatea; Estatu izaerarik ez duen, eta ondorioz, beste batzuen menpeko den Nazioa izatea.

Beste “edozein nazio zein estatuk” “beharrezkoa” omen duen subiranotasun hori, zergatik ukatzen ote zaigu ba guri!

Abertzale bat Herriaren eta Nazioaren errealitatetik abiatzen da, logikaz, nazio horrek bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea duela aldarrikatzeko. Beti ere, eskubide demokratikoa eta herri-borondatearen bitartez soilik gauzatu daitekeena. Printzipio demokratikoa begirune hutsez aitortu beharko lukete, bai Frantziak bai Espainiak, Herri bezala dagokigun eskubidea -Britainia Handiak Eskoziarekin egin duen legez- eta eskubide horren ariketa praktikoa herritarren esku utzi. Baina, aspaldi ikasi genuen, biak ala bietan tradizio jakobinoa demokrazia bera baino askoz indartsuagoa dela.

Autodeterminazio eskubidearen ariketa osotasunean eta bestelako baldintzarik gabe gauzagarria balitz, zein hautu litzateke abertzale batentzat logikoa? Independentziarena, jakina!

Zein zentzu izango luke beste erdibideko aukera batek abertzaletasunaren ikuspegitik? Ez al luke hobeto babestuko geure berezitasuna, geure kultura, geure hizkuntza… estatu estruktura batek menpeko formulazio batek baino? Ez al ginateke ba euskaldunok beste edozein naziotako herritarrak bezain gai izango geure gizartearen aurrerabidea gauzatzeko? Erantzuna bakarra da: bai.

Euskadik – ez Erkidego Autonomoak, Euskadik baizik- beste nazio gehienek badutena behar du. Ez gehiago, ezta gutxiago ere. Danimarkak edo Austriak, edo Zelanda Berriak duten subiranotasun maila berber

Nola lortu? Hor dago koxka. Herri aitorpena eta erabakitzeko eskubidearena dira aurretiazko baldintzak. Baina badago beste bat, aurrekoak bezain garrantzitsua dena, edo akaso gehiago: herritarrak asmoarekin bat etortzea. Ezingo dugu ezer lortu herritarren atxikimendurik gabe, herritar horiek ikusi behar dute burujabetasunaren onura. Batzuk beren identitate politikoak naturalki horrela agintzen dielako -abertzaleak- , beste batzuk, akaso, globalizazioaren mundu ankerrean herri-proiektu batetan sinesteak eskaintzen duen indarrak ongizate eta justizia sozial handiagoak ekarriko dizkigulako, baina denak (edo gehiengo demokratiko batek behintzat) proiektu politiko baten alde jokatuz

Ez da berdina gizartearen egungo osaketa politikoa Erkidego Autonomoan, edo Nafarroan edo Iparraldean. Horrek zatiketa politiko-administratiboak bezain beste zailtzen du abertzaleon proiektua. Errealitateari begiak ixteak ez du ezer konpontzen, beraz burutsu ekin behar zaio bideari, bakoitzaren berezitasunak kontutan hartuz, begirunez jokatuz, inon etsi gabe, behar den denbora emanez. Adimena eta pazientzia erabiliz: unean unekoa, lekuan lekukoa

Independentzia helburu izanda, bideari ekiteko kemena behar dugu. Eta erdibideko geltokiak onargarriak dira aurrera egin ahal izateko eskailera-maila modura. Horixe da guk beti defendatu duguna: nazio-eraikuntzaren ikuspegi dinamiko eta berritzailea. Abertzalea al da autonomiaren alde egitea? Abertzalea da ditugun tresna guztiak, txikiak zein handiak, gure proiektuaren alde baliatzea.

Gure artean gertatu denak zerbait argi utzi badu, hauxe izan da: bidezidorrek eta maximalismoek ez dituztela Estatuak belaunikatu. Oso alderantziz, estrategia militarra politikoarekin batera oihukatu dutenak izan dira, azkenean, Estatuari belaunikatu zaizkionak estrategia politiko soilarekin jarraitu ahal izateko.

Lurralde zatiketak, abertzaletasunak zenbait lurraldetan bereziki duen ordezkaritzak eta estatu jakobinoen indarra oztopo gutxi balira, gainera beste bat ari zaigu egunero nabarmentzen: bere hegemonia partidista lortu nahian Ezker Abertzaleak daraman jarrera erasotzailea. Abertzaleen arteko giroa gaiztotzeko etengabeko bere joerak izugarri lasaitzen ditu Euskadi beren mendeko nahi duten horiek

Abertzale izatea ez da soilik lurralde jakin batentzat estatus politiko subiranoa nahi izatea. Abertzale bat Herri bateko kide sentitzen da, horregatik demokrazia eta elkar begirunea lehenetsi behar ditu. Horregatik ezin daiteke axolagabea izan Herri hori osatzen duten gainontzeko kideen egoerarekin, ez eta ere Herriari berezitasuna ematen dizkioten ezaugarriekin ere. Baina guzti horren horren guztiaren ondorioa ez da, urrutitik ere, baten batzuk defendatzen duten “eredu kontrajarrien” dotrina. Oker dabiltza “abertzaletasuna eta sozialismoa” ezinbestean uztartzen saiatzen direnak. Xabier Arzalluzek esaten duen bezala, abertzaletasuna proiektu politiko nazionala da, nazio horretan sinesten duten guztiak bereganatzen dituena. “Klase eredu” baztertzaile batek beste zailtasun gehigarri bat besterik ez dio erantsiko bestela ere oztopo andana duen gure proiektu nazionalari.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).