Laborarien borroka

Joan den apirilaren 17-an, urtero bezala, laborarien borroken nazioarteko eguna ospatu da, egun hortan, 1996-an, Brasileko armadak sarraskitu zituen nekazarien oroitzapenez eta omenez. Egun horren karietara, Panpi Sainte-Marie, ELBko idazkari nagusiak lurraren zaintze eta laborantza jasangarriaren garrantzia aipatzen dizkigu.

Mundu osoan zehar, ehunka iniziatiba izan dira apirilaren 17aren ospatzeko. Nolaz data hori ? 1996ko apirilaren 17an Brasileko Pará, amazoniar estadoko Eldorado dos Carajás-en, estado hortako polizia militarrak MST-ko (Mouvement des Travailleurs ruraux Sans terre) laborariak masakratu zituen! Hemeretzi hil! Egun hartan, MSTko 1.500 emazte ta gizonek autobidea blokatu zuten Eldorado dos Carajás-en, helburua zutela presioa egitea gobernuari buruz, nazional eta federal mailan lur banaketa edo erreforma agrarioa bultza zezaten. Zoritxarrez estadoaren erantzuna nigar egiteko gazen ta balena izan zen. Hemeretzi hil hantxe asfalto gainean. Ondoko egunetan beste hiru lagun hil ziren ta 69 zauritu zenbatu ziren. Estadoak, poliziak, armadak ta lekuko lur jabe haundiek planifikatu zuten masakre hori!

Lurra laborariari eskuetarik kentzen ari zaio

Egun, gertakari ikaragarri hortaz oroituz, laborarien borroken nazioarteko eguna urtero ospatzen da. Aurten Lurraren arazoa zen gaia. Jakin behar da Via Campesina mundu mailan eratua den laborarien erakundearen baitan kokatzen dutela beren burua ELB eta Confédération Paysannek. Gainera aurten Via Campesinak hogoi urte ospatuko ditu eta karia hortara bere seigarren kongresua iraganen da Jakartan, Indonesian.

eldorado

Hiruetarik bi itsasoz estalia den planeta hau lurra deitzen dugu. Lurra, Amalurra, sortzen ikusi gaituen etxeari lotua, etxaldea, herria, lurraldea. Gure euskal kulturan, lurrak garrantzi haundia ukan du aspalditik, baserri munduan bederen. Bainan hatsarrian jendea nomada izaitetik gelditu denean, nunbait finkatu denean, denak laborariak ziren edo hazle bederen. Nomadismoa uztean, nunbait finkatzean, leku batetaz jabetzean, hor da hasi arazoa. Jabetasunak bekaizkeria ekarri du usu, bekaizkeriak berriz gerla. Sekulan ez aski, auzoarena gutiziatzen. Erresumen artean, herrien artean ta ere laborarien artean.

Bainan jabegoa ez da baitezpada alde txarreri lotua bakarrik. Nunbait hemen, leku zailak, patarrak mendi aldeak lurberritu, landu, zaindu, edertu balin badira, jendea biziarazi badute, lotua da ere lurrarekin lotura azkarra izan baitu laborariak, artzainak.

Gaurko lurraren arrazoa da, Via Campesinak aipatzen duen bezala, betidanik jendea janarazteko, elikatzeko, laborantza herrikoari lotua zen lurra, laborariari eskuetarik kentzen ari zaiola.

Baginakien Afrikan, Asian, Hego Ameriketan estado edo sozietate batzuek milaka hektara lur erosten zutela bertako laborariak kanporatuz, berdin bortizki ere. Lurra ekai estrategikoa bilakatu da, ura bezala. Lurra “marchandise”-atzen ari da.

Lurra lan tresna egon dadila

Bainan hemen ere laborantzak lurra galtzen ari du! Ez da Txinako konpania edo Ekialdeko Hedge Funds bakarrik bortxaz. Europa ekialdean, Hungarian, Rumanian, Bulgarian, Serbian, Ukrainian, Europako sozietate batzuk bilduak dituzte lurrak. PAC-aren diru laguntza sistema bihurriak ere lagundu ditu jadanik animaleak ziren etxaldeak (hala deitzen ahal direa oraino ?) edo sozietateak!

Bide egiteko (gogoan dugu Baxe Nafarroan urratu beharra zuen 2×2 autobidea) edo AHT/TGV, Nantes-ko aireportua, supermerkatuak… Lurra, laborariak jendea plantan hazteko erabiltzeko egina ala ez ?

1996-an bezala Brasilen, hemen Europan, Grezian, 27 imigrante kolpatuak izan dira joan den astean. Arrega edo marrubi biltzera jinak ziren langile imigranteak (hain segur ezin biziak beren nunbaiteko etxaldetik kasatuak) Peloponeseko etxalde batetarat. Bazuen sei ilabete ez zutela beren soldata hunkitzen, protestan hasi dira. Nagusiak hiru eskumakil igorri ditu 200 langileen kontra tiro egitera. Hemen, neguan berdin, supermerkatuan arregak merke direlarik, hantxe nunbait deuseren beldurrik ez duen nagusi okaztagarri bat bada frangotan.

Lurraren gaiaren azaltzea, egiazko laborantzaren zaintzea, justiziaren eskatzea Greziako langile horientzat bezala, hara zer den besteak beste Via Campesina : laborari xume giren guzien koordinakundea. Hemen, gure heinean, bide berdinetik lan egin nahi dugu, lurra lan tresna egon dadin laborariendako, espekulatzaileen aztaparretarik kenduz.

Jabetasunak bekaizkeria ekarri du usu,
bekaizkeriak berriz gerla.
Sekulan ez aski, auzoarena gutiziatzen.
Erresumen artean,
herrien artean ta ere laborarien artean.

 

 

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).