Korrika Kulturala, euskararen mundua zabaltzeko

PrintFriendly and PDF

20KorrikaKulturala20. Korrika hastear da. Milaka eta milaka herritarrek berriz ere, Euskal Herriko bazter guzietara zabalduko dute, ozen, euskararen aldeko aldarria. Eta hori horrela izan dadin, denen laguntza behar du AEK-k. Otsailaren 9an Korrika Kulturala Gasteizen hasi da kontzertu, antzerki, bertso eta dantza lagun. Sakelakoetarako aplikazioan kontsulta daitezke 20. Korrikaren karietarat eginen den kultur emanaldien zikolaren data guziak.

19. Korrikaz geroztik, gizartearen bultzada azpimarratu nahi du AEK-k; alde batetik, euskahalduntzeko deiari kasu eginda, euskaraz bizitzeko hautua irmoago da; beste aldetik, herritar gehiago hurbiltzen dira euskaltegietara. Administrazioari dagokionez, AEK-k onartu behar du oraindik ere euskaltegiei zuzendutako baliabideak ez direla nahikoak.

Hori dela eta, 20. KORRIKAk bilduko duen dirua Euskal Herri osoko AEK-ren euskaltegiak laguntzeko erabiliko da. AEKren ekimenari esker, eta milaka lagunen laguntzari esker, Korrika den bezalakoa izatea lortu da, eta bide horretan jarraituko du AEK-k.

Korrika laguntzaileak KORRIKAren zutabe nagusietako bat dira. Aurten ere laguntza bera eskatzera dator AEK, hau da, 20. Korrikaren Korrika laguntzailea izan daitezen ahal bezain bat herritar. 12 euroren truke bilduko duzu aurtengo 20. Korrikaren Korrika laguntzailearen pina, urtarriletik goiti Euskal Herriko ehunka komertziotan beherapenak izatea ahalbidetuko dizun Korrika laguntzaile txartela eta txartela onartuko duten komertzioen zerrenda dakarren katalogoa. Eta, batik bat, 12 euro emanez, Korrika laguntzailea bilakatzen da. Korrika Laguntzailea bilakatzeko klika 20.Korrikaren logotipoaren gainean klikatuta : www.korrika.eus

Hara Iparraldean Korrika Kulturalak dituen zonbait hitzordu :

  • Otsailaren 28an ,asteartearekin, 14:30etan, Hazparnen, haurren xokoa - Hasparren : Animations pour enfants
  • Martxoaren 2an, 20:00 etan, ostegunarekin, Donibane Garaziko Vauban Dokumentala : “Gutik Zura” – Jon Maia egilearekin solasaldia – Ciné Vauban Garazi Documentaire « Gutik Zura »
  • Martxoaren 3an, ostiralarekin, 20:00etan, Atharratzen, Korrikaraoke
  • Martxoaren 8an, asteazkenarekin, 20:00etan, Baionako kalostrape ostatuan : ” Euskararen lau aurpegi” dokumentala + 20 Korriken erakusketaren estreinaldia – Erakusketa 22a arte ikusgai – Kalostrape/Bayonne : Documentaire ” Euskararen lau aurpegi” + vernissage expo des 20 éditions de la Korrika – Visible jusqu’au 22 mars

20.korrika kulturala ÔÇó Gutik zura dokumentala20.korrika kulturala ÔÇó Euskararen lau aurpegi + Duda20.korrika kulturala ÔÇó Korrikako argazkiak20.korrika kulturala ÔÇó Egitarau osoa