Konponbide bidean: Orain Presoak!

PrintFriendly and PDF
Euskal gizarteari ez dio onurarik egiten sufrimendu honen luzapen eta areagotzea, normalizazio eta konponbidearen bidean oztopo direlako Klika irudian Etxerat-en Dispertsioari buruzko lekukotasunen ezagutzeko : ETXEAN ETA BIZIRIK NAHI DITUGU! ETXEAN ETA BIZIRIK EGON NAHI DUGU!

Euskal gizarteari ez dio onurarik egiten sufrimendu honen luzapen eta areagotzea, normalizazio eta konponbidearen bidean oztopo direlako Klika irudian Etxerat-en Dispertsioari buruzko lekukotasunen ezagutzeko : ETXEAN ETA BIZIRIK NAHI DITUGU! ETXEAN ETA BIZIRIK EGON NAHI DUGU!

Luhuso-tik 2 urte pasa dira eta Pariseko mobilizaziotik urte bat. Bakegileentzat inportantea da pundu baten egitea eta horregatik heldu diren egunetan, Ipar Euskal Herriko xoko desberdinetan bilkura publikoak antolatu dituzte. Bilkura publiko hauetan Justizia Ministeritzarekin biltzen den delegazioko kideek azken elkarrizketen berri emanen dute eta urtarrilaren 12-ko mobilizazioaren garrantzia azalduko dute. 

Gatazkaren konponbide bidean, gizarte zibilari esker, pausu batzu lortu dira, baina mobilizazio berri baten aitzinean girela azpimarratzen dute bakegileek. Inportantea atxemaiten dute berriz afirmatzea bakerako bidea ez dela bukatua.

ETA-ren armagabetze eta disoluzioaren biharamunean, bakerako bide orriak euskal presoen dozierra konpondu behar dela argi uzten du.

Bilkura publiko hauetan Justizia Ministeritzarekin biltzen den delegazioko Mixel Berhocoirigoin edo Anaiz Funosas-ek azken elkarrizketen berri emanen dute eta urtarrilaren 12-ko mobilizazioaren garrantzia azalduko dute. Oroitarazten dugu mobilizazio hori Baiona eta Bilbon iraganen dela ber momentuan lema berdinarekin «Orain presoak».

Hona antolatu diren lehen hitzorduak:

- Abenduaren 17-a astelehena 8tan , Luhuso Herriko Etxeko gelan 20:00, Mixel Berhocoirigoin-ekin.

- Abenduaren 19-a asteazkena 8tan, Baiona Elkarteen etxean ( Glain), Anaiz Funosas-ekin

-Abenduaren 20-a osteguna 8tan, Donibane Garazi (admninistrazio gunean), Mixel Berhocoirigoin-ekin

-Urtarrilaren 4-a astelehena 8tan, Uztaritze Lapurdi gela, Anaiz Funosas-ekin.

Zerrenda usu eguneratua izanen da beraz adi egon hemen klikatuz: http://artisansdelapaix.eus/eu/bilkura-publikoen-zerrenda/

BAKEGINTZA ETA ELKAR BIZITZAREN BIDEAN: ORAIN PRESOAK!: horra Euskal Herriak, bere aniztasunean, nahi eta behar duen bide orria, bi estadoeri berriro eskatuko dena urtarrilaren 12-an. Bilbon eta Baionan erranen dugu, bakearen bidea alde guzien eginkizuna dela: jendartearena bere aniztasunean, elkarteena, instituzioena, estadoena.

Aktore guztien eginkizuna da, bainan Estadoek dute gakoa!

Presoei buruz, ORAIN, egin behar dira urratsak: Prozesuaren abiadura aldatu beharra dago. Urgentziazko garaian sartuak gara! Presoen auzia konpontzeko unea etorria da! Salbuespen neurriak kendu behar dira, giza eskubide arrunten errespetatzea delako, gaurko egoera politiko berriak baitezpada eskatzen duelako, eta bake orokor eta integral baten oinarria delako! Eta bihar, kuadro juriko berri bat beharko dugu, bake prozesuari egokitua.

Orain arte eginak izan diren alde bakarreko urratsek eskatzen dute erantzuna, bakearen dinamika elikatzeko. Gaur egin behar litezken pausoak ez egiteak, balioa ken liozake atzo egin diren urratsei… Ezinbestezkoa da konfirmatzea orain arte egin dena, egin behar zela eta ona zela bakearentzat! Bidea, hortik da. Eta hortik urratu behar dugu iraganetik etorkizunerako transizio hori…

Iraganaz deus baztertu eta ahantzi gabe, egin behar dugu bidea. Indarkeria guztien bitima guztieri zor diegun egia, errespetua eta errekonozimendua. Zor diegu iragana ez errepikatzea, eta, hortarako lan egitea, edozoin izan ditezen beste gure arteko ezadostasunak.

Aspaldiko urteetan possible izan ez den elkar bizitza demokratikoa, azkenean possible ikusten da gure Herrian! Orain arte batu izan ahal ez garenen ariketa kolektiboa izanen da!

Eginbide horrekin, esperantza horrekin, zorroztasun horrekin, guzientzat ona izanen den bakea eraikiko dugu. Egun bakoitza konda da. Bakoitzaren inplikazioa konda da.

Elkar bizitzarako prozesu hortan, ORAIN, PRESOEN etapa izan behar da!

Bakearekin guztiak irabazle baigara: Egin dezagun guziak irabazle izanen diren bakea!

GUZTIAK, GUZTIAK ETA GUZTIAK BIL GAITEN BILBON ETA BAIONAN !!

OrainPresoak