Jostailu baten erostea, izigarri seriosa da

JouetsSexistesEguberri garai huntan jostailuen eskaintzea eginbide kasik ezin saihetsia bihurtua da, nahiz irudimen pixka bateri esker ihes egiten ahal diogun errito kontsumista honi.

Orduan, zer jostailu eskaini? Zer irizpide konduan hartu behar dira?

Lehen lehenik zure buruari galdatu ea zinez zerbait «erostea» beharrezkoa den. Zuhaurek, zure eskuekin eta amodioz sortu jostailu bat, dendan erosi plastikazko jostailu arrunt bat bezain atsegin haundiagorekin hartuko du zure haur ttipiak.

Zure inguruan, badira ganer huste, jostailu trukaketa. Molde ekonomiko eta ekoarduradun bat da jostailueei bigarren bizi bat emaiteko.

Halere zerbait erostekotan balinbazira (gutarik gehienak bezala), oinarrizko galderak hauek zure buruari egizkitzu :

  • Jostailu honek ekai toxikoak ba ote ditu ? Haur ttipiak, nola denak ahora eremaiten dituen, galdeak bere garrantzia dauka. Batzuek badituzte endokrina nahasleak (phtalatak, bisphénol A), hidrokarburo usaintsuak, goma kantzerigenoak, alergia emaiten duten lurrinak… Arauak, hobetzen badira ere, oraindik eskasak dira. Orduan kasu egin behar da.
  • Zoin baldintzetan egina da ? Jakinez % 80-ak Txinan eginak direla, baldintza deitoragarrietan (hilabetesari apalak, ainitz lan oren gehiago, lan kontraturik gabe, eta garbitasun neurri eskasak). Eros tokikoa (egileak gelditzen direno !), eta artesauek sortuak.
  • Jostailua iraunkorra ote da ? Erran nahi baita azkarra, konpontzeko gisan eta ber baliatzen ahalko dena. Ez kutsakorra ote dea (kasu pileri) ?
  • Sexu estereotipoetan sartzen ote ditu haurrak (neska etxean egoiten da, mutikoa heroi bat da) ala neska mutikoak berdin baloratzen ditu ?
  • Ze jokabide laguntzen ditu ? Bortizkeria edo onginahia ? Lehia ala lankidetza ?
  • Hezigarria ote da ? Irudimena eta ekimen hartzea bultzatzen ote ditu ala alderantziz geldotasuna ?

Bururatzeko, hitz bat bideo jokoetaz (nahiz ez diren egiazki jostailuak). Mundu birtual batean murgiltzea dute haurrari proposatzen, hain zuzen egiazko munduan dena deskubritzeko duen adinean, ondorioz egiazko mundua konparazionez arruntegi agertzen ahal zaiolarik. Halere, bideo joko batzu ongi pentsatuak dira : gogoeta, behatze sentsua eta erreflexuak bultzatzen dituzte. Eta kasu huntan ere, galdera batzu etortzen zauzkigu burura. Joko hauek elgarrekin izaitea bultzatzen ote dute ala haurra bere hurbilekoen gandik eta ingurmenaren gandik baztertzen ote dute. Zoin da joko birtualen neurri «onargarria» ? Azkenik, osagai elektronikoen gehiena gaizki berziklatua da edo batere ez, osagai elektroniko hauek ekai toxikoak badituzte eta %99-ak Txinan eginak dira dakigun baldintza txarretan.
Jostailu baten erostea, izigarri seriosa da.

Azpimarra dezagun Peuples Solidaires elkarteak abian eman duen izenpetze biltzea Barbie panpinak egiten dituzten Txinako langileen baldintza ezin txarragoak salatzeko. Beren gunea : peuplessolidaires.org

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).