Musulmanak eta gu
Europak, bereziki Frantziak, arazo latzak ditu islamarekin, eta lehenik bere musulmanekin : horren lekuko ditugu duela urtea Parisen gertatu ziren eraso hilkorrak, gero azaroaren hamahirukoak, larriena Bataclan kontzertutegiaren aurkakoa.
Ez da horregatik pentsatu behar, Busch II Estatu Batuetako presidente ohiak bezala, zibilizazioen artean ezin konponduzko auzi bat belegokeenik. Musulmanen eta gure arteko diferentzia ez da iduri lukeen bezain handi eta sakona.