Aberatsen ekintza, etxeen salerospenetan, haien diru iturriak handitzeko!
Larunbat honetan, urriaren 2an, hainbat inbertitzaile aberats, Ipar Euskal Herrian etxebizitzei eta etxeen salerospenei buruz diren tabuak hautsi nahian, Bizitegi eta etxeen salerospenen Saloian sartu dira.
Beren aberastasuna argiki asumituz, “Apartamendua = Diru iturria!” mezuekin pankartak atxiki dituzte. Jendearen eta erakus mahainen artean maletekin eslalomean ibiliz eta beren banku billeteak airean botatuz Saloian ahal zuten guzia erosteko. Aberats horiek, Ipar Euskal Herrian etxebizitzaren merkatuaren goititze eroari egin diren kritiken kontra protestatzen zuten. (...)