Urtarrilaren 28an denak Iruñera!
Elixabet Etxandi, GKSko militantea - Urtarrilaren 28an, ibiakoitzez, Gazte Koordinadora Sozialista (GKS) antolakunde politikoak bi manifestaldi antolatzen ditu, Bilbo eta Iruñean, “Enpresarien eta agintarien erasoaldiaren aurrean, gazte langileok borrokara!” lemapean. Joan den urtean ere, garai berean, pandemia ondoko politikari profesionalen itxurakeria eta enpresarien eraso ekonomikoaren aitzinean mobilizatu ginen.
Iritzi artikulu honek mobilizatzeko arrazoinen aurkeztea eta manifestaldi hauen inportantzia azpimarratzea du helburutzat, baita Iruñeko deialdira hurbiltzeko txispa sortzearena. (...)