“hEskuara Amikuzen” ezagutu eta sustatu

Donapaleuko Zabalik elkarteak “hEskuara Amikuzen” dokumentala zabaldu du sarean. Baxenabarreko eskualde honetan hizkuntzak bi belaunalditan ezagutu duen hondamendiaren eta azken urteotan berriro indar berritzeko herritarrak egiten ari diren ahaleginaren lekuko da. Eleketa programako hainbat artxibo erabili dituzte horretarako. Bestalde, Amikuzen euskaldun irrati bat sortuko da Urtarrilean Irulegiko irratiaren bermearekin. Euskal herri osoko jendearen laguntza beharrezkoa du irratiak indarrean abiatzeko. Hortarako crowdfunding bat abiatzen dute. Azkenik Unai Iturriaga eta Igor Elorza-rekin ostiralean abenduaren 22an iraganen den Garruzeko Bertso Afariaren berri ukanen duzue!

Amikuze1Zabalik elkarteak Interneten libre jarri du 2017ko urriaren 21ean Donapaleuko zineman aurkeztu «hEskuara Amikuzen» dokumentala, egileek honela laburbildu dutena: “Bertan lekukotasun desberdinen bidez, hainbat Amikuztarrek hizkuntzarekin duten harremana azaltzen dute sekulan egin ez duten bezala. Gaurko giroari behatzen bada, egun batzuz euskararik ia ez balitz bezala trebeska zenezake eskualdea. Haatik bestelako doinurik ere entzuten da azkenaldian, hizkuntzarekin harremana egunerokotzen ari den jendalde bat ari baita mihia zalutzen. Funtsean erabateko galera baten eta berreskurapen zantzuen kronika da dokumentala, protagonisten eskutik zuzenean“. Argia-n xehetasun gehiago.

Klika Irudian Emaitza egiteko: www.irulegikoirratia.com/emaitza-bat-egin
Klika Irudian Emaitza egiteko: www.irulegikoirratia.com/emaitza-bat-egin

Amikuzen ere bagitzan/k! Amikuztarren botza entzun dadin!

Gaur egun, Irulegiko Irratia Garazi aldean kokatzen bada, bere xedea izan da beti Baxe Nafarroa guziko Irratia izaitea! Azken urteetan Amikuztarrek bultzatzen duten Euskara eta Euskal Kulturaren arloko dinamika azkarrak merexi du suspertua izaitea. Amikuztarren Irratia, urtarrilean hedatzen hasiko da.
Irrati berri horren sortzeko beharrezkoa den materialaren erosteko zure laguntza behar dugu.Helburua: 16 000 €. Klika hemen parte hartzeko!

Garruzen bertso afaria 12/22an, Igor ELORZA eta Unai ITURRIAGArekin

Aurten, abendoaren 22an, ostirale arratseko 8etan, Zabalik elkarteak berriz ere bertso afaria antolatzen du Garruzen, herriko gela berotuan. Unai Iturriaga eta Igor Elorza jadanik ibiliak dira Amikuzen «Gu ta gutarrak  emanaldiaren karietara. Oraikoan, BECeko finalatik 7 egunetara, segur motorrak beroturik eta umorez hurbilduko direla berak, bai eta hemen gaindiko bertsuzaleak oro. Haatik, lehen bai lehen izenak emazkitzue, email bat igorriz [email protected] edo telefono hau deituz : 06 81 51 96 83.

Amikuze

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).