Herritar elkartasuna, justizia eta askatasuna aldarrikatzeko

PrintFriendly and PDF

AskatasunaJustiziaLarunbata honetan, Baionan 1 600 herritar eta Iruñean, 80 000 herritar pasa mobilizatu dira justizia eta askatasuna aldarrikatzeko. Baionan,  28 urte pasa kartzelan diren Ion eta Kepa Parot, Jakes Esnal eta Xistor Haranburuk espetxean «egun bat gehiagorik ez» dutela egon behar aldarrikatzeko eta Iruñean, Altsasuko gazteen kontrako epaiaren gaitzesteko. Ondotik, Argia.eus-ek egin jarraipena:

Egun bat gehiagorik ez lemari atxikiak, ehunka lagunek bat egin zuten Lapurdiko hiriburuko karriketan. Ion Parot, Unai Parot, Jakes Esnal eta Frederic Haranburu Txistor preso lapurtarren baldintzapeko askatasuna eskatu zioten Macronen gobernuari ozenki.

 80.000 pertsona baino gehiagok arbuiatu du Iruñean Altsasuko gazteen aurkako epaia