HELeP… Libertimenduen sasoina

PrintFriendly and PDF

Libertimendua

«Auzirik gabeko Tobera» edo «Ihauteri denborako karrikako antzerki»aren sasoina heldu zaigu. Hots Libertimenduen garaia. Dantzariek, musikariek, antzerkilariek eta bertsolari gazteen zuzeneko erreferek urteko aktualitateari buruzko karrika antzerki berezi bat osatuko dute. Pasa den urteko frustrazio guzien purgatzeko gomita, «Dantzarien argi eta edertasuna» eta «Zirtzilek duten pobretasun, iluntasuna» lagun. Lehen hitzordua Donapaleun, igande honetan, otsailaren 19an, goizeko 10etarik goiti.

liber afitxa 3

Amikuzen gaindi ihauteriak bururatuko dira igandean, otsailaren 19an, egun guziko pesta alaian.

Kabalkada 10etan abiatuko da lehengo frantxixkanoen egoitza ondotik, 11etan abere merkatu plazan eginen da emanaldia, aroa lagun izanez geroz, eta euria balitz, merkatu estalian bilduko direlarik.

Oren batean baskaria Airetik gelan izanen da, eta pestak jarraituko du ondotik kantu, dantza eta bertsu artean. Ez ahantz izenak emaitea, deituz 06.81.51.96.83.

Antolatzailek dioten bezala “Goazen pasa den urteko frustrazio guzien purgatzera, plaza erdian burua xut jauzi zonbaiten emaiteko berriz elgarrekin!

Zer da libertimendua?

Nork egiten du? Zein osagai ditu? Zertarako egiten da?  Bixente Luku eta Mattin Etxeberrik Garazi aldeko Libertimenduen haritik erantzunak ekartzen dituzte dantzan.eus-en.

Eta adi egon Garazi eta Baigorri aldean izanen diren beste hitzorduentzat.