Haragianismoa

PrintFriendly and PDF

Haragianismoa

Otsoa ta katamotza, aztorea, arranoa
Hauen puntu amankomuna zoin den aipatzera noa
Orojaleak girenendako luzarat ez da sanoa
Joan den munduan aski zabaldu da haragianismoa!

Lurralde hau otarteko bati konparatuz adi!
Tomate saltsa pixkabat, entsalada hosto bat t’erdi,
Bi xingar xerra, odolkia ta, hiru lukinka jor gaindi,
Ta finitzeko ogiaren ordez bi ardi gasna xerra lodi!

Eremu batean hazkuntza zendako da eramaiten?
“Maldak ta mendiak nola balora?” aipagai hemen:
Beharrik ardi, behi eta ahuntz tropa ainitz dela egoiten
Gu ez baikira nehoiz ariko lau pataka belar jaten…

Artoa xerriendako ta xingarra azietarat.
Dena ordre onean al da? Denendako galdera bat.
Emeki emeki jiten ahal da guzien gogoetarat:
Xerrieri hobe ezkurrak eman, arto gorria guretzat!