Gizon-gerlaria

GizonGerlaria

Juan José Angulo de la Calle (Barakaldokoa, filosofoa)

Gure jendartearen ikuspuntutik, gizonok gerlariak edo sasi-gerlariak izan behar dugu. Hau da, jendartearen arabera, gizonok gogorrak, ausartak eta kementsuak izan behar dugu. Tamalez, normalean gizona oso gogorra eta ekintzailea izan ezean, gainerakoek “koldarra”, “ahula” edo “maritxua” deritzote. Batzuen esanetan, identitate hau biologian oinarritzen da, baina, nire ustez, kulturala da eta, beraz, aldagarria da. Rol horren erruz, gizon batzuk bortitzak dira eta tratu txarrak ematen dizkiete euren bikotekideei euren “boterea” eta “autoritatea” frogarazteko.

Aditu batzuek honi buruz idatzi zuten Philosophical Transactions B delako aldizkarian. Aldizkari honen iritziz, jokaera maskulinoa biologikoa da eta sortu zen eboluzioaren ondorioz. Hots, antzina tribu bat osatzeko eta gizonen helburuak lortzeko, gizonek gogorrak izan behar zuten taldea babesteko eta emakumeok, ordea, baketsuak izan behar ziren, gudetan erasoak jasotzeko arrisku handiagoa zeukatelako. Tesi honen aburuz, biologiaren ondorioz, jokaera hauek gaur egun jarraitzen dute eta, joera horren erruz, gizonok lehiakortasun handia daukagu eta horren ondorioz gatazkak eta gudak gertatzen dira; eta, halaber, emakumeak bitartekoak dira.

Ildo horretatik, Lou Marinoff filosofoaren arabera, emakumeak eta gizonak ezberdinak dira genetikoki. Hau da, haren aburuz, gizakiok primateak gara eta horregatik primateen jokaerak dauzkagu. Haren iritziz, eboluzioa dela kausa, gizonok ausartak, gogorrak izan behar dugu taldea babesteko eta emakumeek hurbilak eta maitagarriak izan ohi dira seme-alabak zaintzeko.

Hala eta guztiz ere, aditu hauek esan diotenari desegokia deritzot. Izan ere, askotariko emakumeak eta gizonak daude, eta horrek esan nahi du gure izaera ez dagoela finkatuta. Esaterako, Margaret Thatcher emakumea zen eta nahiz eta bi X kromosoma eduki, nahiko gogorra eta menderatzailea zen. Hortaz, pertsonok ez daukagu izaera finkorik.

Are gehiago, munduan zehar askotariko paperak daude eta, horrez gain, historiaren arabera, rolak aldatzen dira denbora pasa ahala. Beraz, rolak ez dira naturalak.

Elisabeth Badinter filosofoaren ustez, jendarteko emakumeen eta gizonen jokaera arrunta rol kulturala da, ziur aski, etxean hezkuntza bidez zabaltzen direnak. Hots, gure gurasoek ez dituzte beren semeak eta alabak berdin tratatzen eta bakoitzari heziketa eta balore propioak ematen dizkiote. Adibidez, euren jostailuak sexistak dira, irakasten dituzten baloreak eta rolak ezberdinak dira… esaterako, neska batek negar egiten duenean bera kontsolatzen dute eta, mutil bati, ordea, esaten diote mutilek ez dutela negar egin behar ausartak direlako. Beraz, gurasoek semeei irakasten diete gogorrak izan behar direla mutil “normala” izateko.

Bestalde, telebistan ohiko rolak agertzen dira eta umeek denbora luze ematen dute telebistaren aurrean. Horrenbestez, hartara betiko ohiturak normaltzat hartzen dituzte kritikarik gabe. Honen ondorioz, batzuek sub-kontzienteki barneratzen dute emakume batekin harremanetan egonez gero, mutilek agindu behar dutela edo, behintzat, txartzat hartzen dituzte emakumeen kexuak eta erantzun kritikoak. Hau gertatzen da zeren eta gizon hauentzat honelako erantzunak euren burua eta boterea zalantzan jartzen baitituzte, eta euren lagunek “praka-jario” deritzote askotan. Tamalez, muturreko kasuak gertatzen dira eta honetako gizonek eraso sexisten eragile bilakatzen dira. Beraz, rol hauek aldatu beharra dago.

Laburbilduz, nahiz eta aditu batzuek kontrakoa esan, gizonen identitatea kulturala da eta heziketa kontua da. Ondorioz, gure jokaerak ez dira finkoak, alda ditzakegu eta aldatu behar dira.

  • Badinter, Elisabeth 1992: XY, De L’Identité Masculine. París: Édititions Odile Jacob.
  • Marinoff, Lou 2003: Pregúntale a Platón: Cómo la filosofía puede cambiar tu vida. Barcelona: Ediciones B
  • McDonald, Melisa M. et al 2011: “Evolution and the psycology of intergroup conflict: the male warrior hypothesis”, Philosophical Transactions of the Royal Society B, n. 367, pp. 670-679.
Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).