Ezkerraren iratzargailua?

Iratzargailu

Krisia sanitarioaren lehen erakaspenetarik bat da produktibismo salbaiaren orria itzuli behar dela, atsulutoki eta ahal bezain fite. Beste modelo sozial eta ekonomiko bat sortzeko kolektibitate guzien engaiamenduaren beharra, Elkorgotik hasirik Europaraino.

Elkartasun soziala bultzatuko duten politika publiko ausartak adostu behar dira alokagailuak laguntzeko, ur eta elektrizitate fakturak arintzeko, hazkurri janariak banatzeko.

Krisiak eragindako lanjer gorriak sudur aintzinean ditugu eta erabakiak epe laburrean hartu behar dira. Izan mundu mailakoak, Europan, frantses estadoan baita Ipar Euskal Herrian. Orai da adostu behar transizio ekologikoa eta horrekin batean aldaketa sozial eta ekonomikoak, sobera luzaz gibelerat utziak, beti biharamunerako.

40 bat urtez politika dominanteek eta kapitalismo finantzieroak bide itsu eta noraezean ezarri dituzte jendarte guziak. Orai da buru egin behar, orai dira ezkerretik alternatiba adostuak eta seriosak plazaratu behar. Estado urgentzia sanitarioek leku utzi behar die urgentziazko estado sozialeri. Jadanik minberak eta kolpatuak edo langabezian diren familiak milioika kondatzen ahal dira, izan hiri haundietan bainan baita gutarik hurbilago ere. Elkartasun soziala bultzatuko duten politika publiko ausartak adostu behar dira alokagailuak laguntzeko, ur eta elektrizitate fakturak arintzeko, hazkurri janariak banatzeko, baserri guneetan gutienezko zerbitzu publikoak segurtatzeko, osagarri publiko politikak indartzeko.

Eskualdeak esperimentazio gune

Krisia hunek politika publiko guziak funtsez arramoldarazi behar ditu, aterberik gabekoak karriketarik ateraraziz gutienezko duintasun baten izenean eta ordena sanitario eta sozial baten izenean. Zaintza sozialerako plan orokorrak bultzatu behar dira instituzio guzietarik, baita adibidez Euskal Hirigune Elkargotik ere. Transizio garai hauetan, urgentzia da nolabaiteko soldata unibertsal edo minimozko bat legeztatzea, formakuntza arloak indartuz gazteentzat eta krisiak prekaritatean edo langabezian ezarriko dituenentzat. Ondorioz huts politiko izigarria litaike langabezi asegurantzaren erreforma mantentzea. Oraitik beren nahikeria erakutsi duten Eskualdeak “ luzarako langabetu lurraldea” esperientzia edo laboratorioak bultzatzen lagundu behar ditu Parisek. Akitania Berriak galde hori luzatua du ofizialki apirila hastapenetik. Iniziatiba ausart hori bere garaian hainbat elkarte munduko esperientzetarik bultzatua izan zen.

Ildo beretik, egoera administratibo eta legez kanpokoan diren langile kanpotiarren estatutoa legeztatu behar litaike.

Krisia hunek eragindako emozioa baliatuz nahi lituzkete eskubide sozialak murriztu, bereziki lan denbora. Ez ditugu hori egiten utzi behar, alderantziz lana hobekiago partekatzeko mekanismoak adostu behar litaizke nagusigoa, sindikatu eta podere publikoekin.

Ekonomiaren geroa eta aldaketa ekologikoa jokoan

Krisia hunek “argirat” ekarri ditu “ilunpekoak” ziren ofizio batzuk. Gaueko eta eguneko osasun mundua orohar, izan mediku, erizain, hospitale edo Ehpadetakoak izan, garbiketa egile, erakasleak, funtzionarioak…

Krisia aintzin bezala, ohartuko ote gira beraien eskakizunak legitimoak eta arrazoinezkoak direla, galdegin ez dituzten astirietako esku zarten gainetik?

Orokorki ekonomiaren geroa eta bere aldaketa ekologikoa orai jokatzen dira. Suspertze ekonomikoa berbultzatu behar bada politika publikoen bidez, egiazko eta urratskako transizio ekologiko batekin parekatu behar da. Orai da, beroan bero, sekulako mementoa. Arlo hortan, orroitaraztea bazik ez da Pariseko klimari buruzko Akordioaren errespetua lehen urrats adierazgarri bat litaikela. Molde hortan dira soilik enpleguak iraunkorrak izanen. Mobilizazio berri horrek integratu beharko ditu ere ikerketa eta berrikuntza arloak baita ekonomia interdepedente batek, hala ta guziz ere beharrezkoa duen arlo berlokalizatzailea.

Luzaz normaltzat ekarriko duguia adibidez, eta osasun arloan egonez, beharrezkoak diren arnas hartze tresna, blusa, maska eta erremedioen %80a Asiatik edo Indiatik ekarri izan beharra?

Eraginkorrak eta sinestgarriak izaitekotan, ez ote da hemendik eta urte undarreko identifikatu behar zoin diren industria arloko sektore produktiboak lehen bai lehen berlokalizatu edo bertokiratu beharrekoak.

Ipar Euskal Herriak ere bere partea har lezakelarik egokitze plan hortan.

Europaren eginbeharra

Europak ere erakutsi du bere ahultasuna eta koherentzia eza krisia huntan, bereziki bere betebeharra mugatzen duelarik merkatu libreari eta truke gune soil bateri. Argiki BPI edo inbestizamendurako banku publikoa ez da aski erabilia eta bere betebehar publikoa gehiago suspertu behar da, tresna baliosa izaiten ahal delako.

Lurralde berezituetan orokorki modelo ekonomiko berri bat bultzatzeko ekonomia sozial eta solidarioan parioa egin behar da instituzio guzietarik, gisa hortan ekonomia bera hobekiago kokatuz lurralde horietan.

Ikusmira berritu hortan, laborantzak bat egin behar du ingurumenaren errespetuarekin, sinesgarria izaiten segitzekotan. Negoziaketa bete betean den Europa mailako Laborantza Politika Amankomunak aise gehiago kondutan hartu beharko ditu laborantza modelo ertain eta ttipienak.

Ingurumenaren aldeko kriterioen errespetuan, produkzione biologikoan eta mendiguneetako artzaingoan oinarritzen diren modeloek lehentasuna behar lukete konpentsazio aintzinkonduak bozkatzeko momentuan.

Krisia hunekin ezagutu ditugu egoera “berri”, dudazko eta ezezagun frango, agian batzutan desesperatze punta batzu ere. Funtsezko aldaketarako gogoa ez dauku konfiskatuko, alderantziz baizik.

Bakoitzak bere arlotik, egin dezagun beraz leku bat ekintza eta pentsaketa kolektiboari, konbergentzia berriak eta sinesgarriak adostuz ezkerreko ikuspegitik.

Iratzargailu hori hasiko ote da jotzen?

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).