Ez naiz Charlie

Chefsd'Etats1Pariseko sarraskiek emozio haundia sortu dute Frantzian. Baina, beti bezala, politikari asko emozio hortarik etekin politikoa nolabait ateratzera entseiatu dira. Charlie naiz edo bestenaz terroristen adiskide ? Amalgama hori salagarria da.

Esaldi hori erraitea delitu bat bilakatzekotan da eta laster terrorismoaren apologia ez ote den bihurtuko zalantza izan dezakegu. Alabainan, terrorismoa goraipatzeagatik, askotan probokazio zozo edo espantukeria ergel hutsak, ugaritu dira kondena gogorrak azken egun hauetan, Amnesty internazionala bera kezkatzeraino! Pariseko sarraskien ondotik milioika jende karrikara atera dira “Charlie naiz” papoan emanik, beren emozioa adierazteko eta itsuskeriari ezetz borobila erraiteko.

Beste askok aldiz, ez dute leloa jantzi, horren gibelean zer nahi manipulazio politiko ikusten baitzuten edota hipokrita hutsa ez izaiteko. Charlie ez zuten preziatzen, aspaldidanik maleruski islamofobia laguntzen zuelako, adierazpen askatasunaren izenean eta erlijioen kritikatzeko eskubidea estakuru.

Alta horrek ez du erran nahi atentatu odoltsuen aintzinean sentitu dituzten bihotz ikara, arbuioa, biktima, beren lagun eta familiekin enpatia, Charlie sentitzen direnenak baino apalago eta balio gutxiagokoak direla.

Emozioen uhainaren gainean surfatzen

Urtarrilaren 7tik bizi izan ditugun gauza harrigarrien artean kezkagarriena halere, kolegio eta lizeoetan gertatu diren “intzidenteen” inguruko histeria hutsa da.

100 bat intzidente ministroak erranik, 5,4 milioi ikasleen artean (kolegio eta lizeotarrak). France 2 telebista publikoan, Nathalie Saint-Cricq zerbitzu politikoaren arduradunak, “Charlie ez direnak begiztatu eta tratatu behar direla” adierazi du, birusa batetaz ari balitz bezala edo “drone” eskadrilla bat manatzen duen amerikar militar baten hizkera imitatuz.

Diputatu batek proposatu du laguntza sozialak kentzea, minuta bateko isilunea errespetatu ez zutenen burasoei. Bainan okerrena frantses Hezkunde nazionaleko ministroa den Najat Vallaud-Belkacemen ahotik entzun da legebiltzarrean. Ikasleen partetik, “galde sobera” eta “Charlie sustengatzen dut bainan…” erranaldi gehiegi entzun direla deitoratu du. Hori guztia “jasangaitza” zaio, bereziki eskolan, baloreak transmititzeko instituzioan. Zer eredu, zer ikasgai gazteentzat ministro baten partez !

Bagenekien gure politikari profesional ainitzek jende arrunten bizipena zer den aspaldidanik ahantzi zutela. Okerrago oraino, adoleszente bat zer den, nola mintzo den, nola portatzen
ahal den ere ez dute ideia izpirik dirudienez. Edo emozioen uhaina surfatzea nahiago ote dute etekin politikoa bilduko dutelakoan ? Buruzagi politikoek gazteriari beren buruari baino erantzukizun gehiago eskatzen dieteneko jendarteak arazo larria badu.

Buruzagi politikoek gazteriari
beren buruari baino erantzukizun gehiago
eskatzen dieteneko jendarteak
arazo larria badu.

Mundu guztia inarrosi duen gertakari bortitza, beldurgarri eta korapilotsu baten aintzinean, adoleszenteek ez lukete galderarik egin behar. Ez lukete eskubiderik galderak egiteko. Absurdoa bilakatzeraino, adierazpen askatasuna mugarik gabeko balore absolutu gisa aldarrikatua den momentuan, iritzi bat eta bakarra aizu litzateke ? Edozein ikuspundu kritiko edo disidentzia kasik kriminala litzateke ? “Charlie naiz” ala terrorismoa sustengatzen dut ? Hauxe da gazteei eta oro har mundu osoari eskaintzen zaien alternatiba ?

Diskriminazio sozio-ekonomikoa

Hiltzaileen helburu nagusia hori bera da, egoera eta bereziki musulmanen erradikalizazioa. Alternatiba hori bereziki maltzurra da beren erlijio eta sinesteengatik Charlie-ren humorea  guttien preziatu duten musulmanentzat. Eskua bihotzaren gainean musulmana-islamismoa-terrorismoa amalgama errefusatzen dutela dioten buruzagiek gauza bera egiten dute Charlie ala terroristen artean hautatzeko aginduarekin. Eta beren jatorri, larru kolore edo auzo baztertuetan bizitzeagatik diskriminazio sozio-ekonomikoa eta egunero poliziaren jazarpena jasaiten dituzten gazteek, Errepublikako balore ederrak guttien dastatu dituzten horiek, ingurukoen, familiaren edo beren sinesteez trufatu eta irri egin beharko lukete frantses  komunitate nazionaleko partaide oso izaiteko ? Amets gaiztoa !

Horrela gurpil zoroa ibilki da. Terrorismo islamistaren iturburuan erantzukizun handia duten Mendebeladeko Estatu nagusiek, Frantziak besteak beste, haren estrategia laguntzen dute.
Noraino joanen dira bide honetan ? Urtarrilaren 20an, Valls lehen ministroak berak, buru-argitasunaldi estonagarri batean Frantzian “lurralde apartheid sozial eta etnikoa” bazela aipatu
du, prentsaren harriduraz. Ikusteko da aldi honetan hitzetatik ekintzetara pasako ote diren sozialistak ?

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).