Euskararen arroila?

Arroila
PSE-EE-ko Idoia Mendia (esker), EAJko Urkullu eta Ortuzar-ekin (eskuin)

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza – Euskal Herriko mendebaldean iragan berri den hauteskunde kanpainaren eztabaidagai nagusi bihurtu den gaiak harridura eta zalaparta sortu ditu. Bereziki PSE-EE alderdiak bota du harria: jende franko baztertzen omen da enplegu publikoetatik, euskara ez jakiteagatik. Hori gezurra izateaz aparte, zergatik egin diote eraso euskarari?

Batzuek uste dute taktika elektoral zikin eta demagogiko hutsa baizik ez dela izan, boz batzuk irabazteko. Beste batzuen ustez, ordea, PSE-EEk ez zeukan margen handirik bozemaile erdaldunen bozak eskuratzeko, eta alderdi horren jokaldia maltzurragoa edo makiabelikoagoa zen, epe luzeagora begira: helburua litzateke euskaldunak erdaldunen kontra oldartzea, eta horrela erdaldunak abertzaleengandik urruntzea, Euskal Herriaren independentzia prozesuari begira, independentziaren kontrako masa handitzeko.

Beraz, Idoia Mendiak eta PSE-EEk nahi zuten polemika piztu, euskaldunak sutan jarri, ororen buru jendea sozialistez mintza zedin.

Hori uste dutenen arabera, euskaldunak betebetean erori dira sozialisten tranpan. Bizkitartean, PSE-EEk bazekien, inkesten arabera, aulki anitz galtzeko arriskua zeukala hauteskunde horietan. Alarma piztua zuen bere baitan. Aulki gutiegi baldin bazuen, nekez lor zezakeelako nagusitasuna EAJrekin batean. Aulki galera arrisku horri buru egiteko joko zikina izan da euskararen kontrako kanpaina hori.

Bestetik, marra gorri bat gainditu du, eta euskalgintzak eta euskaltzaleek arrazoi osoz erantzun diote.

Egia da, akigarria eta maiz antzua izan daitekeela erreakzioen dinamika, eta hobe dela diskurtso eraikitzaileekin eta proposamenekin egitea politika.

Idoia Mendiak eta PSE-EEk
nahi zuten polemika piztu,
euskaldunak sutan jarri,
ororen buru jendea
sozialistez mintza zedin.

Baina batzuetan euskaldunen eskubideen defentsa ozenki egin behar da. Jendea asaldatuko litzateke – normal den bezala – hautetsi batek erran baleza langabeziarik ez litzatekeela izanen emazteak etxean balira edo etorkinik ez balego. PSE-EEk egin duena mota berekoa da, funtsean, euskararen ofizialtasunari balioa kendu baitio eta euskaldunek euskaraz hartuak izateko eskubidea urratu baitu.

Nehori ez litzaioke burutik pasatuko, ordea, Alemaniara joan eta kexatzea alemana eskatzen delako lanerako. Baina Euskal Herrian – euskara ofiziala den eremuan, gainera – batzuk oraino kexatzen dira euskara jakin behar delako.

Bistan denez, espainola nahi ala ez jakin behar da EAEn lan egiteko, Espainiako Konstituzioak hala exjitzen duelako, eta Espainiako legea delako EAEkoaren gainetik. Bidasoatik iparraldera bizi den batek ez dezake lanpostu publiko bat lortu EAEn, espainolik ez badaki, eta berdin du EGA doidoia gainditu duen bat baino anitzez hobeki mintzo bada euskaraz.

Egia erran, PSE-EEren jarrerak islatzen du indar harreman bat Euskal Herria aske nahi dutenen eta Espainian egon nahi dutenen artean.

Batzuen ustez, erdaldun horiek independentziaren ideiara ekartzeko, leundu behar da euskararekiko diskurtsoa, kamustu behar da euskararen erabilera, jendea lasaitu behar da erranez Euskal Herrian bizitzen ahalko direla nahiz eta euskara ez ikasi edo ez ikasi nahi…

Aldi berean diote euskal estatu horretan euskara izanen dela ofiziala (ez espainola). Beraz badago kontraesan garbi bat.

Hori jakinik, erdaldun aktiboek edo euskara maite ez dutenek segituko dute independentziaren kontra izaten.

Eta beste dozenaka mila erdaldun independentistentzat, euskara ez da mamu bat izan; alderantziz: borrokatu dira berek edota beren seme-alabek euskara ikasteko. Zergatik ikusiko lukete, orain, euskara traba gisa?

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).