Euskararen arnasa :

Jose Luis Aizpuru / Kazetaria

Nola komunikatu euskara hutsez eta jende gehiengoarengana heldu?

Galdera horri erantzuteko erronka jarri didate Alda! kazetako lagunek. Begibistakoa da galderaren arrapostua ezkorra dela, ezin baitugu, gaur eta hemen, euskaraz egin eta jende gehiengoarengana heldu. Beraz  hautu bat egin behar dugu: edo euskaraz jarraitu, euskal komunitate trinko bat osatu arte, gure gune propioak osatuz, edo, frantsesez jarraitu, gehiengoaren interesetan, euskaldunak barreatuak baikira frantsesaren itsasoan, itorik.
Iparraldeko prentsa abertzaleak aspaldi egina du bere hautua (zeresanik ez bestelako prentsak): frantsesa lehenetsi, herri eraikuntzaren mesedetan, eta euskarari leku sinbolikoa eman, Euskal Herrian bizi garela erraiteko. Hego Euskal Herrian ere, antzeko gertakaria eman zen laurogeigarren hamarkadaren hastapenean; hogei urte beranduago konturatu gara, herri eraikuntzarik ez dela, hizkuntz komunitaterik gabe, eta hasi gara euskal hedabide elebakarrak akulatzen, instituzioen hastapeneko mesfidantza eta guzti.
Iparraldeko euskal hedabideok ere, ez dugu argi noraino heldu behar dugun elebakartasunaren  bide arantzatsuan, traba ainitz baititu euskara hutsez egiteak, gizartearen funtzio gehien-gehienak frantsesez direnean.
Kulturaren arloan ere tentaldi azkarrak badira, gehiengoaren interesaren izenean. Euskaraz egitearen konplexua ez dugula oraindik gainetik kendu iruditzen zait; euskaraz egitearen justifikatu beharra, edota, euskarak jende batzurengan sor dezakeen bazterketa sentimendua ez gaudela prest asumitzeko. Frantsez mundura hurbildu nahi dugu gure kultura, baina, frantsesez eginez, eta ez euskaraz. Ez dugu-dute sinisten euskaraz pentsaturik, sorturik eta emanik, kultura hedatu daitekeenik, horrek dakarren langerrarekin. Eta soluzio gisa elebitasuna eman dute, jakinik, elebitasuna indibiduaren hautua dela, eta ez, gizartearena. Jendarte batean fun-tzio berak betetzeko bi hizkuntza elkarren ondoan direnean, bat, ahulena, soberan dago (euskara), eta indartsuena (frantsesa) nagusitzen da.

Luku-Hirigoien-Xamar-Txepetx
Antton Lukuren arabera delegazionismo prozesu azkarra eman da Iparraldeko kulturgintzan azken urteetan. Euskal kulturaren geroa instituzioen esku utzi du herri mugimenduak, eta horren ondorioa pairatzen dugu orain. Mattin Hirigoienek, berbidetik jarraituz, kultur eta bizibide gune propioak sor daitezen galdegiten du : euskararenak liratekeen gune eta zirkuitu propioak, hizkuntz komunitatearen biziraupena ziurtatzeko. Euskaraz normaltasun osoz eta funtzio guztiak bete ahal izateko guneak. Xamar idazle nafarra ere ber iritzikoa da, eta nola ez, denek edaten dute, Jose Mari Sanchez Carrion Txepetx-en iturritik.
Txepetx soziolinguistak Un futuro para nuestro pasado ikerketa liburuan bere teoriak laburbiltzen ditu (Xamarrek Orekan liburuan ere interpretatzen dituenak). Hizkuntza batek gizarteko funtzio oro betetzen ez baditu, ez bada hizkuntza oso bat, ez baditu jendeen behar eta premia guztiak asetzeko balio, edo jendeek ez badizkiote funtzio batzuk baino emaiten, hilzorian dela erraiten du. Zenbat eta funtzio gehiago bete orduan eta osagarri hobean izanen da hizkuntza hori. Erabilera esparru esklusiboak behar ditu hizkuntzak, izateko borondatearekin batera. Hori dio, bi elez, Txepetxek.
Kontuan izanik gaur eta hemen, hizkuntza indartsuak ditugula ondo-ondoan, ezin daiteke erran hizkuntzen arteko harremanak berdintasunaren printzipioan oinarritzen direnik, desberdintasunaren printzipioan baizik. Euskararen hizkuntz komunitateak bizi nahi badu, ez du elebitasunaren bidetik ardietsiko : funtzio berak betetzeko bi hizkuntza parez par direnean talka egiten baitute, eta ahulena ateratzen da galtzaile.
Hastapeneko galderara jinez, ez dut uste euskarak gizartearen gehiengora hurbilduko gaituenik, baina, gune propio, elebakar eta normalizatuak sortzen ez ditugun bitartean, euskararen galera nabarmen azkartuko da. Azken finean herriaren nahia da gakoa ; herriaren bizi nahirik ez badago, ez dago hizkuntzaren berreskurapenik , ez eta normalizaziorik. (Duela 40 urte euskararen kontrako legedia gaur egungoa baino askoz gogorragoa zen Frantzian, alabaina, euskara baliatua zen ainitz, azken 300 urteetan baliatua izan den hein bertsuan. Alta euskarak bere gibelatzerik azkarrena azken 25 urteotan ezagutu du, legeak eztitzen joan diren neurrian. Ez ote dugu euskararen galbidearen eritasuna guhaurek harrapatu? Ez ote dugu osatzeko eta sendatzeko soluzioa ere guhaurek atxeman behar, geure barnera so eginez?)

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).