Europako ezkerrak ezinean

EzkerraEkologiaNahi ala ez, globalizazioa hor dugu bere bi ondorio nagusiekin. Batetik mundu osoko biztanleekin konkurrentzian ezartzen gaitu, bestetik jende guzien solidario egin behar gintuzke. Planeta bakarra dugu, eta horretan bizi behar denek, bizipideak banatuz. Berriki arte iduri zuen bazterrik gabekoak zirela lurreko ekeiak, erregaiak eta mota guzietako ondasunak. Orain badakigu zein mugatuak diren. Beste kontinenteek Europak eta Ipar Amerikak bezainbat xurgatuz, hiruzpalau planeta behar genituzke. Beraz argi dago : gizadiak iraun dezan, parte aberatsenek gutiago hartu behar genuke.

Ekologiak eta ekonomiak, biek ber zuhurtasunera deitzen gaituzte. Haatik zein agintarik egia hori zinez erranen digu, zeinek sakrifizio horretara bultzatuko gaitu?

Holakorik entseia lezakeen hautetsiak ondoko bozketetan kanpoa luke seguru. Garaitzekotan, betikoa egin behar du: ezinezko garapena hitzeman.

Baina hara, politikariei ezinezkoa zaien banaketa unibertsala kapitalistek egiten dute, basaki, beren onetan naski, ahalmen gutienik dutenen kaltetan, toki aberatsetako langilea herrialde gibelatuetako proletarioekin konpetentzian jarriz, eta beraz hemengo soldatak ahal oroz tinkatuz, jende asko kanporatuz, lantegiak esportatuz, hemengo behargina lanaren galtzeko beldurrean atxikiz.

Akziodunen diktaduran bizi gara, nahi dutena egin dezakete, zinezko boterea haiek dute.

Ekonomian ondorio orokorra hauxe da: etekinen banaketan izigarriko aldaketa gertatu dela azken hamarkadetan kapitalisten alde, langileriaren bizkar, eta bilakaera hori aurrera doala.

Kapitalen tsunami horri buruz, ezinean dabiltza politikariak, nagusiki ezkerrekoak. Sekula baino haboro, bi zatitan banatzen dira: batetik posililistak, bestetik idealistak.

Kapitalen tsunami horri buruz,
ezinean dabiltza politikariak,
nagusiki ezkerrekoak

Bigarren isuri horren adierazle bikain agertu zaigu Frantziako azken hauteskundeetan Mélenchon delakoa. Esperantza handiak berpiztu ditu Iparralde honetan ere: abertzale askok boza eman diote bere jakobinismoaren gainetik, “eskualdeetako hizkuntzen” aurka duen iritzi zorrotza ahantziz.

Mirakuluz garaitu balu, bere xede sozialak betetzen ahalko zituena?

Ez dut uste, bereziki Greziako ezker gogorraren porrota ikusiz.

Badut beldurra kapitalak Frantziatik ihes eginen zuela burrustan. Arrisku hori da posibilista gehienak erdiko politika batera bultzatzen dituena.

Ez pentsa denak beren idealetik alaiki urruntzen direla. Merkatuen indarra hor dago, mundu osoa beretu du, Ipar Korea salbu. Enpleguen atxikitzeko, enpresek saldu behar dute, ekoizteko kapitala bildu behar dute…

Ekonomiaz den gutia dakienak ez du azalpen luze beharrik.

Hara posibilistak sozial-demokraziara bultzaten dituen errealitate gogorra. Errexegi da Hollande bezalakoak, adibidez, traidoretzat jotzea. Moralismo merke horrek aterabiderik ez du eskaintzen, inpotentziaren marka baizik ez da.

Liberalismoa mementoko jaun eta jabe dago mundu osoan, eta horri buru emateko zer egin?

Hiru erantzun mota ikus nitzake: – edo sozial-demokraziaren ildotik gobernuan ahal dena egin zerbitzu publikoen eta segurantza sozialaren salbatzeko, hein batean bederen lege sozialen atxikitzeko ere ; hots Eskandinabiako eredura «flexi-sécurité» delakoan kokatzea litzateke; -edo beti oposizioan egon, hortik ere ahal dena eginez, antza denez gauza guti, baina garbitasuna salbatuz; – edo iraultza egin; haatik iraultza ez da dekretatzen, ez eta aurreikusten: ez dute iraultzaileek egiten, populuak egiten du sistemaz osoki etsitu ondoren.

Herrialde bakarrean finkatzea ezinezkoa dela badakigu denek, frantziar urguluaren despit.

Bitartean zer egin? Goraxago aipatu dudana: ahal bezala goberna eskuak zikinduz, edo gobernutik kanpo egon garbik ; bestela iraultza egin… Ez dut besterik ikusten.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).