ETAren desarmatzea; erronka berriak

Aiete
Aieteko adierazpena, Gatazkaren konponbidea sustatzeko nazioarteko konferentzia edo Donostiako Nazioarteko Bake Konferentziaren karietarat, 2011ko urriaren 17an.

Ezker abertzaleak gaur aurrez-aurre eta errotik heldu behar dio egungo munduan eta Europan subiraniaren, independentziaren edota autonomiaren benetako esanahiaren eztabaidari, baita horretara eramango gaituzten estrategia eta bideei buruzkoa ere. Txetxek sakoneko hausnarketa egin du ETAk egin duen lehen arma-zigilatzearen ondoren.

Ostiralean, otsailaren 21an, Su-etena Egiaztatzeko Nazioarteko Batzordeko adituek ETAren armategiak neutralizatzeko lehen operazioen irudiak erakutsi zituzten. Hau, noski, erakunde armatuaren urrats oso handia izan da, are zailagoa kontutan izanik espainiar eta frantses gobernuek hura errazteko ez dutela ezer egin, kontrara baizik. Errepresioa eta probokazioak ugaldu egin dira, eta aldebakarreko bake-prozesu hau bultzatzeko lanean ari direnak ere espetxean sartzeko arriskua hartzen dute beren gain, edota kartzelan daude jada, esaterako Arnaldo Otegi, Rafa Diez eta beste asko.

Espainiar gobernua etsi-etsian saiatzen ari den bake-prozesua saboteatzeko lanak, aitzitik, adierazten du zenbateraino bihurtu zen euskal borroka armatua helburu eta interes abertzaleentzako kaltegarri.

Ziklo berria, erronka berriak
ETAren borroka armatuarekin lotutako ziklo politikoaren amaiera Euskal Herriko historia garaikidean gertakari garrantzitsua da. Horrek ezker abertzalea hainbat desafioren aurreran jartzen du; desafio horiek guztiontzat ezagunak dira, eta ia nonahi eztabaidatu dira, neu ere horretan gehiegi luzatzeko: preso politikoak kaleratzeko eta euskal iheslariak etxera itzultzeko borroka; Euskal Herriko bizitza eta borrokaren esparru guztietan estrategia ez bortitzak definitu eta esperimentatzea; Euskal Herriaren autodeterminazioa helburu duten dinamika herrikoi eta bateratuak antolatzea; zazpi lurraldeen mailan eraikuntza nazional eta sozialerako lan tinkoa, etab.

“ETAren borroka armatuarekin
lotutako ziklo politikoaren amaiera
Euskal Herriko historia garaikidean
gertakari garrantzitsua da.
Horrek ezker abertzalea
hainbat desafioren aurrean jartzen du”

Beste funtsezko auzi bat ere ikusten dut borroka abertzalearen bidegurutze erabakigarri honetan: Nola saihestu ziklo berri honetan sistemak euskal irredentismoa irensteko arriskua? Zer egin behar da ezker abertzaleak herri honetan indar desberdina izaten jarrai dezan, bere xedea herri hau eraikitzea eta eraldatzea delarik, guztion eta datozen belaunaldien intereserako? Munduan zehar izan diren borroka erradikaleko beste prozesu askoren historiak gai honekiko gogoeta sakona egitera bultzatzen gaitu, eta zuhurtzia handiz gainera.

Aukerak eta arriskuak
Borroka armatua amaitzen denean eta bere atzean benetako mugimendu sozial bat izan denean (hots, oinarri sozial orotatik aldendutako talde murritz bat izan ez denean), aukera berri eta ugariak agertzen zaizkie bere kideei, baita ordezkari eta buruzagiei ere. Garai batean baztergarri zena berehala solaskide preziatu bihurtzen da, bere oinarri soziala edo indar elektorala medio, gizartearen zati bat antolatzeko edo erakartzeko duen ahalmenagatik, etab. Era guztietako aliantzak egingarri agertzen dira, eta banatzeko dauden postu eta karguak askoz gertuago ikusten dira. Urtetan oposizioa, ostrazismoa edo bazterketa, borroka gogor eta gatazka bortitza bizi izan ondoren ikuspuntu positiboago bat hartzeko modua sortzen da: azkenean erakusteko moduan gara gure kudeatzeko eta jarduteko gaitasuna, ekintza instituzionaleko tresna indartsuak oinarritzat hartuta.
Instituzioetara iristeak, tokikoak edo beste batzuk direla ere, galdera hori are biziago botatzen digu, erronka nabarmenago agerrarazi.

“Borroka armatua amaitzen denean
eta bere atzean benetako mugimendu sozial bat izan denean,
aukera berri eta ugariak agertzen zaizkie bere kideei,
baita ordezkari eta buruzagiei ere”

Funtsean, hitzetatik eta leloetatik haratago, zertarako gaude gu, sistema kudeatzeko ala bera eraldatzeko? Begibistakoa da intentzioak hasieran beti onak izaten direla; baina historian eta toki askotan gertatu izan da garai batean sistemarekin erabat liskartuta zeuden mugimendu edo liderrak gero sistema beraren aliatu edo bozeramaile bilakatzea, edota hoberenera jota, bere gatibu (kargu edo postuen gatibu, baldintzatzen, itsutzen edo piskanaka oharkabe aldatzen zaituzten menpekotasun eta logikek kateatuta).

“Historian eta toki askotan gertatu izan da
garai batean sistemarekin erabat liskartuta
zeuden mugimendu edo liderrak
gero sistema beraren aliatu edo bozeramaile bilakatzea”

Ziklo berria, estrategia berriak
Hasi den aro berriak sakoneko hausnarketa bat eginarazi behar digu, erabakitzeko zein tresna eta dinamikek emango diguten aukera gurea bezain zintzo eta borrokalariak izan diren beste mugimendu batzuk izan duten bilakaera saihesteko. Hausnarketa eta eztabaida horrek aztertu beharreko gaiak: herritar parte hartzea eta masa-dinamika progresista eta autodeterministen aktibazioa; tresna nazionalak eta alternatiba sozial eta ekologikoak eraikitzea,

Euskal Herriaren trantsizio nazional eta soziala martxan jartzeko; kontrabotere sindikal, sozial, kultural, mediatikoen eginkizuna eta hauen autonomia alderdi zein instituzioekiko; zein erlazio dialektibo behar den, batetik instituzioen kudeaketa, eta bestetik, euskal herritarren eta gizartearen auto-antolakuntzaren artean; ezkerreko programaren eta gizarte-proiektuaren gure ikuspuntua, etab.

Aro berri bati ekiteak oinarrizko gogoetak eskatzen ditu ere bizi izan gaituen kultura politikoari buruz; zein etika aldeztu nahi dugun; mobilizatzeko, komunikatzeko, egituratzeko eta jarduteko modu berrien inguruan. Azkenik, datozen urte eta hamarkadetarako gure estrategiak pentsatzerakoan zorrotz aztertu behar ditugu globalizazioarekin lotutako bilakaera nagusiak; ideologia neoliberalaren zale diren mundu eta nazio mailako oligarkien eraso-estrategiak (Naomi Kleinek xehetasunez aztertu duen txoke-estrategia); populismo erreakzionarioen eta nahaste konplotistaren hazkundea; Europar Batasunaren ataka, eraikuntza sozial eta demokratikoaren gabezia medio; energiaren etorkizuneko krisia eta honek dakartzan ondorioak ekonomia berlokalizatzeko, baina baita politika dezentralizatu eta gizartea berrantolatzeari dagokionez; krisi ekologikoa eta, batik bat, gure egutegiak -eta horrenbestez, erabaki ditzakegun estrategiak- hankaz gora jartzen dituen klimaren erronka.

“Aro berri bati ekiteak
oinarrizko gogoetak eskatzen ditu ere
bizi izan gaituen kultura politikoari buruz;
zein etika aldeztu nahi dugun…”

Hots, esaldi bakarrean laburtzekotan, ezker abertzaleak gaur aurrez-aurre eta errotik heldu behar dio egungo munduan eta Europan subiraniaren, independentziaren edota autonomiaren benetako esanahiaren eztabaidari, baita horretara eramango gaituzten estrategia eta bideei buruz ere

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).