Esperimentazio eskubidea

ConstitutionAskok Macroni leporatzen diote bere erreforma goseak on baino kalte gehiago ekar lezakeela. Argitxu Etxandik dio, ordea, konztituzioan diferentzia eskubidea sartzeak ondorio onak balituzkeela lurraldeen kudeantzan, tokiko kolektibitateetako arduraduneri eskumen eta ahalmen gehiago emanez.

Frantses gobernuak berrikitan abiatu du konstituzioaren erreforma eta beste hainbat neurrien artean, esperimentazio eskubidea indartzea aurreikusten du.

Esperimentazio sistema ez da gaurkoa eta bereziki interesa piztu izan du Euskal Herrian, lurraldeari egokitutako arauen sortzeko aukera eskaintzen duelako.

Eman dezagun, jadanik baliatua izan da eskoletan murgiltze eredua hedatzeko, eta askok uste dute euskarari estatus berezi bat eskaintzeko ere balio lukeela. Hots, esperimentazio eskubidea dosier zehatzak kudeatzeko zein eskaera orokorragoak aurrera eramateko baliatzen ahal da.

Hautetsi anitzek aspalditik aldarrikatzen zuten “diferentziazio eskubidea”, hots, Frantziar estatuak izan ohi duen uniformizazio joera haustea. Kontzeptu hori Macron berak plazaratu zuen lehen aldiko joan den urtean, uztailaren 17an iragan zen “conférence nationale des territoires” delako ekitaldian. Ondotik, pasa den abenduan lege proposamen bat plazaratu zen Bourbon Jauregiko asanbladan, zentzu horretan zetorena, hurbilpen pragmatiko bat eskaini nahian.

Finean, horrelako sistemari esker deszentralizazio prozesua bururaino eramaten ahalko litzateke.

Zeren erran behar da Frantzia dela Europako Estatu garatuen artean bere egituraketa politiko-instituzionala gutxien egokitu duena.

Erreforma instituzional bat egin berri du eskualdeak batuz, baina askok leporatzen diote ez bururaino joan izana, eskualde berri horiei ez baitizkie gaitasun berrien heineko baliabideak esleitu.

Preseski, diferentziazio eskubide hori izan daiteke deszentralizazio prozesua sakontzeko tresna egokia.

Nola martxan da? Lurralde kolektibitate batek posible du arau bat baztertzea esperimentazio gisa, konstituzioaren 72. artikuluan oinarrituz eta konstituzioa bera errespetatuz.

Lege proiektu honek aukera hori zabaltzen du preseski, kolektibitatea ez bailiteke gehiago esperimentazioa lurralde osoari zabaltzeko behartua izanen. Ororen buru, araubide berri honek ateak irekitzen ahalko lizkioke Euskal Herriko Hirigune Elkargoari, bere lurraldearen erronken heineko disposizioak eskainiz, askotarikoak baitira bere berezitasunak, izan nortasunaren babesa edo muga-gaindiko izaeraren aldetik.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).