Enbata -
Preso eta iheslarien giza eskubideen alde, ekainaren 14erako Baionan manifestaziora deitu dute Iparraldeko 24 eragilek.
Ipar Euskal Herriko lan munduko, politika eta jendarte arloko 24 eragilek ekainaren 14rako ‘Giza eskubideak, konponbidea, bakea’ manifestaziora deitu dute Baionan. Estatu frantses eta espaniarrari Euskal preso eta iheslarien giza eskubideen errespetatzea galdatuz. Arratsaldeko bostetan abiatuko da, Lauga kirolgunetik.