“Elkarrekin bizi eta etorkizuna hautatu”

ZelaiNikolas
Zelai Nikolas Ezkurdia, Gure Esku Dagoko kidea

Gure Esku Dago euskal herritarrak Euskal Herriaren etorkizun politikoaz erabakitzeko arloan aktibatze lanetan ari den dinamikako Zelai Nikolas Ezkurdia kidea galdezkatu du Enbata.Info-k.  Dinamikaren jatorriak, lorpenak, gaur egungo erronkak eta erabakitze eskubidea eta Estatuen araudien arteko harremanak hobeki ezagutzeko parada.

2014eko Giza Katea
2014eko Giza Katea

Zertako, noiz eta nola sortu da Gure Esku Dago dinamika?

Gure Esku Dago dinamika 2013.urtean sortu zen erronka argi batekin: Euskal Herriaren etorkizun politikoaz erabakitzea eta, bide horretan, euskal herritarrok protagonista izatea. Horregatik, sentsibilitate desberdinetako pertsonak elkartu ginen, guretzat oinarrizkoak diren hiru ideien baitan lan egiteko konpromisoarekin: Herri bat gara; Erabakitzeko eskubidea dugu; eta Herritarron garaia da.

Zein izan dira GED-en ekintza/lorpen nagusiak?

Demokrazian sakontzeko eskola bat izaten ari da GED. Ariketa praktikoz, ekintzez, ari gara kultura demokratiko osasuntsu bat nolakoa izatea nahi dugun esperimentatzen. Erabakitzeak dakarren kultura bereganatzen ari gara eta herri gisa erabakitzeko tresnen inguruko ezagutza eta jarrerak barneratzen ari gara, ariketa emankorrak eta positiboak izan daitezen, herritarren harremanak sendotze aldera.

2014ko Giza Katea antolatzen hasi genuen gure ibilbidea. Giza kate horri esker konturatu ginen herritarrak eskua eman ahal geniola elkarri, urte askotan gure artean egondako horma eta harresiak gaindituz, eta sentitu genuen gauza handiak egiteko gai garela elkarrekin. Herritarron arteko desberdintasunak desberdintasun, erabakiak batzen gaitu, izan ere, etorkizuna da batzen gaituena.

Elkarrekin lan egiteko asmoei eutsita, herritarrok giza-katea eta gero, ibilbide orri bat jarri genion erabakitzeko eskubideari. Konturatu ginen erabaki ahal izateko hiru lan-ildotan jardun behar genuela eta arlo bakoitzean beharrezkoa den esperientzia eta ezagutza bereganatu: ehundu, adostu eta erabaki.

Ehundu. Ekin genion gure harremanak ehuntzeari, pedagogia egiten erabakitzeko eskubidearen inguruan eta demokrazian sakontzeko beharraz hitz egiten, normaltasunez, horretarako egokiak diren jarrerak landuz eta partekatuz.

Adostu. Ez dago erabakitzerik aurretik gai ez bagara erabaki nahi dugun galdera eta erabakitzeko data adosteko. Adosteak berak kultura oso bat bereganatzea eskatzen du eta, horretarako, GEDen Herritarron Ituna lantzen ari gara. Erabakitzeko eskubidea gauzatzeko borondateaz gain, euskal herritarrok erabaki nahi izateko ditugun milaka arrazoiak, nahiak, desioak eta ametsak biltzen eta partekatzen ari gara. Arloz arlo, herriz herri eta auzoz auzo arrazoien bilduma bat osatzen ari gara herritarrok, ekainaren 10ean plazaratzeko.

Erabaki. Beti esan dugu erabakitzeko eskubidearen aldarritik harago, gure etorkizunaz erabaki egin nahi dugula. Hortaz, herriz herri eta eskualdez eskualde herri galdeketak sustatu ditugu, metodologia guztiz partehartzaileen bidez eta berme guztiak eskaintzen dituen protokolo bati jarraituz. Urte luzez korapilotsua izan den gai honen inguruan, normaltasun demokratikoa konkistatzea lortu dugu eta gaur egun ia 1.000.000 herritarrek izan dute aukera Euskal Herrian erabakitzeko eskubidearen egikaritzari buruz hitza hartzeko.

Horrez gain, erabakitzeak eskatzen dituen berme guztiak zaintzeko antolaketa lan guztia herritarrek hartu dute euren gain, Euskal Herriko erakundeek debekatuta baitute herritarrei galdetzea etorkizun politikoari buruz. Egoera horren aurrean, herritarrak antolatu egin gara, eta, gure estatus politikoari buruz erabakitzeko aukera eskaini diegu milaka herrikideei

Zein da gaur egun GED-en egoera eta erronka nagusia?

Hiru erronka nagusi ditugu aurten.

Iaz Bilbon aurkeztu genuen Herritarron ituna edukiz betetzea da lehen erronka. Bilboko ekitaldi hartan Herritarron Ituna aurkeztu genuenean, adierazi genituen zer nolako printzipioei eta balioei jarraiki egin nahi genuen erabakitzeko ariketa, horren bidez gure arteko epe luzeko bizikidetza sendotzeari begira. Aurten berriz, erabakitzeko ditugun milaka arrazoiak bildu eta partekatu nahi ditugu. Horretarako, euskal komunitate osoan, herriz herri, auzoz auzo, elkartez elkarte… ari gara ariketa hori egiten. Gure erabakitzeko zergatik eta zertarakoak plazaratzen gabiltza, erabakitzeko galdera(k) zer nolakoak izan daitezkeen irudikatzen hasteko.

Bigarren erronka nagusia, dudarik gabe, 201,9 kilometroko giza kate erraldoia osatzea izango da, Donostiatik abiatuta, eta Bilbon sartu ondoren, bailaraz bailara, Gasteizera helduko dena. Nafarroa Garaia ere erronkarekin lotu da, maiatzaren 19an Iruñako Gaztelu Plazan eraiki zuten mosaikoarekin. Orobat, ederra litzateke Ipar Euskal Herria ere giza katearekin lotzeko modua asmatzea, eta hori Ipar Euskal Herriko herritarren esku duzue.

Azkenik, azaroan herri galdeketaren tresna euskal hiriburu batera helduko da, Irun herrian egingo den galdeketarekin batera. Erronka handia da eta horretan ari gara buru belarri, erabakia biztanle gehien bizi den eremuetara hel dadin normaltasun osoz.

2015ean 5 hiriburuetan GED ekitaldiak. Irudian, Baionakoaren zati bat.
2015ean 5 hiriburuetan GED ekitaldiak. Irudian, Baionakoaren zati bat.

Erabakitzeko eskubideari marko konstituzionalak emaiten dion muga (hots burujabetzari buruzko erabakitzeko eskubidea tokiko jendarteari ezinezkoa zaio gauzatzea, Kataluniak erakusten duen bezala… nahiz eta bertan gehiengoak lortu) nola gainditzen ahal da?

Ezinezkorik ez dago. Hala uste dugu guk behintzat eta filosofia horrekin ari gara lanean. Gehiago edo gutxiago kostatuko zaigu gaia bideratzea, baina XXI. mendean herritarrok gure etorkizuna eraikitzeko eskubidea gure esku hartu dugu, XX. mendean emakumeek bozkatzeko eskubidea bereganatu zuten moduan edo Ipar Euskal Herrian erakunde propioaren aldeko aldarrikapenarekin egiten ari zareten moduan. Eskubide zibil eta politikoen beste borroka batean gaude eta gero eta eremu gehiagotan azaleratzen ari den aldarria da.

Erabakitzeko eskubidea funtsean demokrazia da. Demokrazian herritarrok dugu hitza eta guk izan behar dugu protagonista erabaki publikoetan; erabaki horien parte sentitu behar gara modu batean edo bestean. Nola da posible demokrazia batean herritarrok gure iritzia plazaratu ezin ahal izatea eraiki nahi dugun etorkizunari buruz? Etorkizunaren parte da ere, noski, euskal lurraldeek zer nolako estatus politikoa nahi duten eta erabaki ahal izatea zer nolako harremana nahi dugun izan euskal herritarron artean eta zein Espainiako eta Frantziako Estatuekin. Zein demokrazia mota da hori libreki adieraztea debekatzen duena?

Aukeraz betetako garai berri bat bizitzen ari gara eta herritarrok ardura handia dugu testuinguruan eragin eta aukerak errealitate bilakatzeko, baina horrek ez du esan nahi bidea erraza izango denik. Beharrezkoa da herritarrak prest izatea demokrazian sakontzeko, eta, horretarako, herritarrok bereganatuta izan behar ditugu kultura demokratiko berri horren inguruko balio eta jarrerak. Hori lortzen dugun unean, ziur gaude gaur egungo legediak egokitu egingo direla herritarren borondatera; eta hor erabakitzeko eskubidea izango da tresnarik garrantzitsuena herritarrak eta erakundeak gurdi berdinetik tira egin dezaten.

Nafarroa Garaia ere erronkarekin lotu da, maiatzaren 19an Iruñako Gaztelu Plazan eraiki zuten mosaikoarekin.
Nafarroa Garaia ere erronkarekin lotu da, maiatzaren 19an Iruñako Gaztelu Plazan eraiki zuten mosaikoarekin.

Zein dira Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian horrelako dinamika baten aktibatzeko diren gogoeta edo/eta pausuak?

Nafarroa Garaian ari dira beren ekimen eta ezaugarri propioekin erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamika zabaltzen. Horren adibidea dira Nafarroan jada 34 herritan egin diren galdeketak (ia 10.000 lagunek hartu dute parte) eta maiatzaren 19an Iruñako Gaztelu Plazan, nafarren burujabetzaren borondatea irudikatuz, osatu zen giza-armarriaren mosaikoa. Ehunka herritarrek adierazi zuten elkarrekin bizi eta etorkizuna hautatu nahi dutela, eta milaka arrazoi dituztela kalera irteteko eta beste hainbeste erabaki nahi izateko. Ekainaren 10eko giza katean parte hartzeko deia ere egin zuten.
Bestalde, Ipar Euskal Herriko ehunka herritarrek hartu zuten parte 2014ko giza katean, eta baita 2015ean Euskal Herriko bost hiriburu handienetan egin genituen ekitaldietan ere —Baionakoa oso ederra izan zen, bide batez esanda—. Galdeketen dinamikan zuek aitzindari izan zineten, Baterak Herri Elkargoaren alde antolatu zuen galdeketarekin. Galdeketen tresna Euskal Herri osoan erabiltzen ari gara gure borondatea irudikatzeko eta aldi berean, partekatzen ari gara demokrazian erabakitzeko kultura berri bat, bakoitzak bere erritmo eta ezaugarriekin jakina.

Erabakiak are gehiago batuko gaituelakoan, dei egin nahi dugu Iparraldeko herritarrek ere Herritarron Ituna edukiz bete dezaten eta ekainaren 10eko giza-katean parte hartu dezaten. Ziklo berria irekitzea gure esku dago eta euskal herritarrok protagonista izan nahi eta behar dugu etorkizuna libre eta askatasunez eraikitzeko.

27384348502_d721b67125_b

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

One thought on ““Elkarrekin bizi eta etorkizuna hautatu”

Comments are closed.