Ekotatsa

EkotatsaFrantses legebiltzarrak transizio energetikoaren legea bozkatzen zuen memento berean, gobernu sozializtak ekotatsa ez aplikatzea erabaki du. Alta, tatsa hori ere legebiltzar hark bozkatua zuen Sarkozyren garaian. Hara zenbait argitasun gibelkada hortaz.

Hitz jate batzuk beste batzuk baino larriagoak dirudite. Nahizta badakitan poderegunean edo gobernuan delarik “ahal” dena egiten dela, nahi dena baino, ekotatsaren ehorztea hanka sartze ikaragarria iduritzen zait. Royal andere ministroak jada tatsa horren lehen bertsioa baztertuta zaukan bere izpirituan, omen ekologia ezin delako gaztiguzkoa izan, positiboa edo baikorra baizik.

Jada Sarkozyren garaian, nahizta aho batez bozkatua izan Pariseko legebiltzarrean, arrazoin berdintsuengatik ekotatsa baztertua izana zen. Alabainan frantses kamioilarien lobi indartsuak behin ta berriz bide nagusi guzien paralisia batekin mehatxatzen zuen gobernua.

Alta ekotatsa soilik konpentsazio xume bat litaikelarik  bideetan eta ingurumenean kamioi lerrokada nardagarriek eragin poluzio eta kutsadura guziari begira. Argiki ikusten da afera
huntan frantses eskuin eta ezkerra pareko direla ihes ikaragarri horren aintzinean.

UMP eta PSa etzan dira molde berdinean kamioilarien xantaja ustelari ez diotelako errefera eman nahi ukan. Alta aski laster transizio energetikoaren legea aktibatzeko ordua helduko
delarik « poluatzaile/pagatzaile » printzipioa alegeraki zangopilatua gertatzen da, legearen obratzaileengandik zuzenki !

Printzipioz ekotatsaren kontra

Alta, oinarrian lege berriak bultzatu behar luke garraio kolektiboen garatze berritu bat, adibidez “fret régional” delakoa lehenetsiz. Horren ordez lehendakari-lehen minixtro bikotea
atzeraka lasterka ibili da buneta gorrien oldartzea dela eta, azken hauek “polutatsa” erabiltzen zutela aitzaki gisa Bretainiako arazo batzu egiazkoak plazaratzeko. Bretainiako arazo horiek konpondu gabe, Pariseko podereak krisia hura baliatu zuen ekotatsa lehen aldi batez zikinuntzirat botatzeko.

Ségolène Royal, ministro izendatu orduko, ekotatsaren etsai gisa mintzatu zen. Ekotatsaren kontra zen printzipioz baita ere edozoin fiskalitate ekologikoren kontra ere. Funtsean,  transizio energetikoaren legean ez da gehiago agertu ere egiten fiskalitate ekologikoaren hautua. Ministroak zangopilatu ditu bere alderdiko deputatuak eta legebiltzarreko lan talde berezia, unilateralki bere ikuspegia inposatzeko.

Ondorioz soilik 4.000 kilometroko autobideetako ordainsari proiektu bat aintzin ikusten da, hastapeneko 15.000 kilometroen ordez. Ikusten da zer nolako eragina lukeen plangintza horrek, soilik deslegitimazatuz tatsa beharrezko horrek izan behar lukeen efikazia guzia. Gezur guttiren erraitea da azpimarratzea frantses gobernuak ez daukala ikuspegi ekologiko izpirik. Kultura politiko hori arrotza zaio arrunt. Alta, transizio energetikoaren legea Hollanden agintaldiaren inflexio estrategiaren pundu garrantzitsua izan beharra zen. Behintzat
hala aurkeztua izan zitzaukun. Soilik mukanes ximurdikatu bat bilakatzeko arrisku bizian da gaur egun, diru ahalmenik gabe, Fessenheimko zentral nuklearraren hesterik gabe, diesel karburantearen gradualki uztearen laguntzarik gabe eta beraz fiskalitate energetikorik gabe. Zikin untzia ez arras hutsa gertatzeko halere, preziatu beharko ditugu aintzinamenduak supermerkatuetako plastikazko zakuen erabiltze neurtuagoan eta 2050 urtea arte planifikatuko den energia kontsumo apaltzean.

Ségolène Royal, ministro izendatu orduko,
ekotatsaren etsai gisa mintzatu zen.
Ekotatsaren kontra zen printzipioz
baita ere edozoin fiskalitate ekologikoren kontra ere.
Funtsean, transizio energetikoaren legean
ez da gehiago agertu ere egiten fiskalitate ekologikoaren hautua.

Garraiolari nagusieri opariak

Errealitate gordinak soilik erakusten dauku ekologia ministeritzak bere aintzin konduaren %6ko apaltze haundi batekin gelditzen dela 2014 eta 2015rako. Ekotatsaren bazter uzteak hamarnaka proiektu konkretu zangoz gora jartzen ditu, garraio kolektibo eta iraunkor arloan, bideen azpiegiturak sendotzeko beharrezko diru iturriak ere xurgatuz. Logika berdinean,  nola ez aipa garraiolari nagusieri egin opariak ? Aspalditik onartzen zaizkien abantail nardagarrien zerrenda sartu beharrekoak dira. 2009az geroztik frantses estatu osoan soilik kamioi garraioaren garapena segurtatzen dituen neurri edo opariak erabaki ditu bereziki eskuineko gobernuak, justuki ekotatsak eragin beharko zukeen ondorioen mendratzeko. 2012az geroztik Hollanden gobernuak ez duelarik fitsik aldatu egiteko molde horieri buruz. Azken bost urte hauetan 800 milioi euroko opari fiskalak egin zizkio kamioi garraoilarien lobiari !

Aski ez balitz bezala, ekotatsaren funtzionamendurako eskuineko gobernuak kontratatu Ecomouv’ sozietateari beste 800 milioi euro ordaindu beharko dizkio gaurko gobernuak, bere hitz jatearen truke ! Bere utzikerian Royal ministroak arras zentzuzkoa den beste debate edo lan sail bati atea ideki dio. Hau da frantses estatu guzian autobideek duten estatutoarena. Bai, ez  da dudarik autobide sare guziaren bernazionalitzatze batek diru ainitz gosta lezakeela, bainan ez ote da behar beharrezkoa, nahi bada epe ertain batean bide sare horren kontrola segurtatu podere publikoaren gandik ? Klimaren konferentzia Parisen iragan beharra delarik 2015ean, bederen autobideen bernazionalitzatze plangintza bat bururaino eramaiteko gai izanen ote da “ probusiness” omen den gobernua ? That is the question.

Erraidazu noren aintzinean amor emaiten duzun eta erranen dautzut nor ziren !

 

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).