EH Bai-en biltzar nagusia

EHBAIHitzordu inportantea ezkerreko abertzaletasunarentzat martxoaren 3an: EH Bai-en bitzar nagusia. Hara biltzar hortan jorratu behar liratekeen hiru lerro nagusi: Iparraldearen egituratze politikoaren urrunago eramaitea, gure lurraldeak jasaiten duen presio demografikoaren kudeantza eta gazteak politikarat erakartzearen premia.

Martxoaren 3an EH Bai-en biltzar nagusia iraganen da. Bizitzen dugun unearengatik ezkerreko abertzaletasunarentzat hitzordu hori biziki inportantea da, lehenik eta behin, aitzinean dugun egutegi politikoarengatik.

Izan ere, 2020an herriko bozak izanen ditugu, eta horren arabera gauzatuko da Herri Elkargoaren konfigurazioa. Herriko etxeko hautetsiak sei urtetarako hautatuak direnez, 2020ko herriko bozek 2026a arte iraunen duen Iparralde mailako panorama instituzionala finkatuko dute.

2020ari begira prestaketa lanak aski fite abiatu beharko ditugu. Behar horren arabera finkatzen da EH Baieen biltzar nagusiaren garrantzia. 2020- 2026eko denboraldi politikoari nolako perspektibak markatu nahi dizkiogu? Eta perspektiba horiei bide emateko gisan, ondoko bi urteak nola jorratuko ditugu?

Aukera haundiagoak

Galdera horiei erantzunak ematen hasi beharko gara, Iparraldeak ondoko zortzi urteetan ezagutuko dituen aldaketak gogoeta- gai edukiz. Lehenik erran behar da, abertzaletasunak Iparraldean azken hogoi urteetan eman dituen aitzinamenduak itzelak direla. Horrekin batera, ondoko urteei begira sekulan baino aukera handiagoak ditugula gure herriari bultzadak emateko. Baina, datozen zortzi urteei begira gakoak izan daitezken problematikak ez ditugu bistatik galdu behar.

Pertsonalki, hiru azpimarratuko nituzke.

Lehena, Iparraldearen aitortza instituzionalean beste urratsa lortzearen beharra. Pentsa dezagun hemendik zortzi urteen buruko, deus ez bada aldatzen kasik hamar urte beteko direla Herri Elkargoa eratu denetik. Abertzaleek Herri Elkargoaren alde egin dugu, urrats hori abiatze bat baizik izan daitekeelakoan. Estatu frantsesak aldiz, Herri Elkargoa “laxatu” du, lehen eta azken aitortza urrats gisa. Saihestu behar dugun egoera da beraz, Herri Elkargoaren kuadroan “blokeatuak” gelditzea. Idealki, 2026rako kuadro instituzional berri bat irabazi beharko genuke, edo behintzat, hori lortzeko baldintza sendoak sortu. Horri begira, Kortsikan gertatzen ari dena arreta handiz segitu behar dugu. Hain zuzen ere, hango Lurralde Kolektibitatearen formatu berria oraindik indarrean ez dagoenean, uhartearentzat beste estatus politiko bati begirako elgarrizketak jada abiatuak baitira E. Macron-ekin.

Idealki, 2026rako
kuadro instituzional berri bat
irabazi beharko genuke,
edo behintzat,
hori lortzeko
baldintza sendoak sortu.

EH Bai erreferentzi deigarria

Bilakaera demografikoa da azpimarratuko nukeen bigarren problematika. Prospektiben arabera, ondoko hamar urteetan 50.000 pertsona gehiago Iparraldean bizitzera etorriko dira. Gehientsuenak BAB-n kokatuko baitira, horrek behin eta berriz ezkerreko abertzaletasunak Baiona, Angelu eta Miarritzeko hirietan duen eraginaz gogoetatzera eraman behar gaitu. Martxan dauden sakoneko aldaketen aroan (tartean, komunikazio teknologi berriena), nola egiten dugu EH Bai erreferentzi entzungarria, ikusgarria eta inpaktantea bilakatzeko eremu urbanoetan?

Azkenik, belaunaldi aldaketaren problematika. Mugimendu abertzaleak gaztetze (ez gaztetxe,…) baten beharra duela iduritzen zait. Eta preseski, karikaturalki bada ere, problematika honela laburbildu daiteke: gazteak nola e(ra)kartzen ditugu gaztetxetik politikara?…

Hasteko (edo bukatzeko), erronka guzi horiei erantzuteko, ezkerreko abertzaletasunak EH Bai indartu eta berritu bat behar duenez, martxoaren 3an denek EH Bai-en biltzar nagusian parte-har dezagun.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).