Capdevielle eta Alaux-ri gutun irekia

Capdevielle-Alaux
Colette Capdevielle eta Sylviane Alaux

Bizi!k gutun ireki baten bidez Colette Capdevielle eta Sylviane Alaux euskal kostako legebiltzarkideei galdegiten die Lan Legearen kontrako ezkerreko zentsura mozio ekologista izenpetzea. Ostiralean, ekainaren 10ean, PS-eko Batzorde Nazionaleko kidea eta Lan Ikuskari ohia den Gérard Filoche-ekin Bizi!k Baionako Lan Burtsan antolatzen duen hitzaldi publikoan Capdvielle eta Alaux legebiltzarkideei hitza hartzea proposatzen die gutun irekiak, bertan Bizi!ren galdeari diputatuek beren erantzuna entzunaraz dezaten.

Logo Bizi

Bizi!
22, Cordeliers karrikan
64 100 Baionan
Tel : 05 59 25 65 52
[email protected]

Sylviane Alaux, Colette Capdevielle,
Pirinio Atlantikoetako 6. eta 5. bozkaguneetako legebiltzarkideei

Baiona, 2016ko maiatzaren 24a,

Gaia: El-Khomri legearen kontrako ezkerreko zentsura mozio ekologista izenpetzeko gutun irekia

Andereak,

Bizi!-ren aburuz, lan legea aldatu gogo duen El Khomri lege egitasmoa aldi berean antisoziala eta antiekologikoa den logika batean sartzen da:

– Antisoziala sekula baino gehiago nagusi handienen aldeko indar harremana dagoen une historiko batean gaudelako eta normen hierarkia alderantzizkatzeak izugarriko ondorioak ekarriko dituelako: lege hau pasatzen baldin bada, datozen urteetan lan, soldata baldintzak molde ikaragarrian apaltzen ikusiko ditugu, une berean lanean alienazio eta bortizkeria harremanak emendatuko direlarik.

– Antiekologikoa lege honek bizkarra erakusten diolako lan eta aberastasunen partekatze politika bati, eta hau saihestezina da planetaren mugekin egoki daitekeen enplegu osoko politika ahalbidetzeko. Alderantziz, desarautze ideologia batean datza, lehiaketa eta hazkundearena eta hauek ingurumen, bioaniztasun eta klima mailan dakartzaten itzulbiderik gabeko kalteak egunero gehiago baiezta ditzakegu.

Lege hau ez zen agertzen François Hollande hautagaiaren kanpainako programan 2012an eta bere baitan dakarrena bere garaiko atxikimenduen arrunt kontrakoa da. Bestalde ere, alderdi sozialistaren kongresuak berak 2015eko uztailan gehiengoan bozkatu zuen A mozioko testu berarekin erabateko kontradizioan sartzen da (testu honek zioen besteak beste «normen hierarkia berriz plantatu behar da: legea akordio kolektiboa baino azkarragoa da eta hau bera lan kontratuari gailentzen zaio»).

Lege honen pasarazteko 49,3 artikulua erabiltzea dugu bereziki deigarria atzematen: gaia hemen ez da legegai zuzenketa kopuru handi batean oinarritu legebiltzarra oztopatzeko estrategia saihestea (gobernuak alta honen jasaiten jakin duelarik denen ezkontzaren aldeko legearen garaian) baina bai lege minoritario bat pasaraztea! Hau arrunt desberdina da eta zinezko arazo demokratikoa pausatzen du.

Horra, gaur egun hautesle arloan neholako bidezkotasunik ez duen legea zaigu agertzen (eta, alderantziz gaur egungo Errepublikako lehendakaria izendatu duen hautesleriari eman hitza arrunt jaten duena), zuen alderdiaren norabidearen kontrako zentzuan doana eta honen onarrarazteko legebiltzarreko gehiengoaren atxikimendurik gabekoa.

Gaur egungo klase politikoa eta instituzioak berak zalantzan ematen dituen konfiantzia krisi gero eta sakonago bat ari da biztanleen artean finkatzen. Horrek halako itxaropen galtze bat, abstentzio handiagoa eta Front nazionalen aldeko zaleak elikatzen ditu. Lege hau baldintza horietan onartzeak egoera hau biziki serioski larriagotuko luke.

Kezkagarria den ahultze demokratiko honen kontra duzuen xedean sinesten dugu. Egun batez zuen gain konfiantza emanez legebiltzarkide hautatu zaituztenei esperantza berriz emaiteko gogoa duzuela pentsatzen dugu. Izpiritu horretan gaur galdegiten dautzuegu keinu indartsu batekin, nahaskeriarik gabeko seinale publiko batekin, gertatzen ari denari eta delako esperantza eta konfiantza bakarrik – eta sakonki – kaltetzen ahal dituenari, zuen ezadostasuna adieraztea.

Senatuan pasatu ondoren El Khomri lege proiektua berriz itzuliko da bigarren irakurketarentzat bertan aulkia duzuen diputatu biltzarrerat. Orduan gobernuak berriz ere erabiliko du 49-3 artikulua jendartearen eta legebiltzarkideen gehiengoak nahi ez duen eta guttiengoan den testo horren pasa arazteko

Lehen irakurketan, lege horren onartzea saihesteko molde bakarra zen zentsura mozioa ezkertiarrek eta ekologistek pausatzeko gaitasuna ukan zezaten 2 legebiltzarkideren izenpetzeak eskas ziren.

Gaur, galdegiten dizuegu, publikoki, 2016ko uztailan pausatua izanen den zentsura mozioaren izenpetzea, mozio horrek ofizialki pausatua izan dadin baitezpadakoak dituen 58 izenpetzeak gainditu ditzan eta ondorioz bidegabea, anti-soziala eta anti-ekologikoa den lege hau geldi dezan. Gaur egungo krisiak holako ekintza indartsuak behar ditu ahulenen interesen eta herritar nahiaren kontra horrelako indarrez pasatzeek sortzen dituzten kalte politiko eta demokratikoen mugatzeko.

Galde honi emanen diozuen arretaz eskertzen zaituztegu, eta espero dugu baikorki erantzuten ahalko diozuela.

Zentsura mozioa izenpetuz, gogora araziko duzue lege hori guttiengoan dela. Gobernuaren proiektu honi zuen desatostasuna adieraziko diozue, aldiz zuen alderdiaren jarrerarekin adostasuna erakutsiko duzue. Alabainan, honek bere kongresuan normen hierarkia alderantzizkatzearen kontra dela adierazi du. Gobernua eta alderdia (hobe: alderdiaren kongresua) ez direlarik bat agertzen galdera bati buruz, gaur egun argi den bezala, ba ote duzue gobernuaren sustengatzeko behar bat edo zuen alderdiaren sustengatzeko behar bat? Jakinez iritzi inkestek erakusten dutela zuen hautesleen %70a lege proiektu horren eta 49-3-aren erabilpenaren kontra dela?

Han artean, onar ezazkizue gure agurrik ekologistenak eta solidarioenak,

Bizi!

OI: Ostiralean, ekainaren 10ean, Baionan antolatzen dugu hitzaldi publiko bat PS-eko Batzorde Nazionaleko kidea eta Lan Ikuskari ohia den Gérard Filoche-ekin. Bertan arras prest gintaizke zuei hitza eskaintzea eta gure galdeari zuen erantzuna entzutea.

CODEbilang4

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).