Brebeta ere euskaraz

Larunbata honetan, ekainaren 24an Seaskako Ikastolen Kontseilua iragan da, 34 ikastoletako 110 ordezkari bildurik biltzar nagusian. Ikastolen Kontseiluak Brebeta euskaraz izaten segitu behar dela aldarrikatu du Hezkunde Ministeritzari begira eta hizkuntza politikan atzerapausorik ez duela onartuko adierazi. Heldu den ostegunetik goiti debekuen gainetik Brebetako zientzietako froga euskaraz eginen duten ikasleei eta kolegioei sustengua adierazi diete "Brebetea Euskaraz" zion afitxa eskutan. Gisa berean heldu den ostegunean ekainaren 29an oren batetan  Donibane Garaziko Zitadela, Kanboko Errobi eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegioen aitzinean eginen diren elgarretaratzeetarako deia ere egin dute.
Larunbata honetan, ekainaren 24an Seaskako Ikastolen Kontseilua iragan da, 34 ikastoletako 110 ordezkari bildurik biltzar nagusian. Ikastolen Kontseiluak Brebeta euskaraz izaten segitu behar dela aldarrikatu du Hezkunde Ministeritzari begira eta hizkuntza politikan atzerapausorik ez duela onartuko adierazi. Heldu den ostegunetik goiti debekuen gainetik Brebetako zientzietako froga euskaraz eginen duten ikasleei eta kolegioei sustengua adierazi diete “Brebetea Euskaraz” zion afitxa eskutan. Gisa berean heldu den ostegunean ekainaren 29an oren batetan Donibane Garaziko Zitadela, Kanboko Errobi eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegioen aitzinean eginen diren elgarretaratzeetarako deia ere egin dute.

Bordaleko Akademiako Errektoretzak ez du onartu Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan, Kanboko Xalbador kolegioan, Manex Erdozaintzi Etxart kolegioan 3.ean eskolatuak diren 157 ikasleek brebetako azterketak euskaraz segitzen pasa ditzaten eta bereziki zientzietako azterketa 2017ko ekainean euskaraz egin dezaten.

2016ko azaroan igorri genuen gutunari errektoretzak ekainaren 6an baizik ez dio erantzun, hots sobera berant, hunkiak diren 3 kolegioak behar diren neurriak hartu baitituzte urtean zehar beren ikasleek azterketak euskaraz pasa ditzaten prestatzeko.

Brebeta euskaraz aspalditik lortu den urratsa zen eta hori 90. Hamarkadan izan zen mobilizatze azkarrari esker, garai hartako 3.eko ikasleak BEPC diplomarik ez baitzuten erdietsi, euskaraz idatzi zituzten kopiak ez baitziren zuzenduak izan. Garai hori urrun iduritzen zitzaikun. Bainan egun zilegi eta ezinbestekoa iduritzen zaigu ikasgaiak ikasi dituzten hizkuntzan segi dezaten azterketen pasatzen batez ere DNBeko zientzia azterketa berrian.

Azterketa gehigarri hori aurten sortu da Kolegioko Erreforma berriarekin eta teorian tokiko hizkuntzak ez zituen kaltetu behar erreformak. Hezkuntza ministeritzari galdegin diogu behar diren neurriak har ditzan zientzietako azterketak euskaraz pasatuko dituzten ikasleak kaltetuak ez izaiteko, baina momentuz Errektorearen ezetza baizik ez dugu jaso.

BrebetaereEuskarazHorregatik, hiru elkarretaratze antolatuko ditugu ekainaren 29an, arratsaldeko 13tan, azterketa guneak diren Garaziko Citadelle kolegioaren, Kanboko Errobi kolegioaren eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegioaren aitzinean.

Ez, Euskara ez da familiarentzat bakarrik mugatua den hizkuntza bat. Gaurregun onartua da erakaskuntzarako hizkuntza dela euskara baina eta Hezkuntza ministeritzak ez du oraindik barneratu azterketarako hizkuntza ere badela.

Ministeritza abisatu dugu eta erantzun bat ukanen dugula erran digute. Bainan epeak ikusiz eta egoera sumindu aitzin, Errektoretzari eskatu diogu deituko dituzten zuzentzaileak, euskaraz idatziak diren kopien zuzentzeko gai izan daitezen. Gaurregun Ipar Euskal Herrian diren 28 kolegioetatik 13 kolegio publiko, pribatu eta Seaskan zientziak edo Biologia kurtsoak euskaraz emaiten dira.

Brebeta euskaraz duela 30 urteko lorpen bat da. Jendartean Euskara garatzeko eta azkartzeko borondate azkar bat delarik ez dugu halako gibelapenik onartzen ahal.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).