Biltzar Nagusi bezperan, Euskokarta arrakastatsu

Euskokarta6 hilabeteren ondotik, abiatze arrakastatsua Eusko numerikoarentzat. Euskal Moneta elkarteak kudeatzen duen kontu eta oradainketa karta sistema partikular eta profesional gero eta gehiagok erabiltzen dute eta zirkulazioan den eusko kopurua azkarki garatu da.

Irailaren 19an, asteartea, 6 hilabete eginen du eusko numerikoa abiatu dela. Ordainketak billeteekin egiten ahal dira bainan ere Euskokartarekin eta biramenduz eusko kondu batetik besterat.  Euskoa billeteak eta kontu sistema bat proposatzen duen lehen tokiko moneta da!

Eusko numerikoaren arrakasta erakusten duten zenbaki batzu:
• 771 partikularrek eusko kontu bat ideki dute
• 27 500 euskotik goiti haien kontuetan sartuak dira hilabetero truke automatikoaren bidez (adibidez Euskal Moneta 50 € hartzen ditu kidearen banku kontutik eta 50 eusko sartzen bere eusko kontuan)
• 390 enpresa eta elkarteek kontu bat ideki dute
• 198 komertsantek Euskokarta onartzeko ordainketa tresna badute
• 673 000 euskotik goiti zirkulazioan, 548 000 zirelarik numerikoa abiatu aitzin ; 125 000 eusko gehiago zirkulazioan, %22ko emendaketa 6 hilabetez!

Kontu erabilgarri bat, eta kitorik
Eusko numerikoa erabilgarria da, erraza, eta osoki kitorik: kontua atxikitzeko gasturik ez, ordainketetan komisiorik ez, kontuan zilorik ez, beraz banku gasturik ez, txartelak irakurtzeko tresnak urririk emanak zaizkie komertsanteei, etabar… Guztia kide sarian sartzen da, hau da, urtean 5 eurotatik goiti partikularrentzat, eta hilabetean 5 eurotatik goiti komertsanteentzat, laborarientzat, enpresentzat, etabar.

Emaitza konkretuak
Dinamika horri esker, Euskoak beste emaitza batzu lortzen ditu:
• 300 merkataritza harreman berri pasa Ipar Euskal Herrko enpresen artean, ekonomia eta enplegua bertokiratzeko
• kasik 50 000 eusko tokiko elkarte batzuer banatuak 2013a geroztik Euskoaren %3ari esker
• Eusko sareko 123 saltegietan seinaletika elebiduna plantan ezarria Euskal Monetari esker, EEPren sustenguarekin
• 673 000 euro euskotan trukatuak, Euskal Monetak erreserban atxikitzen dituenak ; euro horiek finantzia espekulatzailetik kenduak dira eta priektu ekologiko eta solidarioen diruztatzeko erabiliak

Xehetasun gehiago ukaiteko Euskoaren dinamikari buruz, bere proiektuen ezagutzeko eta bere geroaren eraikitzean parte hartzeko, hitzordua Euskoaren Biltzar Nagusian, irailaren 23an, larunbata, 9etatik 12etarat Uztaritzen, Lapurdi gelan.

 

Harrera 8:30etatik goiti kafe batekin,eta Biltzar Nagusiaren ondotik, jateko eta edateko Euskal Monetak eskainirik!

 

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).