Baratzea bizi

PrintFriendly and PDF
BiziBaratzea

Airea : Iparragirre abila dela

Euskal Herriko etxe orotan sukaldea hornitzeko
lur alorren bat erabiltzen da barazkiak ekoizteko.
Pasatu da maiatza,
hotz ta beroen dantza
nahi bada zerbait jateko
Denbora antsu pasatua da erein eta landatzeko!

Alor politek eta zainduek sortzen dute ikusmira
Egoiten gira aitatxi amatxien baratzeeri begira
Arto, kuia ta ilar
Batak bestea behar
Hori bederen argi da:
Landareak nahas mahas emanik hobeki pusatzen dira

Amalurraren zikloek dute eragin handia beti
Ortzi ta euri, haiz eta hotz, berotasun ta iguzki
Noiz landatu behar da?
Tipul ala entselada?
Ilargia goiti beheiti
Hori oraindik nola pasatzen den norbaitek ba al daki?

Jakintza guzia ukan gabe ere, arituz fin ta serio
Segur baratze bat ukaiteak beti duela balio
Garaiean garaikoa
Ona eta nahikoa!
Eman ainitz amodio
Ta dena ongi zaindu, artatu kontserbak egin artio!