Bakea Euskal Herrian: Frantziako presondegien itzulia

PrintFriendly and PDF
Bagoaz, Etxerat eta Sarek amankomunean antolatzen ari diren iniziatibaren berri eman den prentsaurrekoan, Baionan.

Bagoaz, Etxerat eta Sarek amankomunean antolatzen ari diren iniziatibaren berri eman den prentsaurrekoan, Baionan.

Bagoaz, Etxerat eta Sare-k azaroaren 16-tik abenduaren 9-ra Frantses Estatuko presondegien itzulia antolatuko dute. Azken aste eta hilabeteetan, konponbidearen aldeko iniziatiba desberdinak sortzen ari dira gizarte zibilaren eskutik. Horren adierazle dira, apirilaren 8ko eguna eta Bakegileen iniziatiba ezberdinak.  Bagoaz, Etxerat eta Sare-k elkarrekin eramaiten duten iniziatiba berri honekin Bakegileek bultzaturiko «Bakea Euskal Herrian: Orain presoak» ekimenari bere ekarpena egin nahi du “Denak gira bakegileak” aldarrikatuz. Abenduaren 9a arte plantan emanak diren ekitaldi ezberdinen kausitzeko, sarean zabaldu da Dohaintza Deialdia (http://artisansdelapaix.eus/eu/dohaintza-deialdia).

Presondegien itzulia aurkeztu ekitaldian, Bagoaz, Etxerat eta Sare-k presoen egoerari buruz pundu bat egin dute.

Gaur egun 316 euskal preso dira Frantzian eta Espanian kartzeletan preso. 68 Frantzian, 20 presondegitan sakabanatuak, 240 Espanian 40 presondegitan sakabanatuak, 2 Euskal Herrian , 5 etxean preso eta 1 amen zentro batean bere haurrarekin. Hauetarik 34ek, 20 urte daramate preso eta 20ek, 60 urte baino gehiago dituzte.

Preso batzuk aske gelditu dira, baina ez, Frantziar edota Espainiar estatuak konponbidearen aldeko urratsak egiten dituztelako, beren kondena bukatu dutelako baizik.

Gaur egun, legea aplikatu balitz, 43 preso kanpoan liratezke :

  • 21, larriki eri direlako,
  • 14, baldintzapeko askatasuna lortzen ahal dutelako Frantzian,
  • 8, Europa mailako zigor konfusio lortzen ahal dutelako Espanian.

Bestalde, nola ez aipa euskal presoek pairatzen duten dispertsio politika. Familia eta senideek dituzte horren ondorio zuzenak pairatzen eta orain dela bi aste, beste istripu bat egon zen errepidean. Oroitarazi behar dugu, dispertsio politikaren ondorioz, orotara, 16 senide hil direla.

Egoera honek ezin du segitu! Gainditu behar dugu, giza eskubideentzat, konponbiderako, bakerako azpimarratu dute hiru erakundeek.

Zentzu honetan, abenduaren 9an Parisen Bakegileek deitutako mobilizazioan parte hartzeko deia luzatu dute.

etxerat-sare-bagoaz1Frantziako presondegien itzulia azaroaren 16-tik abenduaren 9-ra

Azaroaren 16-tik abenduaren 9-ra, Frantziako presondegien itzuli bat antolatzen dute 3 erakundeek. Euskal presoak diren 20 presondegietara joanen dira, 8 herri trabeskatuz : Toulouse, Marseille, Lyon, Poitiers, Nantes, Rennes, Lille eta Parise. Itzuli horren asmoa bertako eragile, hautetsi, prentsa eta biztanleak interpelatzea da, bake prozesua eta presoen egoeraren inguruan. Herri bakoitzean eskainia izanen den programazioa, LDH erakundearekin batera lotzen ari dira. Ideia, 8 gune horietan zein presondegietan, konferentzia, hitzaldi eta mobilizazioak antolatzea da.

Denen beharra du ekimen honek aitzina joaiteko beraz antolatzaileek  galdegiten du te mezua pasaraztea eta jendea animatuzea gerturatu dadin.

Abenduaren 9a arte plantan emanak izanen diren iniziatiba ezberdin horien sustatzeko, Bakegileek sarean zabaldu dute Dohaintza Deialdi berezi bat. Ez duda eta parte hartu hemen klikatuz: http://artisansdelapaix.eus/eu/dohaintza-deialdia

Utz iruzkin bat

Zuen emaila ez da sekulan argitaratua izanen, ez eta ere komunikatua. Betetzea baitezpadakoak diren guneak * batekin markatuak dira.

Connect with Facebook

*
*

Ondoko HTML elementuak erabil ditzakezue <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>