Armen itzultzeaz

Jakes LAFITTE, Injeniaria,  2013ko maiatzaren 16ak.

Nikaraguako Managuaren erdigunenan monumento harrigarri eta ohargarri bat ikusten da, zeinean armak betonezko horma batean finkaturik baitaude. Sandinista eta anti sandinisten arteko egindako bakea ikurtzen du pareta horrek, hamar urteko gerla zibil baten ondotik. Orain alde bakoitzeko borrokalari eta pentsalari guztiak, politikan jarraitzen duten heinean, legalizaturik dauden alderdietan ari dira, herriaren buruzagitza hauteskunde argi eta demokratikoen ondotik bereganatuaz. Belaundi asko Somozarren diktaturapean egona zen herri batentzat benetan ohoragarri dena.

Naski hango liskarraren jatorria ez zetzan nazio askapenarako mugimendu batean, baizik-eta herri berekoen arteko klase borroka batean; Nikaraguako zati batek ez zuen Estatutik banandu nahi, ez dakigun etorkizun batean Miskito Indioen  arazoa gerta daitekeen arren.

Borroka armatuak urte asko iraun ondoren, bakearen eratzeko alderdi bakoitzak matxinoek denen aurrean armen eman ditzatela nahi dute boterean dauden buruzagiek, liskarraran sustraia bedi klase borrokakoa, bedi nazio askapen gudukakoa. Bainan Nikaraguan bezalako ekintzak, txalogarriak izan arren, guztiz sinbolikoak dira, nihork arma guztiak iraultzaile ohiek eman dituztenik ez dakielakoan. Hain zuzen ere mugimendu iraultzaile batek guduaren hasieran, edozein denboralditan zein bukaeran zenbat arma dituen ez daki nihork.

Euskal Herriaren arazoan ETAk arma guztiak eman ditzan nahi lukete Frantzia eta Madrilgo agintariek, hiru azken urteetan atentaturik ez gertatu arren eta 2011ko azaroan  ofizialki erakunde armatuak betirako suetena aldarrikatu zuen arren. ETAren kasuan armen ofizialki ematea, Nikaraguan ekintza berak ukan zuen sinbolismoa eta zentzua guztiz desberdin lirateke, arestian esan bezala nazio arazorik ez dagoelako, eta hango klase politikoak egiazki bakea nahi zuelako.  Frantzian eta Espainian, ez daude hortan politikariak: atxiloketak jarraitzen dute; Hegoaldean autonomi gehiago emateko urratsik ez da egiten  (Ibarretxe Planaren abiatzea, adibidez, ekintza baikorra litzateke); autodeterminazio  alderantz aurrerapenik ez da nabaritzen; presoen amnisti orokorra eta hurbilketak egiteko borondaterik ez; Iparraldean Euskal Departamenturako bideak gobernu sozialista oztopatzen ari da. Ondorioz,  irtenbide baketsu batez  mintzatzeko gobernu bien borondatea oso eskasa da. Gobernuak armen emateari buruz mintzatzen direlarik, Nikaraguan dagoen sinbolismotik oso urrun gaude beraz. Aski da ikustea ostatu batean edo besta batean presoen argazkiak aurkeztea terrorismoaren apoligitzat jotzea; presoen aipatzea hobena bazaie, ETAren gomuta gordetzea okerrago joko dute.

Bidasoaren alde bietako politikariek onhartu beharko dute, ETAk berrrogoi ta hamar urte borrokan izan bada, funtsean euskal arazo bat askoz lehenagotik izan dela eta orain badelako dala, nahiz ta erakunde armatuaren ekintza batzuk eztabadagarri izan ziren. Orain ezkerraldeko alderdi abertzale gehiago legeztatu ondoren, beraiek indarrik hartu behar dute bakerako hildoan sartzeko. Haatik azken egun hauetako ekintza batzuk ez digute frogatzen Espaniako gobernuak benetako bakea nahi duenik: BILDU eta SORTU alderdi berriak legetik at jartzeko eskatzen du AVT erakundeak;  preso politikorik ez dagoela baiezten dute alderdi espaniolistek;  giza kate baketsuak babestua izan arren Urza Alkorta atxilotu du ertzaintzak.Ez, finean Parisek eta Madrilek armak finkaturik dauden paretarik ez dute oraindik nahi.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).