Argi da nortzuk diren bake prozesuaren kontrako etsaiak

PrintFriendly and PDF

Lorentxa

Prokuradoreak Lorentxa Beyrie-ren baldintzapeko askatasunari helegitea aurkeztu izana onartezinatzat jotzen du EH Bai-ek. Bakearen aldeko mobilizazio desberdinek duten garrantzia azpimarratzen du. Izenpetze biltze bat abiatu du frantses Errepublikako Lehendakariari igorria izan dadin.

Ostegunean, uztailaren 18an epaileak Lorentxa Beyrie-ren galdeari positiboki erantzun zion harren, ostiralean, uztailaren 19an prokuradoreak baiezkoari uko egitea deliberatu du.

Prokuradoreak, Xistorren baldintzapeko askatasunaren galdearen erantzunari helegitea jarri zion kasuan erran bezala, erabaki honek argi uzten du EHBaientzat nortzuk diren bake prozesuaren kontrako etsaiak. EHBai-ek onartezinatzat jotzen du prokuradorearen jarrera eta dio badela garaia, fiskaltzak bide juridikoetatik ematen diren erabakiak onartu ditzan. Helegite egin izanak, agerian utzi du fiskaltzak duen jokoa eta papera, ez direla Euskal Herrian jorratzen ari den bidearen zentzura joaten.

Beste behin, bakearen aldeko mobilizazio desberdinek duten garrantzia azpimarratzen du EHBaiek. Euskal Herrian zinezko bake justu eta iraunkor bat lortzerako bidean, mobilizatzen segituz preso eta iheslariak etxeratuko direla azpimarratuz.