Aberri Eguna 2018

AberriEgunaELAEUS&FRAurtengo Aberri Egunaren harira, ELAk borroka sindikal eta sozialen balioa goraipatu nahi ditu nazio burujabe eta euskaldunaren eraikuntzan. Ildo beretik, ezinbestekotzat jotzen du prozesuaren erdigunean genero-ekitatea eta pertsona guztientzako eskubide guztien aitortza egotea. Bada halako borrokak iraungi direla esaten duenik, edota aurrera egiteko oztopotzat jotzen dituztenak ere. ELAk argi dauka sindikalgintza erresistentziarako funtsezko tresna dela, baita demokratizaziorako eta justiziarako faktorea ere.Azken urtean hainbat borroka gidatu izan dugu –eta gehienak arrakastaz amaitu dira–; bada, borroka haiei enpresek eta gobernuek nolako grinaz aurre egin dieten ikusteak gure iritzia indartu besterik ez du egiten: sindikalismoa oraindik ere tresna erabilgarria da nazio eta klase ikuspegitik kaltegarria zaigun sistema ekonomiko eta sozialari aurre egiteko.

Aurtengo Aberri Egunez ELAk aldarrikatu egin nahi du borroka sindikal eta sozialen balioa  nazio burujabe, euskalduna eraikitzeko, zeinaren oinarriak izango diren genero-ekitatea  eta pertsona guztientzako eskubide guztien aitortza. Badira halako borrokak iraungi direla  esaten duten diskurtsoak, edota aurrerapiderako oztopotzat jotzen dituztenak, baina ELAk  uste du sindikalismoa erresistentziarako funtsezko tresna dela, baita demokratizaziorako  eta justiziarako faktore ere. Azken urtean hainbat borroka gidatu izan dugu –eta gehienak  arrakastaz amaitu dira–; bada, ikusteak borroka haiei enpresek eta gobernuek zenbateko  grinaz  aurre egin dieten gure uste sakon bat indartzen du: sindikalismoa oraindik ere  tresna erabilgarria dela sistema ekonomiko eta sozial horren aurrean, zeina gure helburu  nazional eta klasekoen aurkakoa den.

Ospakizun honetan derrigor aipatu behar dugu Katalunia, gure etorkizunerako duen  garrantzia dela eta. Joan den urriaren 1ean mugimendu independentistak egun historikoa  burutu zuen, eta garaipen moral zein politikoa lortu zuen ukapenaren, errepresioaren eta  inposizioaren kontra. Kontsulta egin aurreko erasoak nahikoa ez eta erreferenduma egin  eta bi egunera Espainiako Erregeak agindu zuen botere guztiek (erreal nahiz faktikoak)  elkar hartu behar zutela, zertarako eta indarrez inposatzeko sinesten eta defenditzen  duten printzipio konstituzional bakarra: Espainiar batasuna. Gainerako arau guztiak  printzipio honen menpe jarrita, oinarrizko eskubide eta askatasunak urratzen dituzte.  Guztiok ezagutzen ditugu horren ondorioak: espetxeratzeak, autonomiaren etenaldia,  erbesteratuak, etab. Indar independentistak gidaritzarik gabe uzteko estrategiaren azken  urratsa Puigdemont presidentearen atxiloketa izan da, Alemanian. Benetako drama  politiko eta  humanoa , Europar Batasuna isilik dagoen bitartean.

Premiazkoa da gertakarietatik ondorioak ateratzea. Ikasgai nagusia da desberdinen artean ez dagoela aldebikotasunik. Hau aspaldian adierazi zuen Armada generalak, esan  zuenean 1981ko estatu-kolpeak porrot ez zuela egin. Esan nahi zuena zen orduan finkatu  zirela izatez garapen autonomikoaren benetako mugak, Estatuko eskualde guztientzat  berdina eta uniformea izan zedin. Horregatik ez dute jasaten autogobernu maila  areagotzeko edota aitortza nazionala aldarrikatzeko saio bat ere. Hori gertatu zen  Ibarretxek defenditu zuen Estatutu Politiko berriaren proposamenarekin, eta orain  Katalunian ere. Beraz, aldebakartasun bat besterik ez dago, Estatuarena, Katalunian eta  Euskal Herrian indarrez inposatzen dena.

Testuingurua hain gogorra eta inboluzio betekoa delarik, estrategia egingarri, erakargarri  eta potentzialki irabazleak behar ditugu. Hain zuzen estrategia horren erdigunea pertsonak dira. Horregatik, uste dugu premia handiena dela oraingo uneari zentzua ematea, luze  joko duen borrokarako prestatzea eta lan-ildo ulergarriak marraztea, zeintzuk konpromisoa hartzeko prest dagoenari motibazioa eta ilusioa emango dioten.

Perspektiba emateak eskatzen du, hasteko, oraingo unea behar bezala definitzea, eta  aho-bilorik gabe deskribatzea fase politikoa zein aktore nagusien posizioa. Hain zuzen,  uste dugu euskal indar politiko nagusiek, batik bat Gasteizko eta Iruñeko gobernu- instituzioek, ez dutela laguntzen herritarrak kontura daitezen gure autogobernua eta  demokrazia bera pairatzen ari diren gainbeheraz. Jaso gabeko eskumenen inguruko  betiereko aipamena alde batera utzita, desinformazio bidez estaltzen digute estatuak gure  botere politikoa nola narriatzen duen: parlamentuek erabakitako legeak errekurritzen ditu;  transferitutako eskumen ugari higatu egiten dira edo berrikusi, Auzitegi Konstituzionalaren  edo oinarrizko legeen bidez; jaso diren beste eskumen batzuren garapena ezarritako  baldintza politikoek mugatzen dute; autogobernua galarazten duten beste erabaki batzuk  estatuarekin hitzartzen dira, esaterako gastu-araua edo Aurrekontu-Egonkortasunerako  Legea; eta hauekin lotuta, aipatu beharko genuke Itun eta Hitzarmen Ekonomikoa ere  ahuldu egin dituztela, hauen potentzialtasuna bahituta baitaukate, modu “kontzertatuan”  bada ere.

Horrenbestez, uste dugu burujabetza prozesu bat izango bada herritarrek ezagutu egin  behar dutela autogobernua nola higatu diguten, eta zehatzago duela urte asko izatez  aplikatzen ari diren Konstituzioaren 155. artikulua. Higadura horrek, gainera, xede bat du,  errezeta ekonomiko eta sozial neoliberalenen ezarpen sistematikoa, oinarrizko legearen  135. artikulua aldatzea izan zen kolpe konstituzionalaren ondorioa.

Halaber, ELA kezkatuta dago  Gasteizko gobernuak  eta Euzko Alderdi Jeltzaleak erabaki  dutelako kosta ahala kosta eutsiko diotela estatu-itun uniformatzailea osatzen duten  indarrekiko aliantzari. Alderdi Sozialistak eta Alderdi Popularrak –lehena gobernukide du,  eta bigarrena, berriz, aliatua– mundu abertzalea larrituta duten auzien ardura dute,  esaterako, Katalunian erabaki duten 155. artikuluaren aplikazioa eta autonomiaren  etenaldia; akusazio sinestezinak leporatuta agindu diren espetxeratzeak; euskal presoen  urruntze eta espetxeko lehen graduaren aplikazio orokorra (duela gutxi hil da euretako bat, Xabier Rey), edota arduradun politikoen atxiloketa arbitrarioak, esaterako joan den  astekoak… Aipamen berezia egin behar da hizkuntz-politikaz, españolismoak bere barne- lehian darabilen argudioen artean funtsezkoa baita. Gainera, Kataluniako irakaskuntzan  ezarri zen murgiltze eredua zalantzan jartzea euskararentzat ere ez da bat ere aurrekari  ona. Aipatzekoa da ere torturei buruzko Etxeberria doktorearen txostenarekin… Halere,  aipatutako ezerk ez du baldintzatzen Jaurlaritzaren eta EAJren ekintza. Aitzitik, EAJ, PP  eta PSOEren arteko aliantzak bermatu egiten ditu politika antisozialak, murrizte-programa  eta ELAk ordezkatzen duen sindikalismo irmoaren aurkako borroka. Horrenbestez,  estatuarekiko aldebikotasunaren diskurtsoa baliabide erretoriko hutsa da, zeinak  mozorrotu egiten duen birtualki nola txertatzen garen inboluzio betean dagoen Espainia  horretan.

Politika antisozial eta antidemokratikoak direla eta, ELAk uste du ere premiazkoa dela  ezkerrak oro har gauzei beren izenez deitzea, inposatzen diren politikak definitu eta  alternatibak proposatzea. Ez dago ezker sozial eta politikorik dagokion pedagogiarik gabe  eta sindikalismoarekin nahiz gizarte-mugimenduekin engaiatutako dialektikarik gabe.  Hartara, gero eta zailagoa gertatzen zaigu EH-Bilduk eta gizarte-mugimendu batzuk EAJri  egiten dioten deia, alderdi hau herri-itun batera bil dadin erabakitzeko eskubidearen alde.  Badirudi jeltzaleen aliantza politika honi buruz ez dela aski argia, edota errealitatea ez dela aintzat hartu behar estrategia analizatu eta definitzeko.

ELAren irudiko, etengabe ituna eskaintzen tematzea hutsegite larria da. Lehenik, EAJko  buruzagiek behin eta berriz ukatzen dutelako beren estrategiaren helburua batasun  subiranista denik. Bigarrenik, pedagogia faltsua egiten delako, nazionalismo instituzionala  indar benetan subiranista gisa homologatzen duen heinean. Hirugarrenik, Gasteizko  gobernuak eta Aldundiek ezartzen dituzten politiken mami neoliberal eta antisoziala  azaltzeko oztopoa delako. Laugarrenik, estrategia subiranistaren arazoa eliteen arteko  balizko itun batetan kokatzen duelako, konpondu beharreko auzia balitz bezala alderdien  zuzendaritzak ados jartzea.  Eta azkenik, erronkaren gaitza desitxuratzen duelako.  Katalunian agerian geratu da, izan ere, parlamentuak soilik ez direla nahikoa prozesu  subiranista sostengatzeko. Prozesuarekin identifikatutako jendea behar da, jende asko.

ELA ez dator bat herri-ituna bilatzen tematzearekin, are gutxiago programa progresista  bati lotu gabe badoa. Izan ere, horren emaitza baita kontu soziala erlatibizatu egiten dela,  sakoneko politikak ez direla zalantzan jartzen eta gizarte-mugimenduekiko zein  sindikalismo erreibindikatiboarekiko aliantzak gutxietsi egiten direla. Bestalde, ulertu  ezinekoak dira Gasteizko Legebiltzarreko erabakiak, hala Negoziazio Kolektiboari buruzko akordioa (ahaztuz Jaurlaritza dela gurean ugazaba nagusia), nola soldata-arrakalaren  ingurukoa (arazoa despolitizatu eta sindikalismoa eta patronala elkarrizketa sozialeko  mahai batera deituz, hau alferrekoa dela dakiten arren); edo ulertzeko modu bakarra da  beren xede bakarra homologazio instituzional hutsa dela.

Ezkerraren herri-itunerako deiak Nafarroan itxura berezia hartzen du, lurralde honetan  beste artifizio batek ere pedagogia okerra darabilelako. Izan ere, gauza bat baita  instituzioetatik “navarrismo” delakoa botatzea derrigorrezkoa zela –areago bere kutsu  antieuskaldun eta antiabertzalea aintzat hartuta–, eta oso bestelakoa gobernu-ekintza  bilatzen den aldaketa politiko eta sozialarekin identifikatzea. Noski, gauza batzuk egin dira, baina aldaketa sozial eta politikoa egiteke dago.

Esan dugu lehenago burujabetzaren aldeko prozesu baten kapital politiko nagusia jendea  dela, eta askoz jende gehiago behar dugula: ahaldundutako pertsonak, zeintzuk  defenditzen duten kontsultatuak izateko eta beren erabakia aintzat hartua izateko zor  zaien eskubidea. Badakigu, ahalegina benetakoa balitz, kontutan izan beharreko aktiboa  litzatekeela Gasteizko parlamentuan euskal nazionalismoak duen gehiengo zabala. Baina  prozesu katalanean argi asko geratu da burujabetza iristeko aukera potentzial bakarra  dela klase herritarrak ondorio batera iristea, ezen beren etorkizuna burujabetza  prozesuarekin lotuta dagoela. Hots, mugimendu subiranista etorkizunean estatuaren  politika uniformatzailea hausteko gauza izateko modu bakarra dago, autogobernu-politikak klase xeheen zerbitzura jartzea. Irakurketa hauxe egin du ezkerreko hainbat indarrek  Katalunian bizi izandako urriaren 1aren ondoren.

Halaber, prozesu katalanetik ikasi dugu kapital handiak eta puntako enpresek nola alde  egin duten handik, estatuaren estrategia indartuz. Haatik, enpresa handien jokabidea  horrelakoa izanagatik ere, Rementeria Diputatu nagusia Madrilen haien aurrean  belaunikatu da esanez etxeko lanak egin dituela eta eskatu zioten zerga-politika ezarri  duela, eta Lehendakariak berak “famili-argazkia” egin du Ibex-35eko enpresekin. Uste  dugu Katalunian korporazio horiek egin dutena ikusirik asmo oso konkretu bat finkatu  beharko litzatekeela: Arrazoi ekologiko, klimatiko eta sozialengatik, baina baita helburu  nazionalak medio, premiazkoa da tresnak eraikitzea (hainbat arlotan: finantzak,  kooperatibak, elikadura, enpresak, energia…), zeintzuk lurrarekiko eta justizia  sozialarekiko konpromisoa izango duten. Esperientzia konkretuak ditugu gogoan, adibidez Ipar Euskal Herrian euskoarekin gauzatzen ari dena eta beste asko. Finean, gure asmoa  da kapitalismoak urte askotan ostu dizkigun tresnak birsortzea eta jendartearen esku  jartzea. Bestela status quo-aren aldeko indar ekonomikoek eragindako etengabeko  xantaiaren pean egongo baikara.

ELAk proposatzen duen moduko burujabetza prozesu sozial eta aldebakarrekoak  eskatzen du ezkerreko, klaseko eta feminismoarekiko erreferentzia ideologiko eta politiko  sendoak finkatzea, areago ikusirik eskuin muturra kontinente guztian indartzen ari dela.  Horrenbestez, nabarmendu nahi dugu joan den martxoaren 8ko greba feministaren balio  politikoa. Egun historikoa izan zen, eta emakumeok ozen adierazi genuen sistema honek  ezin duela gure ekarpenik gabe funtzionatu. Kezkatu egiten gaitu aurrekaririk gabeko  greba honen kapital politikoa sistemak berak indargabetzea edo bereganatzea. Orain da  zehazteko unea: agenda politikoa, erreibindikazio konkretuak eta hurrena eman beharreko urratsak, feminismo autonomo eta antikapitalistan oinarrituta, zeinak klase perspektiba  aintzat hartuko duen.

Bestalde, pentsiodunen manifestazio handiak ere borroka sozial eredugarria ditugu, eta  irmo babestu ditugu. Gure ustez honi dagokionez ere erreibindikazioak zehaztu eta  diskurtso benetan alternatibo eta solidario baten nondik norakoak definitu behar dira:  ezkerreko diskurtsoa, alegia. Hala garatzen ari den borroka feministak, nola pentsiodunen  mobilizazioek erakusten digute zenbateko indarra duen borroka eta interpelazio sozialak  norgehiagoka politikoa baldintzatu eta honengan eragina izateko.

Aurten berriro aipatu nahi dugu Ipar Euskal Herrian abertzaleak egiten ari diren lana, kasu  askotan Frantzia mailako militante eta indarrekin lan eginez. Iazko apirileko  armagabetzeak eta ondoren presoen inguruan garatutako lanak –zeina espetxe-politikan  funtsezko aldaketak eragiten ari den– agerian uzten dute posible dela lan partekatua  egitea, helburu konkretuekin eta, Hegoaldean ez bezala, oinarritzat konfiantza duela  organizazio sozial, indar politiko eta instituzioetako hautetsien artean. Horrenbestez,  aipagarria da Etchegaray lehendakariaren ausardia eta eskuzabaltasuna, bere egin baitu  bake eta garapen instituzionaleko agenda, zeinaren zutabeetako bat den gizarte- mugimenduaren aitorpena eta berarekiko lankidetza.

Sindikalismoak bat egiten du langileen helburu konkretu eta biziekin. Eta horretan jarraitu  behar du. Gure proiektu abertzaleak beharrizan objektibo eta bizi horietan topatzen du  leku egokia proiektu nazional erakargarri eta irisgarri bat proposatzeko. Maiz izan ohi dugu irudipena indar politikoei eta gizarte-mugimenduei kosta egiten zaiela auzi sozial eta  sindikalei lehentasuna ematea prozesu nazionala bultzatze aldera.

Bestalde, badakigu sindikalismo abertzalearen apustu subiranista sinesgarria izango bada gauza izan behar duela, lan mundu prekarizatuari erantzute aldera, lehiaren logikak  kutsatu gabeko lankidetza-guneak sortzeko. Dena dela, ELAk uste du zintzo jokatzen  duela proposatzen duenean zeintzuk diren baldintza material eta praktikoak lan eta  jendarte mailako prekarietateari aurre egiteko gai izango den aliantza sindikala iristeko.  Gero eta eskenatoki prekarioagoan, egin daitekeen bakarra, aukera duin bakarra, borroka, gatazka eta greba eremuak identifikatu eta sendotzea da. Bitartekoak jarri behar dira hori  posible izan dadin. Krisi urteen ostean, gainera, ikusten dugu borroka sozial eta laboral  ugari ari dela aktibatzen. Lan munduan gero eta argiago ari da kontzientzia zabaltzen ziklo ekonomikoa aldatzen ari dela eta hau dela gure unea, langileon garaia. Sindikalismoak  ezin du hitzordu honetan huts egin. Ez behintzat ELAk.

Euskal Herria, 2018ko martxoa

Gora Euskal Herria askatuta! Gora Euskal Langileria!

 

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

One thought on “Aberri Eguna 2018

Comments are closed.