Aberea, aberea da!

PrintFriendly and PDF

AbereakLanetik etxera nentorren batez, nere aitzinean auto bat karakoilaren gisa zenbilela aurkitu nuen. Arrastaren argiak beti piztuak… “Oraino turista galdu horietarik bat daiteke” egin nuen nere baitan. Ezinbestean, hurbil hurbila gertatu ginelarik, zer ikusten dut bere gibeleko berinan? Autokolante bat, hiruki gorri batekin eta barnean zakur baten marrazkia eta hauxe idatzia zen: “Kasu abere bat dago hemen !”

Orai arte ikusiak nituen itxura bereko autokolanteak: Kasu haur bat dago hemen! erraiten zutela, bainan holakorik oraino ez!!

Urrunago, asperturik depasatzera menturatu nintzelarik, ikusi nuen delako aberea: ttette xuri, ile kuskulatu bat, biziki pollita, gibeleko jartokian tente egonki.

Etxerata, oraino gogoan nuen ikusi autokolantea eta nere buruarekin ari nintzan: «Bainan zer dun xakur horrekin?» Eta ohartu nintzen azkenean ez dutala deus xakur xuri ile kuskulatuen kontra bainan gisa hortako autokolanteak ninduela trabatzen! Usaian haurrendako erabiltzen diren itxura eta hitz berak zituen…

Badakit jende zonbaitek lagun beharrezko gisa badituztela abereak, eta hauek lagun fidelak direla, bakartasunaren kontrako erremedio izan daitezkeela…

Bainan hor haurrarekilako konparaketa soberakina zaut.

Barkatu xakur xuri ile kuskulatua!

  • Berripapera



  • Enbata sostengatu

    Kioskoetan

    Enbata sostengatu ! 40€-tarik goiti hilabete guziz zuen gutun ontzian Enbata aldizkaria lortuko duzue.

    Harpide zaitezte / Sostenga gaitzazue

  • Gaika

  • Hitz-gakoak

  • Bideoak

    bideoak