8ko burutazioak

Apirilak8Justizia iragankorrean, biktima guzien aitortza egin behar da, demagun Hego Afrikan bezala. Bainan Euskal Herriko gatazkak utzi dituen biktima oro berdinak direa? Erahilak, torturatuak, desterratuak, denak biktimak. Baina askoren iritzietan ez denak berdinak.

Zer gertatu da apirilaren 8an ? Galdera zozoa dirudi hainbeste kazetarik gertakariak jarraitu eta horien berri eman ondoren. Alta, egitateez haraindian, horien bizipen eta irakurketa erabat desberdin eta kontrajarriak izan dira.

Satisfamendu moderatutik erabateko baikortasunera. Gainerateko arazoak konpontzeko ezinbesteko urratsa, terrorismoaren kontrako erabateko garaipena edota kasu okerrenetan, iruzurra berri bat, denetarik entzun da.

Egia erran guttitan bizitzen dira hainbeste erronka politiko eta emozio kontrajarriak biltzen dituzten momentuak.

Adibidez, zuloak atxeman eta zaindu dituztenen pertsonek poliziarekin bizi izandako harreman bitxia, ez-ohikoa. Hamarkada luzeetan euskal jende frangok pairatu ditu polizia operazioetan aurpegia estalirik eta leporaino armatutako gizonen harrokeria, mehatxu, irain eta jarrera bortitzak. 8ko momentu surrealistak : harrokeria sakelan sarturik, gogo onez ala ez, errespetua erakutsi behar, tratu duina, elkarrizketa normala.

Militanteen galdeei erantzun, bidun bakoitzean atxemandakoa deskribatu eta lehergailuen indargabetze operazioak azaldu.

Haientzat umiliazio momentu tipi bat ote ? Militanteentzat plazer tipia segur !

Burutazio kontrajarriak

Herri armatua inoiz ez zanpatua” zioen 70garren hamarkadako lelo hura ezker abertzaleko belaunaldi bat baino gehiagok barneratua zuen. Munduan zehar zapalkuntzari buru egiteko armak hartzea estrategia arrunta zen, bidezkoa, goraipatua, sustengatua. Herri eta mugimendu askorentzat emankorra zirudien, emankorra zen. Gainera lehen tiroa bota baino lehen, armak hartzea, armak edukitzea erresistentzia eta oldartze ekintza gorena bezala ikusia zen, Estatuaren indarkeria monopolioa urratzen zuelako. Armak itzultzea errendizioa, amore emaitea, borrokaren porrotaren aitortzea ote da? Oraino okerrago, damutzea, ibilbide osoa hasieratik bertatik akatsa eta huts egitea izan zela onartzea ote? Urte luze horietan borroka armatua nola edo hala sustengatu edo lagundu duen militante orori, libre izan ala zeldako zolatik begiratuz, burutazio kontrajarriak piztu dizkioke apirilaren 8ko egunak. Alta, duela urte parrasta bat jadanik, argi zen gurpil zoro eta irtenbiderik gabeko estrategia baten zerbitzuko besterik ez zirela armak. Teoria eta printzipio orokorrak bigarren planoan utziz, egoera konkretu baten azterketa konkretuari lehentasuna emanez, armak edukitzeak gaurko Euskal Herrian ez da, ez zen ezeren bermea.

Estatuen estrategiaren mesederako txorimalo funtzioa luzatzea baizik ez zen.

Jarduera armatuaren behin betiko amaitzeko erabakiaren ondorio logikoa zen eta presoen askapenari buruzko balizko negoziazio baten perspektiba desagertzearekin, armek izan zezaketen azken funtzioa galdua zuten. Bidearen erditik kendu beharreko harkaitza ziren, bakegile batek irudikatu duen bezala. Apirilaren 8an, frantses gobernamendua doi bat askatu da Madrileko nagusigotik, ez baitezpada bere erabaki propioz baizik eta herri sustengu zabalak babesturiko bakegileen ekimenak ez baitzion aukera handirik uzten : errepresioaz erantzutea, egiten uztea baino hautabide askoz okerragoa zitekeen.

Urruntze hori eguneko elementu esanguratsuena da geroari begira eta baliatu beharko da gatazkaren fase armatuaren gainerateko ondorioak konpontzeko.

Bigarren planoko biktimak

Ibilbide honetan, borroka guztietan bezala, ideien borroka oinarrizkoa izanen da eta horien formulatzeko hitzak funtsezkoak. Hala nola, “biktima guztien” aipamenak zehaztasuna merezi du bestenaz tresna ideologiko indartsuenak dituzten Estatuek inposatzen dute beren esanahia: ETA-k eragindako biktimak, hasieratik bertatik, herriak eta batzuetan Europa osoko ezkerrak txalotu dituen torturatzaile edo frankista batzuen exekuzioak barne.

Biktima guztien formula hutsa erabiliz, mundu osoan bezala Euskal Herrian ere, borroka armatuaren hauspoa izan zen milaka torturatuen sufrimendua ahanzten dute batzuek. Segurtasun indarrek eta gerla zikinak eragindakoak bigarren planoan gelditzen dira usu.

Biktima guztien formula hutsa erabiliz,
mundu osoan bezala Euskal Herrian ere,
borroka armatuaren hauspoa izan zen
milaka torturatuen sufrimendua
ahanzten dute batzuek.

Batzuei ere oroitaraztekoa da frantses lurraldean “euskal auziaren” kari izandako hildako eta zauritu gehienak ez direla erakunde armatuek eragindakoak, Estatu terrorismoren biktimak baizik. Eta kapitulu ilun horietan frantses Estatuaren esku sartzea oraindik argitu gabeko kontua dela.

Gisa berean “presoen auzia” zentzu hertsian ulertzeko joera bada : hurbilketa edota eri direnen libratzea, neuri horiek legearen aplikapen hutsa besterik ez direlarik.

Argi utzi behar da presoen askapena dela konpondu beharrekoa, Baionako deklarapenak biltzen dituen prozedura desberdinak baliatuz. Epaituriko ekintzen larritasuna oztopo gaindiezintzat jotzen dutenen aurrean, behin eta berriz oroitarazi beharko da Frantziak bozkatu dituen amnistia legeak bai eta Kanakiako dozierran izan duen justizia transizionalaren esperientziak ere (jendarme batzuen hilketaz akusatuak libratzea ekarri zuena besteak beste).

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

2 thoughts on “8ko burutazioak

  1. ETA Algeriako FLN mugimendua bezalaxe herri askatze oldar iraultzailea (izan) da. Edozein konparaketa baten ez egiteko, puntu amankomun bat bazutela azpimarratu behar da: kasu bietan herri ukatuen problema zen. Orokarki konsideratua FLN ak egin zituen atentatuak gogorrago ziren eta ez bakarrik Frantziako indar zapaltzaileen aurka (Armada eta polizia). Gogora dezagun FLN aren lehen helburua irakasle bikote bat izan zela, kolonialismoaren ordezkariak zirelakoan. ETA ko atentatuak aldiz erantzule frankista eta post frankisten kontra izan dira. (Goi mailako politikariak eta militarrak, guardiak eta torturatzaileak). Haatik De Gualle Generalak, “Zangarren Bakea” (Paix des Braves) antolatu zuelarik, FLN aren ausarkuntza laudatu zuen, haren bukaera lortuko zuela ustez; baina ez zuten hori onartu FLNaren buruzagiek.Momentukoz, hala ere, halakorik ez da gertatzen ETArekin haren “desagerpena ” Madrilen bereziki ezkatzen dutelako. Baina ongi pentsa bezate hori: Algerian FLN ak militarki galdu arren, politikoki bai Frantziako estatuan, baita nazioarteko mailan ere irabazi zuen. ETA rekin gauza bera gerta daiteke, baina desberdintasuna handi batekin ETAk ez duela militarki galdu baizik-eta bere borondatez armak betirako uzti dituelako.Katalunian bezala Euskal Herrian bertako arazoa arazo politika hutsa bihurten ari da, nahi ta nahi ez.

  2. ETA Algeriako FLN mugimendua bezalaxe herri askatze oldar iraultzailea (izan) da. Edozein konparaketa baten ez egiteko, puntu amankomun bat bazutela azpimarratu behar da: kasu bietan herri ukatuen problema zen. Orokarki konsideratua FLN ak egin zituen atentatuak gogorrago ziren eta ez bakarrik Frantziako indar zapaltzaileen aurka (Armada eta polizia). Gogora dezagun FLN aren lehen helburua irakasle bikote bat izan zela, kolonialismoaren ordezkariak zirelakoan. ETA ko atentatuak aldiz erantzule frankista eta post frankisten kontra izan dira. (Goi mailako politikariak eta militarrak, guardiak eta torturatzaileak). Haatik De Gaulle Generalak, “Zangarren Bakea” (Paix des Braves) antolatu zuelarik, FLN aren ausarkuntza laudatu zuen, haren bukaera lortuko zuela ustez; baina ez zuten hori onartu FLNaren buruzagiek.Momentukoz, hala ere, halakorik ez da gertatzen ETArekin haren “desagerpena ” Madrilen bereziki ezkatzen dutelako. Baina ongi pentsa bezate hori: Algerian FLN ak militarki galdu arren, politikoki bai Frantziako estatuan, baita nazioarteko mailan ere irabazi zuen. ETA rekin gauza bera gerta daiteke, baina desberdintasuna handi batekin ETAk ez duela militarki galdu baizik-eta bere borondatez armak betirako uzti dituelako.Katalunian bezala Euskal Herrian bertako arazoa arazo politika hutsa bihurten ari da, nahi ta nahi ez.

Comments are closed.