3,142 milioi biztanle EHn

PrintFriendly and PDF

Gaindegia Biztanleriaren hazkundeaEgun hauetan  biztanleria  datu  berriak argitaratu dituzte  estatistika  erakundeek,  urtero  ohi  duten  bezala.  Azken  datuen  arabera, Euskal Herriak duela urte bat baino 9.860 biztanle gehiago ditu. Iturri ofizialetako datuen baturak  2017  urtean 3.142.982 biztanle  ematen ditu, 2.839.539  Hego Euskal Herrian eta 303.443  Ipar Euskal Herrian. Hara Gaindegia, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiak egin azken lanaren xehetasunak. 

gng_po_2018-01-19-bizt-osoaHerrialde guztiek biztanleria irabazi dute, Zuberoak izan ezik. Aipagarria da Lapurdiko  populazioaren  hazkunde-tasa handia,  non azken urtebetean biztanleria %1,1 hazi  den . Joera hau ez da berria , ordea. Milurtekoaren hasieratik  etengabekoa izan da  eremu honetako hazkundea.

3.142.982 biztanle Euskal Herrian,
horietatik %79,8a  hirigunetan
edo bitarteko hiriguneetan

Ipar  Euskal  Herriko  barne aldearen  despopulazio  joerak  mahaigainean  jartzen  du  lurraldearen  metropolizazioa,  kasu  honetan  Lapurdiko  kostan  eta  Aturri  hirigunearen  bueltan  gertatzen  ari  dena.

Euskal  Herriko  herritarren  erdia  (%50,6)  hirigunetan bizi da egun, eta beste ia heren bat (%29,1), bitarteko hirigunetan.

BiztanlegoaEHMapaBegirada  eskualdeka  xehetuz,  desoreka  nabarmenak  ageri  dira.  2008  abiapuntu  hartuta,  zenbait  eskualdek  biztanleria  galera  handiko  bilakaera  izan  dute.  Galera  handiena  pairatu  duten  eskualdeak  dira  Erronkari-Zaraitzu,  Arabako  Mendialdea,  Salbaterraldea,  Zangozerria,  Zuberoa,  Ebro  Garaiko  Erribera  edo  Tafallaldea.  Despopulazio  joera  geldiaraztetik  urrun,  azken  urtean  gehientsuenek  biztanleria  galtzen  jarraitu  dutela  baieztatzen  dute  datuek.

Edonola  ere,  galera  horiek  Nafarroa  Beherea,   Zuberoa,   Nafarroa   Garaia   eta   Araban   metatzen   dira.

Gipuzkoa   eta   Bizkaiak,   oro   har,   biztanle   gutxieneko  eskualdeetako biztanleria bataz besteko arekin batera emendatzen ari dira, Lea-Artibai eskualdea izan ezik.

Gaindegia

gng_po_2018-01-19-bizt-galdu-taula