21. Korrika: euskararen alde “klik” egin!

PrintFriendly and PDF

2019ko apirilaren 4tik 14ra  Euskal Herria, Garestik Gasteizera zeharkatuko duen 21. Korrikaren lelo gisa “Klika” hautatu du AEK-k. Euskararen aldeko 2 000 km baino gehiagoko lasterketa  berri honek kulturan, euskalgintzan eta pentsamenduaren alorrean egin ekarpenak direla medio Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi” omenduko du.

Aitzineko Korriketan bezala, helburua euskaltegientzat babes ekonomikoa lortzea eta euskararen aldeko jarrera bultzatzea izanen ditu 21. edizio honek. “Klika” leloarekin  adierazi nahi delarik euskararekin konpromisoa hartzea, euskara ikastea eta erabiltzea.

KLIKA

Klika egitea aukera bat hartzea da, euskararen aukera hartzea, hautua egitea.
Hautua da euskara ikastea, erabiltzea, inplikatzea, jauzia ematea.
Klika egitea da euskaraz ahalduntzea, euskaltegietan matrikulatzea.
Klika da herritar guztien hizkuntza eskubideak bermatzeko neurriak hartzea.
Konpromisoak hartzeko garaia da.

MEZUA:

Klika garai berri bati, kulturari, gure hizkuntzari.
Egin klik begiak ondo irekita. Hartu arnasa sakon, euskal inguruneari begiratu, eta klik egin bizitzeko, aske izateko, euskara aukeratzeko.
Egin klik, ikimilikiliklik! AEK-k euskara du gizarte berri baten ardatz, eta mundu horretarako zu aukeratu zaitu, zugan klikaturik.
Klika, etorkizunera salto egiteko.
Klika Korrika.
Klik eginez iziotzen ditugu hizkuntzaren argiak, doinuak, ahogozoak; klika da euskal musika-txaranga, eta klikatuz asetzen dugu euskara-klika, euskara-egarria, euskara-gosea.
Euskarak hurrengo fasea klikatu du: akzioarena, konpromisoarena; euskara unibertsal bihurtuko dugu, eta klik eginen du denon zeruan. Euskal Herriak hartu du euskararekiko kontzientzia, sortu du euskal komunitatea. Euskararen aroan gaude; orain da unea: etorri euskarara, aktibatu, erabakiak hartu, klik egin, euskaraz egin.
Klika da konpromisoa.
Klika da aukera, hautua egitea.
Klika euskara.
Klika ikastea, erabiltzea, jauzi egitea.
Klika etorkizuna, beste aro bat, Euskal Herria.
Klika nigan, klika zugan, klika gugan.
Klikatu euskara gozoa, urrut hikimilikiliklik!
Klika-soinuaz, dantzatu euskaraz.
Klika ahobizi edo klika belarriprest.
Klika edateko, elikatzeko, hazteko.
Klika gure aukera.
Klika AEK.
Klika Korrika.

Utz iruzkin bat

Zuen emaila ez da sekulan argitaratua izanen, ez eta ere komunikatua. Betetzea baitezpadakoak diren guneak * batekin markatuak dira.

Connect with Facebook

*
*

Ondoko HTML elementuak erabil ditzakezue <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>