12. Lurraman… zer eta noiz?

LurramaPlanoa1Lurrama laborantza herrikoiaren 12. edizioa 2017-ko azaroaren 10, 11 eta 12an iraganen da Miarritzeko Irati erakustazokan, ostiraletik igandera. Laborariek eta 600 laguntzaileek hiru egunez 6000m² okupatuko dituzte. Publiko zabalarentzat erakusketak, animazioak, bazkari afariak eta konferentziak proposatuak izanen dira, beti ere Lurraman ezaguna den giro onean! Baionan 5 edizio eta Miarritzen 6 eginik, Lurramak Euskal Herriko kostaldeko gertakari nagusienen artean kokatzea lortu du. Orain arte lortu duen arrakastak Lurramaren helburua egokia dela ongi adierazten du: etxaldeko kabalak, laborariak, kontsumitzaileak, heldu diren belaunaldiak, eta ingurumena zaintzen duen laborantza baten sustatzea! Jarraian aurtengo berritasunen aurkezpena (aurtengo ohorezko gomitak : PACAko laborariak, Bioaniztasuna, Lurramara heltzeko autobusak…) eta usaiako hitzorduetaz xehetasunak!

LurramaProgramaPlanoaBerritasunetan :

Provence Alpes Côte d’Azur (PACA)-ko laborariak, aurtengo ohorezko gomitak!
PACA-ko 50 bat laborari Miarritzera etortzen dira! Toki desberdinetan atxemaiten ahalko dituzue:

Etxe ekoizpen merkatuan, Haien gastronomia eta etxaldeko ekoizpenen aberastasuna ezagutaraziko dauzkigute: gasnak, arnoak, xarkuteriak, fruituak, oliba olioa, etabar.
Kabaleen xokoan: Roves ahuntzak, brigasque, mourerous, merinos ardiak.
Mahain inguruetan: haien tokiko landare mota eta kabalak aipatzeko, baita hango gai mamitsu baten lekukotasuna ekartzeko: otsoa eta artzaingoa.
Azaroaren 10an, ostiralean 21:00-tan iraganen den Provence-eko afarian

«Bioaniztasunaz goza!» Lurraman izanen diren mintzaldi, mahain inguru eta filmen bitartez Euskal Herriko etxaldeetan landua den bioaniztasunaren garrantzia aipatu nahi da.  Belaunaldiz belaunaldi transmititua izan den aniztasun horren babestea, elikadura ekoizteko manera iraunkorrena da !

Philipe Pointereau agronomoa da, agro-ekologian berezitua.
Solagro ikerketa elkartean «laborantza-inguramena» poloaren zuzendaria da.
2017-ko Lurramaren aitabitxia izanen da.

Lurrama -films_2_orig

Autobusak antolatuak dira Lurramara jiteko Euskal Herri barnekaldetik!

Xehetasun guziak hemen klikatuz: www.lurrama.org/autobusak.html

Eta urte guziz bezala gastronomia eta kulturak beren tokia ukanen dute hiru egunetan :

3000 bazkari eta afari zerbitzatuak izanen dira, tokiko, kalitatezko etasasoineko mozkinekin eginak…
Lurrama -repas_orig

Asteburu guzian:
HERRIKO haragi eta irinarekin eginiko burgerrak, Frita biologikoak Euskal Herriko baratzetako lursagarrekin eginak, HERRIKO behiki errekiak, xerriki errekiak, Euskal Herriko irinarekin egin taloak, matahamiak, pastizak, (Baionako Ofizioen Ganbarako ikasleek eginak), haragirik gabeko eskaintza.

Arno ostatuan: xarkuteriak, Euskal Herriko eta PACA-ko gasnak, ostrak

Lurrama - degustations_1_origAnimazioak 

Lurrama besta hitzordua da ere ! Antolatzaileek  egitarau aberatsa prestatu  dute  giro  goxoaren segurtatzeko !

Lurrama -animations_orig

Lurrama-animenfant_orig

Lurrama-concours_orig

Lurrama -travauxferme_2_orig

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).