100.000 Alda tous les 2 mois

PrintFriendly and PDF
Alda!

Elkarrizketa : “Prekarietatea alfonbra gorrian”, Eneko Sagardoy eta Itziar Ituño

Le syndicat ELA lance une nouvelle revue au nom inspiré du supplément que la Fondation Manu Robles-Arangiz anime depuis une bonne décennie dans la revue Enbata : Alda. Cette revue sera envoyée tous les deux mois à ses 100 000 adhérent·e·s. Elle sera donc un des journaux les plus diffusés en Pays Basque. Ses articles seront rédigés en euskara ou en espagnol. La ligne rédactionnelle sera celle d’un acteur indépendant, engagé, et plutôt atypique de la société basque : ELA.

Alda abordera bien évidemment les questions sociales et syndicales mais traitera également d’autres thèmes, liés à l’actualité du monde et du Pays Basque. Résolution des conséquences du conflit historique en Pays Basque, processus souverainiste, euskara, culture, questions sociétales, féminisme, écologie, migrant ·e·s, alternatives et modèle de société, politiques fiscales, libertés publiques et démocratie etc. auront leur place dans cette nouvelle revue d’Euskal Herria.

L’actualité d’Iparralde et ses diverses expériences, luttes et initiatives y seront régulièrement traitées.

ALDA pour Aldaketa, Lana, Demokrazia, Alternatibak visera à alimenter le débat et la réflexion pour un Pays Basque souverain et solidaire et une société plus juste, démocratique et soutenable.

Cliquer sur l’image pour accéder à la version en ligne :

UneALDAdeMAI

ALDA aldizkaria jaio da! Zuetako askok dagoeneko esku artean izango duzue ELAren aldizkari berria. Izenak berak dioen bezala, gizarte eredua ALDAtu, justizia soziala ALDArrikatu, finean, zure ALDAmenean egon nahi duen aldizkari berria duzu hau. 100.000 etxeetara iritsiko da, aldaketa sozial masibo baterako tresna eta bozgoragailu izateko asmoz.

Gauza asko egin nahi dugu, eta guztiek ALDA dute erroan: ALDAtu, ALDArrikatu, ALDAmenean egon… ALDAk bere lau hizkietan oinarrizko beste hainbeste kontzeptu biltzen ditu: Aldaketa, Lana, Demokrazia, Alternatibak.

Aldizkari hau tresna masiboa izateko asmoz jaio da (Euskal Herriko 100.000tik gora etxetara iritsiko da), lan mundutik abiatuta jendartea eraldatzeko, eredu demokratikoago baten bila; orriotan neoliberalismoaren eta desberdintasun estrukturalaren alternatibek bozgorailu bat izango dute, modu erakargarrian bultzada emango diena.

ALDA zer da? sindikalismotik eragiteko ELAk martxan jarri duen tresna bat, baina hortik aurrera ere lantokietako hormak zeharkatu eta kale-auzoetan barreiatzeko asmoa duena. Borroka guztiak borroka bera dira, eta ALDAk lan egingo du bat egin dezaten. Aldizkarian eskura ditugu horren adibideak: lehen zenbaki honetan martxoaren 8ko greba feministaren barne-historia jaso dugu; mugimendu hau izango da eraldaketa sozialari bultzada emango diona, gurean eta herrialde guztietan. Txetx Etcheverry bakegileak ETAren armagabetze prozesuaren analisi lasai, pertsonal eta egokia egiten du, Baionako ekitaldi handi hartatik urtebete igaro denean.

Laster izango da Maiatzaren Lehena, langile-klasearen eguna; 2018an enpresetatik harago deiadar bat hedatu nahi da: Hemen inor ez dago sobera. Txiki Muñozek azaltzen duen pobreziaren aurkako gerra da; bere emaitza, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak Iruñeko eta Gasteizko parlamentuetara eraman duen Herritar Legegintza Ekimena.

Bestalde, pentsionistak ez dira soilik beren buruen alde borrokan ari, eta ALDAk hori ondo daki. Horregatik, hemen badute beren lekua. Erretiratu arte lan egin dute, baina beste askok ez dute aukera hori izan, eta heriotzak lantokitik zuzenean eraman zituen. Bada zerbait lantokietatik irten eta plazak bete behar dituena, laneko ezbeharren salaketa, amairik ez duen odoljario horrena. Ez da amaitzen, ezta gutxitu ere.

Eta kalera irtenda, ALDAk zinema ogibide duten bi aktore bildu ditu. Zeluloidearen langileak dira, eta horren oso kontziente dira, oso ezagunak izanagatik ere: Eneko Sagardoy benetan da handia (zenbat eta hurbilago, are nabarmenagoa da bere gizatasuna), eta Itziar Ituñok mundu hobea lortzeko mugitzera bultzatzen duen langile kontzientzia gorpuzten du. Hemen ikusi ahal duzu euren elkarrizketaren BIDEOA.

Baina hau hasiera besterik ez da. Bi hilero ALDA zure etxean sartuko da. Ziur gaude gustokoa izango duzula.

LANDEIA bi hilean behin argitaratuko den aldizkari bihurtu da, ekintza sindikalera zuzendua; berez delegatuei bidaltzeko asmoa dugu. Haatik, ordezkaria izan ez eta paperean jasotzen jarraitu nahi baduzu, eska ezazu helbide honetan: ELA, Komunikazio bulegoa. Barrainkua 13, Bilbao, edota [email protected] e-mailean. Bestalde, https://www.ela.eus/alda webgunetik ALDA eta Landeia aldizkarien bertsio digitala jaisteko aukera izango duzu ere.

Utz iruzkin bat

Zuen emaila ez da sekulan argitaratua izanen, ez eta ere komunikatua. Betetzea baitezpadakoak diren guneak * batekin markatuak dira.

Connect with Facebook

*
*

Ondoko HTML elementuak erabil ditzakezue <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>