“Euskal” dantza, pilota, kantua, antzerkia deitzen diren jardun hauek zer heinetaraino dira oraino “euskal”?

When:
09/05/2013 @ 20:30 – 22:30
2013-05-09T20:30:00+02:00
2013-05-09T22:30:00+02:00
Where:
Baionako PATXOKI GELAN!
Bayonne
France
MAIATZAren 9an, “euskal” pilota, dantza, kantu, antzerkiko zenbaiten lekukotasunak. PATXOKI-n maiatzaren 9an 20H30tan.
“Euskal” dantza, pilota, kantua, antzerkia deitzen diren jardun hauek zer heinetaraino dira oraino “euskal”? Ez ote dute zenbait aldi ta aldetan, “basque”-etik gehiago? Zer leku du euskarak gaur egun, euskal kulturako adierazletzat hartuak diren jardun hauetan? Zer ondorio du jardun bakoitza erdaraz edo euskaraz egiteak? Sorkuntza bat, bera ote da euskaraz edo erdaraz egina delarik?
Ellande Alfaro (pilotaria), Gillom Irigoien (kantaria), Kamille Dizabo eta Iban Tikoipe (dantzariak), etorriko zaizkigu, bakoitzak bere arloan, galdera hauek nola bizi dituzten esplikatzera, beren lekukotasunaren ematera. Ondotik denen artean eramanen dugun solasaren hazkurri eta akuilu gisa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude